Opera: Definizioa, Ezaugarriak, Ahotsak eta Antzokiaren Zatiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,2 KB
Operaren definizioa
- Antzezlan musikala da.
- Musikak ezinbesteko garrantzia du.
- Musikak eta argumentuak operan zehar agertzen diren pertsonaien grinak eta sentimenduak gerturatzen dizkigute.
Operaren ezaugarriak
- Dimentsio handiko ikuskizuna da, muntaia eszenografikoak ikusgarriak direlako (alde artistikoak eta teknikoak kontuan izanda).
- Osotasunetik sortutako artea da, musika, literatura, eszenografia, dantza, antzerkia eta beste batzuk biltzen dituelako.
Operaren osagaiak
Librettoa
Abeslarien eta musika-tresna joleen gidoia izaten da. Abesteko testuak eta jotzeko partiturak hor agertzen dira.
Orkestra
Musika-tresnak eta horien joleen taldea da; hari, perkusio eta haize familia-atalak dituena.
Antzokiaren esparruak
Antzokietan dauden esparru ezberdinei deritzegu:
Eszenatokia
Butakak eta palkoak atal honi zuzenduta daude. Eszenatokiak, orkestraren zulogunearekin (sotoa edo fosoa) batera, antzokiaren atzeko erdialdea hartzen du. Ikuslearen ikuspuntutik aurreko partean dago.
Fosoa / Orkestra zuloa
Eszenatokia eta butaka-esparruaren artean kokatzen dugu. Plataforma goragailu baten gainean dago, eta orkestra-soto gisa erabili daiteke edo besaulki-patioaren arrasean utzi.
Palkoa
Butaka-esparrua baino altuago kokatzen diren alboetako jesarleku eremua. Ikuspegi ederra eta intimitatea ere bermatzen dira hor egonda.
Anfiteatroa / Paradisua
Goiko pisuko jesarleku multzoa da. Eszenatokia urrunetik ikusten da.
Pasarte musikalak
Pasarte instrumentalak
Orkestrak gidatutako pasarte musikalak dira, testu gabekoak. Gertatzen ari dena musikaren bidez deskribatzen da.
Obertura
Operetan, hasierako pasarte instrumentala da. Bertan, opera osoan entzungo diren ideia musikal garrantzitsuenak entzun daitezke.
Ahozko pasarteak
Orkestrak lagunduta abestutako pasarteak dira:
Aria
Abeslari bakar batek abestutako pasartea da. Bakarlariak abesterakoan duen trebetasun-maila erakusten du.
Errezitatiboa
Gertatzen ari dena arinago kontatzeko erabiltzen da. Abeslariak bere testua abesten du, baina nota gutxi erabiltzen ditu horretarako. Testua errezitatzen ari dela ematen du.
Duetua
Bi abeslarien arteko elkarrizketa da. Abestuz, noski!
Korua
Abeslari-pertsonaia nagusiek egin beharrean, beste abeslari-talde batekoek abesten dute. Gertatzen ari dena azaltzeko lagungarria izaten da.
Ahotsaren ezaugarriak
Kantua giza-ahotsa erabiltzeko modu bat da. Ahotsa, beste edozein musika-tresna bezala landu behar da potentzia, bizitasuna eta malgutasuna handitu nahi baditugu.
Ahots inpostatua
Operako abeslariek erabiltzen duten abesteko teknika. Ahots-kordek gehiegi ez tiratuz abesten dute. Horren ondorioz, ahotsa askoz ere potentzia handiagoa, biziagoa eta malguagoa izaten da.
Fonazio-organoak
Airea soinu bihurtzen du. Bertan ahots-kordak daude.
Ahotsaren sailkapena
Emakumezkoak
Sopranoa
Emakumezkoen ahotsen artean, altuena da.
Mezzosopranoa
Emakumezkoen ahotsen artean, ertaina da.
Kontraltoa
Emakumezkoen ahotsen artean, baxuena da.
Gizonezkoak
Kontratenorea
Kontratenore ohikoa baino erregistro eta tesitura altuagoa duen tenor-ahotsa da. Emakumezkoen kontralto edo mezzosopranoen parekoa da.
Tenorea
Tenoreen ahotsa gizonezkoen artean dagoen ahotsik agudoena da.
Baritonoa
Baritonoen ahotsa gizonezkoen tarteko ahotsa da.
Baxua
Gizonezkoen ahotsik baxuena da.
Operaren jatorria
Bardiren Kamerata / Florentziako Kamerata
Florentzian, XVI. mendean sortua. Bardi kondearekin batera poetak, konpositoreak eta beste aditu batzuk batu ziren Grezia klasikoko antzerkia berrerabiltzeko asmoarekin. Musika mezuak argitzeko oso lagungarria zela uste zuten.