Orientazio Ereduak: Klinikoa, Kontsulta eta Programa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB
Kliniko Eredua
Banaka eta modu zuzenean egiten den esku-hartzea da, orientatzailearen eta orientatuaren artean aurrez aurrekoa. Pertsonaren behar zehatzetan oinarritzen da. Helburua: kutsu terapeutikoa du. Harremana da esku-hartzearen ardatz nagusia. Elkarrizketa pertsonala izaten da teknika erabiliena, testak bigarren. Urte askotan orokorrean erabili izandako teknika izan arren, gaur egun, bereziki, banakako arazoei aurre egiteko erabiltzen da.
Faseak:
- Hasiera eta harremanaren egitura: Giro egokia sortu eta horrela konfiantza sortu, harremanaren mugak ezagutzera eman.
- Azterketa: Erabiltzailearen historiala eta egoera bildu eta diagnosia egin.
- Tratamendua: Diagnosiaren arabera, tratamendua proposatu. Edonola ere, auto-ezagutza, auto-onartzea eta autoestimua bereziki landuz.
- Jarraipena eta ebaluazioa.
Bi maila daude: kognitiboa eta emozionala. Kontuan izan behar dira hiru dimentsioak: elkarrizketatua, elkarrizketatzailea eta testuingurua. Kontuan izan Counseling ez dela psikoterapia, nahiz eta batzuetan esku-hartzeak kutsu terapeutiko bat izan. Konponbidea beti kokatu behar dugu: auto-ezagutzan, auto-onarpenean eta garapen emozionalean.
Kontsulta Eredua
Eredu honetan aholkua eskaintzen da; horregatik ere «Aholku eredua» esaten zaio. Aditu batek (orientatzaileak) aholkularitza eskaintzen die hainbat agenteri: gurasoei, irakasleei, hezitzaileei, instituzioei... Orientatzaileak bitarteko pertsona hori formatzen du behar diren tekniketan eta prozeduretan. Eredu honen beste aldaera bat izan daiteke berdinen (ikaskideak, lankideak, etab.) arteko orientazioa, peer counseling izenekoa. Askotan aholku hau programa bihurtzen da.
Programa Eredua
Prebentzio esparruan erabiltzen da; helburua arazoa gertatu ez dadin esku-hartze bat egitea da. Talde edo pertsonen beharretan oinarritzen da, eta haien garapena bilatzen du. Eragina ez da pertsona bakar batean izaten, taldean eta haren testuinguruan baizik. Programaren helburuak epe luzean eta eten gabe planteatzen dira. Programaren eraginkortasuna ikusteko, programaren atal guztien (helburuak, jarduerak, emaitzak, etab.) ebaluazioa eta jarraipena egiten da. Hainbat profesionalek parte hartzen dute. Orientatu bakoitza bere orientazio prozesuaren agente aktibo bihurtzen da.
Programaren Atal eta Faseak:
- Testuinguru-beharren analisia egitea lehentasunak zehazteko.
- Programaren helburuak zehaztea.
- Programa diseinatzea: arloak, gaiak, jarduerak, ekintzak, jarrerak, baliabideak, denbora banaketa, dinamikak.
- Programa aurrera eramatea.
- Programaren ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.
Ondorioa: Ereduen Konbinaketa
Bakarka aplikatuta, eredu horiek ez dituzte orientazioaren helburuak guztiz betetzen; horregatik, hiruren arteko konbinaketa bat burutu beharko dugu orientazio eraginkorra lortzeko.
Beste Eredu Batzuk:
- Teknologikoa: baliabide teknologikoak erabiltzen dituena.
- Zerbitzu Eredua: erakunde publikoek erabiltzen duten eredua.