Orogenesia eta Mendiguneen Izenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,39 KB

Orogenesia: Plaka tektonikoen arteko konprensio, distentsioak edo transformazioak. Mendien, sakonune eta abarren osaketaren mugimenduak.

Mazizo zaharra edo antzinako mendiak: Era Primarioan eratutako mendiak dira eta forma biribilduak dituzte higaduraren eraginez, harri silizioaz osatuta.

Tolestura mendiak: Era tertziarioko mendi goraguneak dira. Kareharriz osatuta daude nagusiki. Haustu beharrean tolestu egiten dira.

Arro sedimentarioak: Sakonuneak dira. Era tertziarioan hondoratutako lur eremuak dira. Gerora, buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete ziren.

Modelatu Karstikoa: Kareharrizko eremutan sortzen diren erliebe multzoa da, uraren higiduraren ondorioz erraz disolbatzen da. Nabarmentzen diren elementuak, apiaza, kobazuloa… dira.

Marga: Arroka sedimentarioa, kareharri eta buztinez osatua. Kareharri gehiago buztina baino. Kolore zurizkakoa da.

Diaklasa: Arroka baten hausturaren eraginez sortzen den arrakala. Arrakala hoiek lurrarekiko bertikalki edo horizontalki egon daitezke.

Berrokala: Elkarren gainean pilatzen diren granito blokeek osatzen duten harrizko estruktura zabal sendoa da eta ikusgai dagoena.


Domoa: Forma leuneko eta biribilduko granitozko mendixka.

Dolinak eta ubalak: Ura pilatzen den tokietan eratzen diren mendi zuloak dira. Forma ezberdinekoak izan daitezke. Dolinak elkarren artean elkartzean ubalak osatzen dituzte. Eremu karstikoetako elemuntuak dira

Poljea: Sakonune karstiko luzeak dira. U edo V forma izan dezake. Hondoa laua da eta alubioi eta sedimentuz estalita dago.

Paramoa: Gainaldea horizontala da, eta estratu gogorrez osatuta dago. Aurrealdean erlaitz gogorra izaten du eta behekaldean estratu bigunez osatutako albo konkaboa.

Badlands: Buztinezko eremuetan euriaren erosio eta higadura indarrak sortzen dituen zirrikituen multzoa.

Aklinala: Estratu bigun eta gogorrez osatutako erliebe unitate lauak/horizontalak dira, adibidez: paramoa.

Monoklinala: Eremu aldapatsua da, estratu gogorrak, atzealdeak eta aurrealdeak osatzen dituzte. Modu berean aurrealdean bigunagoa den eta higatzen doan alde konkaboa dago.

Marearteko zabalunea: itsas mailatik gora geratutako kostarekiko paralelo diren itsas higadura plataformak dira. Beheko mailak lauak dira, altuagoak berriz ez.


Itsasadarra: kostako sargune estuak. Ibai-haranaren azken eremua itasoak inbaditzeagatik eratzen dira.

Meandroa eta ordoki alubiala: Meandroa ibai baten ibilbideak deskribatutako bihurgunea da, eta bihurgune nabarmena du. Meandroaren albo batean pilatzen doazen sedimentuek osatzen dituzten lur emankorrari ordoki alubiala esaten zaio.

Tonboloa: arkaitzeko uhartetxoak kostarekin lotzen dituzten harezko edo harrizko barrak dira. Bi barra badaude, tarteetan itsas uramelak eratzen dira.

Albufera: kostaldeko aintzira gaziak dira. Badia ixten duen kordoi batek itsasotik bereizten ditu. Padura bihurtzen dira lehorretik etorritako lohien ondorioz.

Malpais-a: Eremu malkartsuak dira. Laba koladak bat-batean hoztu eta uhin edo bloke forma hartzean eratzen dira.

Rokea: Magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira. Kanpoaldeko material bigunak higadura diferentzialak higatzean eratzen dira.


Galdara: Zirkulu formako krater handiak dira. Sumendi batek eztanda egin edo hondoratzen denean eratzen da.


Pirinioak (Aneto)

Euskal mendiak (Atxuri)

Kantauriar mendikatea (Torre Cerredo)

Galiziako mendigunea (Cabeza de Mnzaned)

Leongo mendiak (Teleno)

Erdialdeko sistema (Almanzor)

Toledoko mendiak (Las Villuercas)

Sierra morena (Bañuela)

Mendikate subetikoa (La Sagra)

Mendikate pennibetikoa (Mulhacen)

Cuencako mendilerroa (Teide)

Iberiar sistema (Moncayo)

Kataluniako kostaldeko mendikatea

(Turo de l´Home)

Tramutanako Mendikatea (Puig Mayor)

Hegoaldeko iberiar goi lautada

Iparraldeko iberiar goi lautada

Levanteko lautada

Dueroren

Tajoren

Gualalquivirreko

Ebroren


Sollube--Oiz--Arno--Izarraitz--Hernio--Jaizkibel

Zalama--Ganekogorta--Gorbea--Anboto--Aizkorri--Aratz--Txindoki--Balerdi--Adarra--Larrun--Baigura

Toloño--Joar

Saioa--Ortzanzurieta--Ori--Kartxela--Arlaz--Auñamendi--Hiru errege mahia--Ezkaurre--Arangoiti--Abodi


Ordunte--Salbada--Arkano--Badia--Gazteiz--Toloño--Kodes--Urbasa--Aizkorri--Aralar--Bortzirietako mazizo--Erreniega--Alaitz--Leire--Abodi--Artzizko m.--Aldudeko m.--Arbailletako m.--Bardea zuria--Bardea beltza

Entradas relacionadas: