Optika eta Eremu Grabitatorioaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Optika

1. Dioptrioak

Errefrakzio-indize desberdina duten bi ingurune banatzen dituen gainazalak eraturiko sistema optikoa.

2. Lenteak

Bi dioptrioz eratutako sistema optikoa:

  • Konbergentea
  • Dibergentea

Argazki-kamera

  • Gorputza: Bere atzeko partean film fotografikoa jartzen da, bertan irudia eratuz (erretinaren baliokidea).
  • Objektiboa: Lente konbergente bat du; argi-izpiak errefraktatuz filmeraino heltzen dira (kristalinoaren baliokidea).
  • Diafragma: Filmera iristen den argi-kantitatea erregulatzen du.
  • Obturadorea: Argia pelikulara iristen den denbora kontrolatzen du.

Irudia: erreala eta buruz behera.

Lupa

Lente konbergentea, objektua handiago ikustea ahalbidetzen duena.

  • Objektu txiki bat ikusteko, hurbildu lupa begira.

Eremu Grabitatorioa

Eremu kontzeptua

Magnitude bat antzematen den espazioko eskualdea da.

  • Eremu grabitatorioa: Masa batek sortzen duen perturbazioa antzematen den espazioko eskualdea.
  • Eremu motak:
    • Eskalarra: Magnitude eskalar bat antzematen den espazioko eskualdea.
    • Bektoriala: Magnitude bektorial bat antzematen den espazioko eskualdea.
  • Eremu kontserbakorra: Partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuen indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende dago.
  • Eremu-lerroak: Intentsitatearen norabidearen tangentea da, noranzko berekoa.
  • Gainazal ekipotentziala: Potentzial grabitatorio berdina duten puntuak biltzen ditu, M-ren zentrotik distantzia berdinera daudenak.

Planeten eta Sateliteen Higidura

  • Planetak Eguzkiaren inguruan orbita eliptikoetan higitzen dira.
  • Sateliteak planeten inguruan higitzen dira.

Higidura zirkularra

m masa batek M-ren inguruan orbita zirkular batean higitzen denean, erakarpen horrek bi lege betetzen ditu (Newton, indar zentripetua).

Ihes-abiadura

Gorputz batek Lurraren erakarpen-indarrari ihes egiteko behar duen abiadura.

Keplerren Legeak

  1. Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira eta Eguzkia elipsearen fokuetako bat da. Orbita hauek lauak dira.
  2. Planeta bat eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak estaltzen ditu denbora-tarte berdinean (planetaren abiadura ez da konstante mantentzen orbita osoan).
  3. T² = CR³: m masa baten inguruan orbita zirkular batean higitzen denean, bi masen artean erakarpen-indar bat egongo da (Newton) eta indar hori zentripetua izango da.

Entradas relacionadas: