Osagai Pasiboak: Erresistentziak, Motak eta Aplikazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Osagai Pasiboak: Erresistentziak

Erresistentziak zirkuitu bateko korronteari oztopoa eragiten dioten osagaiak dira. Elikatze-tentsioak doitzeko erabil daitezke, eta baita intentsitatea murriztuz zirkuituak babesteko ere. Erresistentziak tentsio-erorketa bat eragiten du, eta galdutako tentsio hau bero moduan xahutzen da kanporantz.

Motak

  • Erresistentzia Linealak edo Finkoak: Balio ohmiko zehatz, egonkor eta estandarra dute. Materialek adierazten duten oztopo-maila erresistibitatea (ρ) bezala ezagutzen da. Zenbat eta material luzeagoa eta sekzio txikiagokoa erabili, orduan eta erresistentzia handiagoa izango da.
  • Erresistentzia Aldakorrak: Erresistentzia linealen antzekoak dira, baina kurtsore izeneko gailu mugikor bat dute. Kurtsorearen posizioaren arabera, erresistentziaren balioa aldatu egiten da. Balioa 0 eta balio maximo baten artean mugituko da. Harilkatua denean, erreostato izena du (erabilera ezagunena erregai-deposituen aforadoreetan). Grafito-pista bat badu, potentziometro izena du (osagai baten posizio zehatza jakiteko erabiltzen dira).
  • Termistoreak: Tenperatura-aldaketen eraginez beren balio ohmikoa aldatzen duten erresistentziak dira, eta tenperatura neurtzeko egokiak dira. Bi mota daude:
    • PTC (Tenperatura Koefiziente Positibodun Erresistentziak): Tenperatura igotzean, erresistentzia handitzen da.
    • NTC (Tenperatura Koefiziente Negatibodun Erresistentziak): Tenperatura igotzean, erresistentzia txikitu egiten da.
    Tenperatura neurtzeko eta erregulatzeko erabiltzen dira.
  • Baristoreak (VDR: Tentsioarekin Aldatzen den Erresistentzia): Beren borneetan tentsioa aplikatuz beren balio ohmikoa txikitzen duten erresistentziak dira. Txispak itzaltzeko, tentsioak egonkortzeko eta gain-tentsio babes gisa erabiltzen dira (etengailuetan, erreleetan...).
  • Fotoerresistentziak (LDR: Argiarekin Aldatzen den Erresistentzia): Argiaren intentsitatea handitzen denean, erresistentzia asko txikitzen da. Alarmak dituzten instalazioetan erabiltzen dira, etengailu automatiko gisa...
  • Harilkatuak: Eremu magnetikoak eragiteko erabiltzen dira. Eremu magnetikoa handiagoa izango da:
    • Hariaren ordez espirak baditugu.
    • Zenbat eta espira gehiago izan.
    • Harilkatuan material ferromagnetikozko nukleo bat sartuz gero.
    • Intentsitatea igoz gero.
    Sentsoreetan eta motorretan erabiltzen dira.

Harilkatuak: Transformatzaileak

Transformatzaileak: Tentsioaren balioa aldatzeko erabiltzen dira. Oinarrizkoenek burdinezko nukleo bat eta espira-kopuru ezberdineko bi harilkatu lituzkete. Energia aplikatzen zaion harilkatuari primarioa deitzen zaio, eta energia ateratzen dugun harilkatuari sekundarioa. Funtzionamendua indukzio elektromagnetikoan oinarritzen da. Primarioko korronte alternoak eremu magnetiko aldakor bat eragiten du. Eremu magnetiko aldakor honek, berriz, sekundarioan indar elektroeragile induzitu bat sortzen du (Faraday-ren legea), hau da, tentsio bat.

Entradas relacionadas: