Oroimenaren Funtzioak, Prozesuak eta Alterazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,43 KB

1. Sarrera: Zer da memoria? Eguneroko esperientziek erakusten digute memoria iraganeko gertaeren inguruko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen digun gaitasuna dela. Duela gutxira arte, memoria biltegi baten antzera ikusten zen, non etorkizunean beharrezkoak izan daitezkeen gauzak gordetzen diren. Metafora hori, ordea, okerra izan ez arren, ez da nahikoa memoria zer den ulertzeko. Bransford izeneko memoriaren ikerlari batek, hainbat ikerketa burutu ostean, ondorioztatu zuen pertsonek istorioak entzun edo irakurtzean esanahiak eraikitzen dituztela eta eraikuntza horiek direla gogoratzen dituztenak, benetan irakurri edo entzun zutena beharrean. Beraz, memoriak ez du soilik informazioa gordetzen eta berreskuratzen, baizik eta informazio hori eraikitzen eta berreraikitzen duten prozesuek ere badute zeresana. Gero eta ikerketa gehiagok diote gure oroitzapenak aldatu egiten direla, eraldatuz eta desitxuratuz, hainbat prozesuren bitartez. Aspektu oinarrizkoenak gogoratzen dira, gainerakoak ahaztuz edo desitxurauz (aukeraketa); ez dugu gertatu zena gogoratzen, baizik eta gertatu zela uste duguna (interpretazioa), eta ikaskuntza berriak aurretiko ezagutzekin konbinatzen ditugu (integrazioa). Koffkak, Gestaltaren ordezkari batek dioen bezala, “ez ditugu gauzak izan ziren bezala gogoratzen, gu garen bezala baizik.”

Nola Egiten du Lan Oroimenak?

Oroimena, pertzepzioa bezalaxe, modu ezberdinetan ulertu dute teoria ezberdinek. Asoziazionismoa.Asoziazionismoaren arabera memoria errealitatearen kopia hutsa da eta gertakizun ezberdinak bertan grabatuta gelditzen dira asoziazioaren legeen arabera. Hau da, oroimena ez da asoziazio edo loturen egitura konplexu bat baino. Lotura horiek osatzeko funtsezko baldintza hurrentasuna da: bi gertakizun asoziatuko ditugu denboran batera gertatzen badira, esaterako, aulki eta mahai kontzeptuekin gertatzen den bezala, elkarrekin lotzen baititugu denboran zehar batera esperimentatzen ditugulako. Asoziazio baten faktore garrantzitsuena honen indarra da. Zenbat eta maiztasun handiagoarekin agertu batera, sendoagoa izango da elementuen arteko asoziazioaren indarra. Teoria honen arabera, beraz, oroimena elementuen arteko asoziazio edo loturaren bitartez osatzen da; denboran zehar errepikatuz indartzen den asoziazioaren bitartez.

Oroimenaren Funtzioak

Gizakiok munduaren gure irudikapena eraikitzeko eta berritzeko funtsezko hiru prozesu kognitibotan oinarritzen gara: pertzepzioa, ikaskuntza eta oroimena. Ikaskuntza esperientziaren bitartez munduari buruzko ezagutzak eskuratzean datza, eta oroimena ezagutza horiek finkatzean eta gogora ekartzean. Oroimenak oinarrizko hiru funtzio ditu: informazio berria jasotzea, zentzua izan dezan antolatzea eta beharrezkoa denean berreskuratzea. Oroimenari buruz hitz egiten dugunean, honako hiru prozesu hauei buruz ari gara: -Kodetzea. Informazioa jaso eta gordetzea esan nahi du, adibidez, testu baten ideia nagusiak jasotzea. Giza gogamenak kode ezberdinak erabiltzen ditu informazioa kodetzeko. Kode bisualak (irudiak), akustikoak (soinuak), hitzezkoak (hitzak edo hizkiak) edota semantikoak (hitzen esanahiak) dauzkagu. Kodetze semantikoa gerora hobeki ezagutzen da kodetze bisuala edo semantikoa baino. -Biltegiratzea. Informazioa behar izan arte gordetzen du. Informazioa kontzeptu, eskema eta egituratutako ezagutza-unitateetan antolatzen da. -Berreskurapena. Beharrezkoa denean oroitzapenak berreskuratzean datza. Ezin direnean biltegiratutako datuak berreskuratu, oroimenak huts egin digula ohartzen gara.

