Ortega y Gasset: Objektibismoa, Zientzia eta Elitea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

1. Objektibismoa eta Gizarte-ardura: Masak eta Elitea

Ortegaren ustez, bi ziren Espainia Europatik urruntzen zuten joerak:

  • Pentsamendu sakona landu ordez literatura egiteko zaletasuna.
  • Eztabaida hutsetan aritzea.

Objektibismoaren beharra eta Zientziaren rola

Okerbide horiek zuzentzeko, objektibismoaren diziplina proposatu zuen. Espainiarren atzerapena gainditzeko, Europan indarrean zeuden jarrera intelektualak Espainian errotzea ezinbestekoa da.

Hau guztia atzerapen zientifikoarengatik gertatzen zen. Zientzia zen Europako herrialdeak munduko beste herrialdetatik bereizten zituena eta nagusitasun morala ematen ziena. Zientzia diziplina intelektualaren emaitza da, hots, objektibismoaren oinarria, eta gaitasun batzuk behar dira hura garatzeko.

Objektibismoaren oinarriak

Zehaztasuna eta metodoa beharrezkoak dira. Ezinbestekoa da, ezer baino lehen, zer eztabaidatzen ari den ondo definitzea eta zehaztea. Jarrera kritikoa ere behar da; hau ez izateak inpultsoekin pentsatzera bultzatzen baitu. Arrazionaltasuna edozein herri eta kulturaren esku egon daiteke. Beraz, zenbat eta sistematikoago izan errealitateari buruzko teoriak sortzerakoan, orduan eta zorrotzagoak izango dira teoria horiek.

Ortegaren iritziz, halako baldintza formalek zientzia eta filosofia kontu handiz argitzeko premia elikatzen dute. Berarentzat, gakoa gauzetara beraietara jotzea da. Jarrera subjektiboek sekula ez diote emango zientziari behar duen zorroztasuna. Errealitateko gauzek izan behar dute ezagutzaren azken epailea.

Nolanahi ere, gauzen behaketari ahal den etekin handiena ateratzeko, ezagumena hezi eta trebatu egin behar da. Ahalmen teorikoari esker, gauzak pentsamenduaren bitartez berreraiki behar dira, modu objektiboan hartuz.

Beraz, bere filosofiaren lehen aroan, Ortegak adimen-eredu bat proposatu zuen Espainiako zientzia-zereginari eskaintzeko, oso gabezia larriak ikusten zizkiolako.

Masak eta Elitea: Gizarte-antolaketa

Ortegak uste zuen bikaintasunarekiko zaletasuna galtzen denean, gizartearen gainbehera hasten dela.

Gizarteak estatua sortzen du hobeto bizitzeko. Ongi bizitzeko, ordea, gutxiengo hautatu batek zuzenduko duen masa antolatu bat behar da. Gizartean, gizabanako bikainak gailentzen dira, eta masak jarraitzen die.

Garrantzitsua da elite eta masa kontzeptuak ez nahastea aberats eta pobre kontzeptuekin:

  • Eliteak bikaina eta eredugarri izan behar du.
  • Masak, aldiz, bikaintasunarekiko zaletasuna izan behar du.

Gizarteak gizarte izan behar du lehenik, justua izan aurretik. Horretarako, masak masa izan behar du, eta ikasteko gogoa eta hobetzeko nahia izan behar ditu. Aldiz, Espainian, norbaitek maila intelektual handiagoa duenean, hura miretsi ordez, nabarmenkeriatzat hartzen da, agerian uzten duelako gainerakoen maila eskasa.

Beraz, Ortegarentzat, herria zuzenduko duten goi-mailako pertsona horiek (elitea) identifikatzea da garrantzitsuena; hau da, ondo aukeratzea. Hala ere, ez da ahaztu behar estatuak legitimitatea behar duela, masak onespena eman behar diola.

Entradas relacionadas: