Ortega y Gasset eta XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB

Ideiak eta Sinisteak

Ortegaren iritziz, gizaki bat ulertu nahi badugu, haren ideiak aztertu behar ditugu. Ortegak dio ideiak gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenatuak direla. Baina ideia-nozioak esanahi asko ditu erabiltzen den testuinguruaren arabera.

Sinesteak eta Burutazioak

Ortegak bi ideia mota bereizten ditu: alde batetik, sineskera-ideiak edo sinesteak; bestetik, burutazioak nahiz burutapen-ideiak. Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira. Sineskerek errealitatearen beraren egoeraren berri ematen digute, berariaz gogoetatu ez dugun errealitatea, hain zuzen.

Ortegak dioenez, sineskerek gu gauzkate. Sineskerak arnasten dugun airea bezalakoak dira, eta ez dugu haietaz pentsatu beharrik. Sineskerak jaso ditugu, gu existitu aurretik ere bertan bazeudelako. Era berean, sineskerak komunak dira gizatalde bateko kideentzat. Azken batean, giza bizitza sineskera jakin batzuek osatzen dute, garai jakin bateko gizabanako bakoitzak arazoei bilatzen dizkien irtenbide zehatzak bilakatu direlako.

Ortega y Gasset eta Arraziobitalismoa

Ortega y Gassetek arraziobitalismoan sinesten zuen; hau da, arrazionalismoa eta bitalismoa kritikatu ondoren, ikuskera bakoitzeko alde positiboa hartzen du emandako errealitatea eta errealitatea ulertzeko ahalegina azaltzeko. Ortegak esaten zuen sinesteak genituela, eta hauek gure baitan ditugun usteak direla, errealitatea direla gu eta gure zirkunstantziak direla eta. Hortaz, sinisteak zalantzan jartzea ezinbestekoa da gu ere aldatzeko.

Poesia, Zientzia eta Bizi-arrazoimena

Poesia mundua ikusteko modu ez-arrazionala da, emozioak sorrarazten dituena. Zientzia aldatu egiten da eta, poesia bezala, subjektiboa da; horregatik dio Ortegak eta Descartesen inguruko hausnarketek poesia zientziara hurbiltzen dela. Arraziobitalismoaren ustez, egia bat da eta aldaezina da, eta Ortega y Gassetek horri kritika egiten dio. Gainera, arrazoimenak ezin du bizitzaren errealitatea azaldu, hau denborazkoa eta historikoa delako. Horregatik, bizi-arrazoimena aldarrikatzen du Ortegak.

Descartes eta Arrazionalismoa

Bestetik, Descartes dago. Descartes arrazionalista zen, hau da, arrazoia hobesten zuen ezagutza-modu bezala. Bere ustez, denok arrazoimen komun bat dugu eta, matematikaren metodoa hartuta, bere metodoa eraiki zuen. Dena zalantzan jarri zuen, baina konturatu zen bere pentsamendua zela zalantza egiten ez zuen gauza bakarra, hau da, Cogitoa. Pentsamendu horretatik aurrera hasi zen gainerako pentsamenduak garatzen. Descartesen ustez, gauza guztien hasiera gure pentsamenduan dago.

Perspektibismoa eta Bizitza

Nire ustez, bi filosofoak alderatuz gero, Ortega y Gassetek du arrazoi. Bizitza aldakorra, denborazkoa eta ezegonkorra delako. Gainera, egia absolutua bilatzeko oso garrantzitsua delako perspektiba guztien ezagutza.

Ni eta Nire Zirkunstantziak

Ortega y Gassetek gauza bat zuen argi: "Ni naiz ni eta nire zirkunstantziak". Norberaren burua ulertzeko beharrezkoa da pertsona horren zirkunstantziak ulertzea; hori defendatzen zuen Ortegak. Zirkunstantzia horiek eragin handia dute gugan eta bakoitzak bere modura egiten du aurre. Ni bakoitzak, hau da, pertsona bakoitzak, errealitatea bere ikuspuntutik ikusten du.

Bizitzaren Ezaugarriak

Arrazionalismo filosofikoa kritikatzen du Ortegak. Arrazionalismoa bizitzaren kontrakoa da, bizitza aldaezina dela pentsatzen baitu. Hori kritikatzen zuen, bere ustez bizitza aldagarria, denborazkoa, ezegonkorra eta historikoa delako. Kritika egin eta bizi-arrazoimena aldarrikatzen du. Bizitza historikoa da eta pertsona bakoitzaren zirkunstantzietan kokatzen da. Bizi-arrazoimena subjektuaren barrukoa da.

XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak

Charles Darwin (1809-1882)

Aro Garaikidea eboluzioaren teoria formulatu zuen egilearekin hasi zen, hots, Charles Darwin zientzialariarekin. Darwinismoak, biologiaren etorkizuna ez ezik, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatu zuen. Darwinek aldaezintasun aristoteliko-atomistaren kontra borrokatu behar izan zuen. Erlijio nagusiek zabaldutako ideiei ere aurre egin behar izan zien: arima arrazionaldunaren ideiari, kreazionismoari eta gertakarien diseinuaren erantzulea Jainkoa dela dioen ideiari.

Karl Marx (1818-1883)

Marxek idealismo hegeliarra irauli egin zuen, eta errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia dela azpimarratu zuen. Errealitatea ez da jada Ideia edo Espiritu absolutua, Historia baizik. Eta Historia produkzio-indar harremanen arteko loturaz osatuta dago. Existitzen den gauza bakarra gizakiak historikoki egiten duena da. Marxek era honetan materialismo historikoa proposatu zuen materialismo naturalistaren ordez. Teoria honen arabera, gizadiaren historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen die. Marxen ideiak modernitateak eraikitako askapenaren eta emantzipazioaren amets berberean errotuta daude.

Friedrich Nietzsche (1844-1900)

Nietzsche arrazoimenean oinarritutako balio tradizionalen aurka dago. Platonengandik datorren tradizio filosofikoaren arabera, ezinezkoa da etengabeko bilakaeran dagoen munduan egia ziur eta finkoa aurkitzea. Nietzscherentzat, mundu hori eraikitzea eta sortzea mundu naturaletik ihes egitea da. Nietzsche metafisikaren aurka borrokatzen da bizitza osoan zehar. Nietzsche kultura berriaren oinarriak finkatzen ahalegintzen da. Kultura hori gizakiek eraikitzen dute, beren bizitza bizi nahi dutenek, indarrean dagoen morala gaindituta.

Sigmund Freud (1856-1939)

Marxen eta Nietzscheren antzera, Freudek ere Mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du haren teoria psikoanalitikoak. Zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak. Baikortasun arrazionalistak laudorioak egiten dizkie gizaki askearen ontasunei. Freudek, aldiz, nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: libidoa (zeraren indarra) eta supernia (gizarte-legearen edo aitaren legearen ordezkaria).

Entradas relacionadas: