Oroimena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

4- AHAZTEA

Iraupen handiko oroimenean gertatzen den informazioaren galera daukagu gogoan. Galera hori eragiten duenn faktore indartsuenetako bat INTERFERENTZIA da. Bi intererentzia-mota daude: 

  • Interferentzia erretroaktiboa, aurretik biltegian gordetako informazioa berreskuratzea oztopatzen duena.

  • Inteferentzia proaktiboa, aurretik biltegian gordetako informazioak informazio berria biltzea eragozten duena.

5.1.2- HIPERAMNESIA

Oroimenaren hiperaktibitatea da. Ez dugu pentsatu behar oroimena gehitzea edo handitzea denik, egoerak gogora ekartzeko erraztasuna edo trebetasuna baizik.

2 mota:

-Existentziaren ikuspegi panoramikoa. Nork bere bizitza argitasun eta zehaztasun osoz gogora ekartzean datza. (Hipnosipean eta bizitza arrisku handian dagoenean gertazten da)

-Hipermnesia harrigarria. Hainbat datu buruz ikasteko ahalmena da. (Adimen handiko pertsonei gertatu ohi zaie)


5.2- OROIMENAREN NAHASTE KUALITATIBOAK

Paramnesia izenez ezagutzen dira. Lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko oreka eta ordena kronologikoa eta lehenaldi erreala irudimenezkoaren arteko bereizketa oroimenaren bitartez zehazten ditugu. Horietako batean huts egiten dugunean, paramnesia gertatu zaigula esan dezakegu.

Paramnesia ezagunenak:  -DEJA VU ( ikusitakoa)

      -JAMAIS VU ( ikusi gabekoa)



i


Entradas relacionadas: