Ortega y Gasset: Ideiak, Sinesteak eta Bizi-Arrazoimena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,45 KB
Ideiak eta Sinesteak
José Ortega y Gasset espainiar filosofo garrantzitsu bat izan zen, nahiz eta ez zuen atzerriko filosofoen lanen tankerakorik egin. Bere lana ideiei eta sinesteei buruzkoa da. Ideiak eta sinesteak gure pentsaeraren osagai dira, hau da, gutako bakoitzak dituen edukiak. Historian zehar, bi kontzeptu hauek oso nahasirik ageri zaizkigu, eta horregatik, Ortegak nolabaiteko bereizketa egiten du bere lanean.
Hasteko, Ortegak bi ideia edo pentsaera mota bereizten ditu: ideiak eta sinesteak.
Ideiak eta Sinesteak bereizten
- Ideiak: Norbaitek pentsatu eta horiei buruz gogoeta egin dien kontzeptuak dira. Hau da, norbaitek pentsatu egin du eta ideiak izan ditu, nolabaiteko elaborazioa jaso dutelarik. Beste modu batera esanda, guk ideiak izaten ditugu, pentsaeraren fruitu direnak.
- Sinesteak: Kanpotik edo ingurutik hartu ditugun ideiak dira, erlijioa adibidez. Sineste hauek txikitatik izan ditugu barnean, eta inoiz ez dugu haien inguruan pentsatu. Sinesteak barruan ditugu, baina inoiz ez ditugu pentsatu eta ez ditugu elaboratu; hor dauzkagu eta kito. Ortegaren esanetan, sinesteek gu gaituzte.
Beraz, bi kontzeptuak definitu ondoren, Ortegak sinesteak ideia bihurtu daitezkeela azaltzen du. Gure barruan ditugun sinesteak hor daudenez, ez ditugu pentsatzen hasiera batean, baina beste gizarteetako edo kulturetako pertsonen sinesteak aztertzean, gure sineste propioak aztertzen hasten gara. Hau da, gure sinesteak pentsatzen ditugu, eta horrela, egiak edo faltsuak diren epaitu ditzakegu, hau da, ideia bihurtzen ditugu. Beste modu batera esanda, sinesteak sustraituta dauzkagu, baina ez dira gureak, eta pentsatu egiten ditugunean, ideia bihurtzen dira.
Bizi-Arrazoimena (Arraziobitalismoa)
Ortega y Gassetek ohiko arrazoimen arrazionalista ere kritikatzen du, arrazionalismo filosofikoaren esanetan egia bat absolutua eta aldaezina baita. Ortegarentzat, sustraiko errealitatea erabateko eta funtsezko errealitatea da. Gainera, bizitza jardutea da, norbera den proiektu bilakatzeko bitartekoak bilatzen. Lehenbizi, jardutea da, eta gero, gogoeta egitea. Gizaki bakoitzaren nia proiektu bat da, izatea irrikatzen duen zerbait, izateko nahia.
Norberaren gorputza edo gogamena ere zirkunstantzia dira. Ez dugu zirkunstantzia aukeratzerik, inposatu egiten zaigu. Hau da, gure sinesteetako edukiek osatzen dute, guretzat benetako errealitate diren interpretazioak baino ez dira.
Bizi-Arrazoimenaren ezaugarriak
- Historikotasuna: Bizi-arrazoia historikoa da.
- Bizitza-zirkunstantziarekin aurre egiteko arrazoitzean datza.
Ortegaren arabera, denbora aro jakin batean daude, eta horren esanahia da orainaldi historiko bakoitzak hiru bizi-dimentsio nagusi (nahiz-denbora) dakartzala berarekin.
Egiari buruzko ikuspegia
Arraziobitalismoaren teoriaren haritik tira eginez, egiari buruzko Ortegaren ikuspegia azter dezakegu:
- Egia moralaren arloan: Benetako bizitza.
- Egia zientzia-arloan: Behin-behinekoa.
- Zientziaren arloko egia egiazkotzat hartuko dugu.
Beraz, esan genezake bizi-arrazoimena eta historia-arrazoimena bat datozela. Ortegak arrazoimena kritikatu egiten du, eta arrazoimena ulertzeko bizi-arrazoimena zein historia-arrazoimena planteatzen ditu.
Objetibismoa eta Pentsamenduaren Eboluzioa
Ortegaren gazte-aroko pentsamenduari objetibista deritzo, eta 1902tik 1914ra iraun zuen.
Ortegaren Pentsamenduaren Etapak
Heldu-aroko pentsaeran, berriz, bi pentsamendu mota bereiz daitezke:
- Objetibista (1902-1914)
- Perspektibista (1914-1923)
- Arraziobitalista (1923-1955)
Ortegaren ustez, espainiarren atzerapen sozial, politiko, tekniko eta kulturala gainditzeko, ezinbestekoa da Europan indarrean dauden jarrera intelektualak Espainian errotzea. Espainiaren 'basamortutzearen' sintoma atzerapen zientifikoa zen.
Objetibismoaren oinarriak
Ortegak zientziaren beharra ikusten zuen, baina hau garatzeko, honako gaitasunak behar dira:
- Zehaztasuna eta metodoa.
- Jarrera kritikoa.
- Arrazionaltasuna (Ortegak proposatutako Objetibismoa).
Horiek horrela, Ortegak Marburgoko bere irakasleen bide bera hartzen du, oinarri gnoseologiko sendo batzuen bila. Errealitateko gauzek gure ezagutzaren azken epaile izan behar dutela dio. Gure ahalmen teorikoari esker, gizakiok gauzak pentsamenduaren bitartez berreraiki behar ditugu. Horretan datza, hain zuzen, gauzak modu objetiboan hartzea: gure jarduera teorikoaren objektu bihurtzean.
Gizartea eta Elitea
Gizarteak estatu bat sortzen du hobeto bizitzeko. Herrialde bat halakoa izan dadin, gutxiengo hautatu batek zuzenduko duen masa antolatu bat behar da. Gizartean, gizabanako bikainak gailentzen dira, eta masak jarraitzen die. Eliteak bikaina eta eredugarria izan behar du; masak, aldiz, bikaintasunarekiko zaletasuna izan behar du. Gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean, gizartearen gainbehera hasten da.
Beraz, Ortega bere garaiko demokraziaren aurka agertzen da. Haren ustez, herriak ez du eskumenik hautespen-prozesuan, herria zuzenduko duen goi-mailako pertsona horiek identifikatzea baita garrantzitsuena.