Oroimenaren Egitura eta Funtzionamendua

Richard Atkinson eta Richard Shiffrinek oroimena azaltzeko biltegi anitzen teoria garatu zuten, eta euren artean komunikatzen diren eta elkarri eragiten dioten hiru biltegi daudela aitortu zuten:-Oroimen sentsoriala. Sentsazioak erregistratzen ditu estimuluen ezaugarri fisikoak ezagutzea ahalbidetzen du. -Iraupen laburreko oroimena. Orainaldian behar dugun informazioa gordetzen du. -Iraupen luzeko oroimena. Munduari buruz ditugun ezagutzak gordetzen ditu, aurrerago erabili ahal izateko. Gure datu-base iraunkorra da. Atkinson eta Shiffrinen arabera, biltegi bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu bai biltegiragzeko gaitasunari dagokionez, bai informazioa gordetzen duen denborari dagokionez eta baita egiten duen prozesaketa motari dagokionez ere. Hala ere, ez da ulertu behar burmuinean memoria bakoitzari dagokion egitura fisiologiko bat dagoenik; bereizketa hiru memoria sistema ezberdin azaltzeko erabilgarria delako egiten da, besterik ez.

Oroimen Sentsoriala

Kanpoko ingurunetik (irudiak, soinuak, usainak, zaporeak eta gauzen ukimena) datorren informazioa erregistratzen du denbora oso labur batez (segundo batez); une horo nahikoa da informazioa iraupen laburreko oroimenera igortzeko. Zentzumenen oroimenak estimuluen ezaugarri fisikoak aztertu eta sentsazioak erregistratzen ditu. Estimuluen ezaugarri fisikoak, euren forma, kolorea, intentsitatea, erabakigarriak dira informazioa erregistratzeko.

Iraupen Laburreko Oroimena

Zentzumenen oroimenean biltegiratutako informazioa, hein batean, iraupen laburreko oroimenetik pasatzen da, iraupen luzeko oroimenera iragan aurretik. Iraupen laburreko oroimenaren funtzioa informazioa antolatzea eta aztertzea (aurpegiak ezagutu, izenak oroitu) eta gure esperientziak interpretatzea da-Informazioa modu bisual eta akustiko batean kodetzen da iraupen laburreko oroimenean eta, hein txikiagoan, ikur semantiko moduan. Orainaldirako eta etorkizuneko arazoekiko garrantzitsuak diren ezagutzan eta oroitzapenak uztartzen dituen lan-oroimen bat da. -Biltegiratze-gaitasun mugatua du. Esperientzia berriek iraupen laburreko oroimenean dauden oroitzapenak aldatu ditzakete.

Iraupen Luzeko Oroimena

Iraupen luzeko oroimenak ezagutza mota ezberdinak ditu: mundu fisikoa, gizartearen eta kulturaren errealitatea, gure oroitzapen autobiografikoak, hizkuntza eta kontzeptuen esanahiak. Bertan, informazioa ondo antolatuta dago eta, beharrezkoa denean, informaziorako sarbidea errazten du. -Informazioa semantikoa da, materiala hitzezkoa denean, eta bisuala informazioa irudiak edo grafikoak direnean. Kode semantikoei esker, biltegiratutako ezagutza ugariren artean harreman esanahidunak sortu daitezke.

Oroimen Deklaratiboa eta Prozedurako Oroimena

Larry Squire neuropsikologoaren arabera iraupen luzeko bi oroimen sistema handi daude: deklaratiboa eta prozedurazkoa. Bi oroimen mota horien arteko ezberdintasunak ondorengoak dira:-Deklaratiboa (zer). Kontzeptuak, gertakariak edo datuak biltegiratzen ditu, honi esker ekar ditzakegu gogora iraganeko esperientziak eta gure bizitzako gertakizunak (senitarteko bat gogoratzeko edo astean zehar zer jan dugun jakiteko balio du, adibidez). Modu kontzientean eskuratu daitekeen informazioari buruzkoa da oroimen mota hau. -Prozedurazkoa (nola). Gaitasun edo trebetasun motor edo kognitiboei buruzko oroimena da, “gauzak nola egiten diren” dakiena.

Informazioaren Berreskurapena

Oroipenak ez dira informazioen edo esperientzien kopia zehatzak; izan ere, berreskurapen-unean oroimenak berriz lantzen ditu oroitzapenak. Ezagutzea beti oroitzea da, baina ez izan ginena edo jakin genuena, baizik eta garena eta orain dakiguna. Hezur zatietatik abiatuta dinosauro baten existentzia ondorioztatzen duen paleontologo baten antzera, pertsonok gure egungo esperientzietan oinarritutako informazio zatiak uztartzen ditugu gure iragana eraikitzeko.

Entradas relacionadas: