Ortega y Gasset: Objektibismoa, Bizi-Arrazoimena eta Perspektibismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,85 KB

Objektibismoa: Espainia Europatik Urruntzen Duten Bi Joera

Ortegaren ustez, Espainia Europatik urruntzen duten bi joera nagusi daude: pentsamendu sakona landu ordez literatura egiteko zaletasuna, eta eztabaida antzuetan aritzea. Atzerapen sozial, politiko eta kulturala gainditzeko, objektibismoaren diziplina proposatzen du. Espainiaren gainbeheraren eragiletzat jotzen du atzerapen zientifikoa. Zientzia diziplina intelektualaren emaitza da, eta objektibismoaren oinarria da. Gainera, zientziak zenbait gaitasun garatzen ditu: lehenik, zehaztasuna eta metodoa; bigarrenik, jarrera kritikoa; hirugarrenik, arrazionaltasuna. Ezer baino lehen, zertaz ari garen ondo definitu eta zehaztu behar da. Zientzia egiteko, metodo zehatz bat behar dugu. Errealitateko gauzek izan behar dute gure ezagutzaren azken epaile (objektibismo antihumanista). Gauzek dute azken hitza. Ortegak adimen-eredu bat proposatu nahi du, zientzia-zereginari gabezia larriak ikusten dizkiolako. Gizaki-masa bere kaskarkerian gustura dagoena da, desberdina den guztia gorrotatzen duena, nortasunik gabea. Era berean, gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean, gizartearen gainbehera hasten da. Herrialdea desegin egiten da masak masa izan nahi ez duenean, gidari izan nahi duenean. Ortega garaiko demokraziaren aurka agertzen da.

Bizi-Arrazoimena eta Historia

Giza bizitza norbanako bakoitza den proiektua betetzean datza, zirkunstantziari begira. Bizitza ez da ez kontenplazioa, ez pentsamendua, ezta teoria ere. Lehenbizi jardutea da, eta gero gogoeta egitea. Bizitza norberarena da, nire bizitza, nire sustraizko errealitatea izateagatik ezin dezakedana beste baten esku utzi. Bizi-arrazoia historikoa da. Aukeren artean hautatuz burutu beharrekoa; halako hautaketa ezin daiteke gogoetarik gabe egin. Bizitza zirkunstantziarekin arrazoitzean datza. Hori da bizi-arrazoimenaz baliatzea; uko egiten badiogu, bizitzari ari gara ukatzen. Bizi-arrazoia ere historikoa da. Gizaki bat zergatik den den bezala aztertzeko, haren historia hartu behar dugu kontuan. Gizaki bakoitzak ez du bizitza lehen aldiz erabiltzen, jaso duen historiaren oinordekoa da. Historia belaunaldika banatzea proposatu zuen. Belaunaldia banatzeko unitate txikiena da. Garaikideek historiaren aro bera partekatzen dute, baina adin berekoak dira belaunaldi berekoak. Belaunaldi bat gurasoengandik jasotakoa gordetzen saiatzen baldin bada, metatze-aro bat sortuko du; eta besteek, aldiz, baztertze- edo eztabaida-aroak sortuko dituzte. Gizakia bere historia da. Ortegaren arabera, hiru bizi-dimentsio daude: 20 urteko bizipenak, 40 urtekoak eta 60 urtekoak. Adinkideak arazoak eta ideiak partekatzen dituztenak dira soilik.

Perspektibismoa

Perspektibismo antihumanistaren aurkako jarrera garatuko du. "Ni, ni eta nire zirkunstantzia naiz, eta hura salbatzen ez badut, ni ere ez naiz salbatuko". Gizabanakoaren identitateaz gain (nia), zirkunstantziak daude: horiek niari zentzua ematen diote, eta horiek niari ere bai. Adierazgarrienak hurbileko zirkunstantziatik hasiz, guregan eragin gehien dutenak dira. Perspektibismoaren teoriak errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Ondorioz, egia absolutua irudi guztien konbinazio absolutua izango da, ikuspegi bakoitzak errealitatearen zati bana dakarkiolako. Ortegak dio nork bere ikuskerarekin leial izan behar duela. Pertsona baten iritziak balioa du, nire iritziarekin bat datorrelako. Ortegak aurre egin nahi die eszeptizismoari eta erlatibismoari. Proposatuko du nia eta gauza (zirkunstantziak) batzean oinarritzen den alternatiba epistemologikoa (perspektibismoa): niak gauzak biltzen ditu. Nia + zirkunstantzia = bizitza, eta banaezinak dira. Nia hau edo bestea izatera iritsi nahi duen hori da; zirkunstantzia, berriz, nire inguruan dauden gauzen multzoa da. Horrela iristen da Ortega arrazoimenezko bitalismoa formulatzera eta errealismoaren eta bitalismoaren jarrerak bateratzera, bizitzaren nozioaren inguruan.

Gure Garaiko Gaia: Arrazionalismoa Gainditzea

Gizakia kokaturik dago bi perspektiba nagusi eta erradikalen inguruan. Arrazionalismoaren eta bitalismoaren kritika egiten du, eta gero, ikuskera bakoitzaren alde positiboa hartu, sintesi bat egiteko. Ortegak arrazoiari filosofo bitalistek egindako gutxiespena saihestu nahi du. Ortegak ez du arrazoia gutxiesten, baizik eta bizitza kontuan hartzen ez duen arrazionalismoaren gehiegikeria. Bizitza jarduera da, egoera bakoitzak aurkezten dituen aukeren artean hautatuz burutu behar da; hautaketa egiteko, aldez aurreko gogoeta egin behar da bizirik irauteko. Egia bat, absolutu eta aldaezina da. Arrazionalismoa bizi-kontrakoa eta historia-aurkakoa da. Arrazoimen abstraktuaren ordez, bizi-arrazoimena aldarrikatu behar da. Ortega arrazoi hutsa, bizitzaren eta historiaren aurka dagoena kritikatzen du, bere ordez bizi-arrazoia aldarrikatuz (Nietzscheren eta Schopenhauerren irrazionalismoa ere ez du onartzen).

Entradas relacionadas: