Orixe: Euskal Idazle Klasikoaren Bizitza eta Obrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB
Orixe: Euskal Idazle Klasikoaren Bizitza eta Obrak
Nikolas Ormaetxea, "Orixe" izenez ezaguna, Orexan jaio zen 1888an eta Añorgan hil zen 1961ean.
Haurtzaroa eta Gaztaroa
Juan Bautista Ormaetxea eta Maria Manuela Ignacia Pellejeroren semea, Orexako "Iriarte" baserrian jaio zen 1888ko abenduaren 6an. Amak hirukiak izan zituen, eta Huiziko "Errekalde" izeneko baserrian hasi eta hezi zen Rosa Ariztimuño neskamearen ondoan. Bertan bizi izan zituen bere haurtzaroa eta gaztaroa. 16 urteko mutila zela, bere adopzio-herria utzi eta Javieren Apostolu-Ikastetxera joan zen.
Eliza Ikasketak eta Irakaskuntza
Jesusen Lagundian eliza-ikasketak burutu zituen: Humanitateak, Erretorika eta Filosofia. Filosofia ikasketak amaitutakoan, hainbat lekutan aritu zen irakaskuntzan, hala nola, Comillasen, Tudelan eta Javierren. Teologiako hirugarren urte-hasieran, 1922. urtean, nagusiek Lagundia uzteko gomendioa egin zioten. Azkenean, bere gogoaren aurka, Lagundia utzi egin behar izan zuen.
Bilboko Urteak eta Euskaltzaindia
Bere bizitza Bilbon jarraitu zuen, eta Euskaltzaindian taldekako lanetan parte hartu zuen, besteak beste, Resurrección María de Azkuerekin. Euzkadi egunkariarekin zuen lotura, handitu egin zen.
Lan Garrantzitsuenak: "Euskaldunak" eta "Barne-muinetan"
Errepublika garaian, Euskal Herriak bere poema nazionala behar zuela eta, "Euskaltzaleak" elkartearen agindutara jarri zen, Euskaldunak prosa epikoa idazteko. 1935ean bukatu zuen, baina ez zen 1950. urtera arte argitaratu. Orixeren beste lan garrantzitsuena Barne-muinetan da, bere lehen olerki bilduma izanik.
Orixeren garai esanguratsuena eta ospea eman ziona Gerra Zibilaren aurrekoa da.
Gerra Zibila, Atxiloketa eta Erbestea
Gerra Zibilak iraun zuen urteetan, leku batetik bestera ibili zen atxilotu nahi zutelako, eta 1938. urtean atxilotu egin zuten. Sei hilabete egon zen kartzelan, eta atera zenean Frantziara joan zen. Frantzian zegoela Amerikara joan nahi zuela erabaki zuen, eta 1950. urtean hara joan zen, lau urtez egon zelarik. Bertan, Guatemalan eta El Salvadorren egon zen. 1954an Euskal Herrira itzuli zen, eta ideologia berriekin aurkitu zen; hori arazo bat izan zen berarentzat, tradizio klasikokoa baitzen.
Izaera eta Harremanak
Izaera gogorra izan zuen; eztabaida eta liskar ugari izan zituen beste idazleekin, baina beste hainbat idazlerekin harreman onak ere izan zituen, hala nola, Lauaxetarekin eta Koldo Mitxelenarekin. Oso pertsona fededuna izan zen, eta baserriko bizitza beti gogoratuko zuen.
Orixeren Obrak: Estilo Klasikoa eta Aniztasuna
Orixe euskal literaturan asko nabarmentzen da bere estilo klasiko eta tradizionalagatik. Hainbat motatako lanak egin zituen: prosa eta poesia landu zituen, eta lan mistiko zein profanoak idatzi zituen. Bere lanen artean, hauek nabarmentzen dira:
- Prosa profanoa: "Santa Kruz apaiza" (1930)
- Prosa erlijiosoa: "Quiton arrebarekin" (1954)
- Prosa epikoa: Nekazal gizartea eta euskal antzinako ohiturak islatzen ditu. "Euskaldunak" (1935), 1950ean argitaratua.
- Poesia lirikoa: Bere sentimenduak eta nazionalismoa. "Lau urtaroak nire begietan" (1961), Lizardi saria jaso zuena.
- Poesia mistikoa: Pentsamendu eta hausnarketa erlijiosoa. "Barne muinetan" (1934).