Orientazioa Mendian: Mapa eta Iparorratzaren Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Mapa eta iparorratz batez baliatuta, egin nahi dugun bidea aurkitu eta jarraitzea aspaldidanik egiten den ekintza bat da. Mapa eta iparorratz baten laguntzaz mendian kokatuta dauden kontrolgune batzuk aurkitu behar dira, ahalik eta denbora laburrenean.

Kirol Orientazioa: Oinarriak

Mapan zirkuluen bidez igaro beharreko puntuak seinalatzen dizkigute. Puntu hauetan baliza batzuk dauzkagu. Baliza hauek zuri eta laranja koloreko oihal batez osaturik daude, ondoan eta bertatik pasa garela ziurtatzeko pintza zulagailu bat egoten da. Irteera triangelu batez adierazten da, helmuga, bi zirkulurekin. Baliza bakoitzetik pasatzean kontrol txartela zulatu.

Oinez eta mendiko bizikletaz jokatzen da, baina baita ere beste modalitate batzuk daude, hala nola:

  • Lasterketak
  • Erreleboak
  • Gauezkoak
  • Eta abar...

Iparra

Behetik goranzko marra batzuk dira, meridianoak deritze. Ipar-hego lerroa irudikatzen dute.

Eskala

Mapa guztiek eskala erabiltzen dute, errealitatea eta maparen arteko erlazioa adierazten digu. Neurtutako distantzia bat errealitatean zenbat bider handiago den adierazten du.

Ikurrak

Errealitatean agertzen diren gauza gehienak mapan ikur berezi batekin adierazten dira:

  • Marroia: sestra-kurbak eta, orokorrean, lurrak hartzen dituen formak.
  • Beltza: harrientzat eta gizakiak egindako eraikuntzentzat.
  • Urdina: ibai, aintzira eta ura duten elementuak.
  • Zuria: basoa adierazteko.
  • Berdea: landaretza adierazteko.
  • Purpura: ibilbidea eta baliza-puntuak.

Sestra-kurbak

Paisaiaren erliebea edo altuera-aldaketa adierazteko erabiltzen ditugun marrak dira. Paisaiaren aldapak adierazten dituzte: bat bestearen ondoan agertzen badira, paisaia aldapatsua da; bestela, laua da.

  • Inguruko mendixkak bilatu ditzakegu eta hauetatik hasita saiatuko gara inguruko profila antzematen.
  • Mendi bakarra bada, harana da.
  • Ibaiaren noranzkoa ere begiratuz profila nolakoa den jakin dezakegu.

Iparorratza

Beti iparra seinalatzen digun tresna bat da. Iparra erreferentzia gisa harturik, edozein puntu topa dezakegu.

Zatiak

  • Oinarria:
    • Norabide-gezia: joan nahi dugun norabidea seinalatuko digu.
    • Zuzenkia: mapetako distantziak neurtzeko erabili ditzakegu (mm-tan).
    • Zuzenki egokitua: alboetan gehien erabiltzen diren eskalara egokitutako bi zuzenki agertzen dira.
  • Linboa:
    • Iparreko gezia: norabideak lortzeko beti iparralderantz seinalatzen du.
    • Iparreko gezi lagungarria: aurrekoarekiko paraleloak dira.
    • Angelu-graduazio gurpila: 360º-tan banatuta dago, eta marra bakoitzak 2º adierazten du.

Iparorratza erabiltzen

Mapa orientatzea

Mapa erabiltzean, komeni zaigu beti ondo orientatuta izatea, errealitatearekin bat etor dadin. Errealitateko erreferentziaz baliatu.

Entradas relacionadas: