Ongizate Estatuaren Erronkak eta Politika Makroekonomikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,35 KB
Ongizate Estatuaren Etorkizuna
Gaur egun, pentsaezina da demokrazia liberal bat egon daitekeenik Ongizate Estatu sendorik gabe. Estatu horri eustea erronka handia izaten da. Espainian, horren jasangarritasuna jokoan dago arrazoi hauengatik:
- Biztanleria zahartzea: Datozen hamar urteetan, 5 milioi kotizatzaile sartuko dira Espainiako sisteman; aitzitik, 6 milioi baino gehiago aterako dira pentsiodun bihurtu direlako.
- Aldaketa teknologikoa: Lana ez da jada geografikoki kokatu daitekeen lanaldi osokoa izaten.
Ongizate Estatua Bermatzeko Neurriak
- Pentsio-sistema egokitzea: Diru-sarrerak areagotzea zergen bitartez, eta soldatapeko langileen kotizazioa autonomoen kotizaziora hurbiltzeko ahalegina egitea.
- Zerga-ihesari aurre egitea: Nazioarteko enpresa teknologiko handien kasuan.
- Enplegu-sorgune berrien alde egitea, besteak beste, ekonomia zirkularra edo pertsonak zaintzea, haur nahiz adinekoak.
Politika Makroekonomikoa
Politika: Neurri multzo bat, gehiengoan gobernuak jarriko duena.
Politika makroekonomikoa: Neurri multzo bat gobernuak martxan jarriko duena bere lurraldearen egoera hobetzeko. Nola egin? Langabezia murriztuz, hazkunde ekonomikoa handituz, inflazioa kontrolpean edukiz.
Politika Makroekonomiko Motak
Koiunturala (epe motzean, urte bat baino gutxiago)
- Zerga politika: Gobernuak ezarritako neurri multzo bat, zergekin eta gastu publikoekin lotura dutenak.
- Moneta-politika: Banku zentralak ezarritako neurri multzo bat, prezioak egonkortzeko, inflazioa ez handitzeko, interesak igoz mailegurik ez emateko (enpresek ez dute salduko).
- Kanpo-politika: Estatu batek beste estatu batekin transakzioak (inportazioak/esportazioak) egiteko ezarritako neurri multzoa.
- Errenta politika: Inflazioa kontrolatzeko neurri multzoa; gobernuak errenta txukun bat jaso nahi du (gutxieneko soldata jarriz).
- Enplegu politika: Gobernuak enplegua edo lanbabea sustatzeko ezarritako neurri multzoa.
Egiturazkoa (epe luzera, urte bat baino gehiago)
Epe luzerako ondorioak izango dituzten neurriak, egoera ekonomikoa hobetzeko. Ekonomia-sektore bat modernizatzeko edo berrantolatzeko neurriak (hobekuntzak teknologian).
- Lurralde batean garapenerako baldintzak: Azpiegitura potenteak sortzea, hiru erkidegoak herrialdeekin elkartzeko (komunikabideak errazteko).
- Enpresak nazionalizatzeko edo pribatizatzeko neurriak: Enpresa pribatuak erostea edo enpresa publikoak sektore pribatura saltzea.
- Oinarrizko erreformak egiteko neurriak: Obrak hoberako bideratzea.
- Orientabidezko plangintzarako neurriak: Etorkizunean egoera hobeagoan bizitzeko.
Zerga Politika
Definizioa: Gobernuak martxan jartzen dituen neurri multzoa da. Neurri multzo honetan gastu publikoak eta zergak erabiltzen dira. Honen helburua lurralde horren egoera hobetzea da. Bi mota:
- Ahalmeneko zerga politika: Gobernuak "titular" moduan hartutako neurriak.
- Egonkortzaile automatikoa: Gobernuak ez du neurri zehatzik hartuko, baina aldaketa bat lortuko da zergetan eta gastu publikoetan. Adibidez, aurtengo udan turismoa areagotu denez, udaletxe guztiek OTAren bidez diru asko bildu dute.
Ahalmeneko Zerga Politikaren Adibideak
- Obra publikoko programak (adibidez, Zarautzen tren geltoki berria ekoiztu da urte amaierarako).
- Enplegu eta prestakuntza-planak (adibidez, polikiroldegiak hainbat arlotan lan egiteko behar den prestakuntza saioak udaletxean emango ditu).
- Transferentzia programa (egoera okerragoan dauden taldeei laguntzak ematea, diru-laguntzen bidez).
- Zerga tasen aldaketa (adibidez, zuzeneko zergak %5 igoko dira datorren hilabetean).
Egonkortzaile Automatiko Nagusiak
- Zerga proportzionala (denek berdin ordaintzen dute).
- Zerga gehikorrak (gehiago dutenek diru gehiago ordaindu behar dute).
Zerga politika (laburpen): Gobernuak ezarritako neurri multzoa, gastu publikoak eta zergak erabiliz, lurraldearen egoera hobetzeko. Motak: ahalmenekoa (gobernuaren neurriak, hala nola obra publikoak, enplegu prestakuntzak, transferentziak, zerga tasen aldaketa) eta egonkortzaile automatikoa (gobernuak ez du neurririk hartzen). Hedatzailea (gastu publikoa gora, zergak behera) edo murriztailea (gastu publikoa behera, zergak gora) izan daiteke. Ondorioak: eskaria, kontsumoa, ekoizpena, inbertsioa, langabezia, inflazioa.
Moneta-politika (laburpen): Banku zentralak ezarritako neurri multzoa, lurraldeko egoera ekonomikoa hobetzeko. Motak: hedatzailea (interes-tasa behera, legezko kutxa koefizientea behera) eta murriztailea (interes-tasa gora, legezko kutxa koefizientea gora). Ondorioak...
Aurrekontuaren Atalak
Gastu Publikoak
- Gastu arruntak: Gobernuak bere enpresetan dituen gastuak jasotzen dira, adibidez, funtzionarioen soldatak edo bere enpresetan behar diren ondasun eta ekipamenduen atalak.
- Inbertsio arruntak: Obra potenteak. Gobernuak aurreikusten dituen obra publikoak, estazio berriak, autopistak, ikastetxe guztiak.
- Transferentziak eta diru-laguntzak: Behar handiak dituzten pertsonei eta enpresei ematen zaien dirua (bekak, errenta minimoak).
Sarrera Publikoak
- Gizarte-kotizazioa: Gobernuak duen diru-iturri bat, gure dirutik kenduko dena gizarte segurantzarako.
- Tributuak: Diru gehiena hemendik ateratzen da.
- Zergak: Derrigorrez gobernuari ordaindu behar diogun diru-kantitate bat, ekonomian parte hartzeagatik, horren truke zuzenean ezer jaso gabe.
- Zuzeneko zergak: Dirua irabazteagatik ordaindu behar dena.
- Zeharkako zergak: Ondasunak erosteagatik ordaindu beharreko zerga (adibidez, BEZa).
- Tasak: Sektore publikoak eskaintzen duen zerbitzu publiko baten truke ordaindu behar dena (adibidez, EGAko azterketa).
Aurrekontuaren saldoa: Gastu publikoa sarrera publikoa baino handiagoa bada, defizita dago. Gastu publikoa sarrera publikoa baino txikiagoa bada, superabita dago.
Aurrekontu Publikoaren Defizit Motak
- Defizit ziklikoa: Ekonomiaren zikloarekin batera sortzen den defizita. Ekonomia ondo badoa, zerga politika murriztailea ezarriko da (superabita sortuz); ekonomia gaizki badoa, gobernuak zerga politika hedatzailea ezarriko du (defizita sortuz).
- Egiturazko defizita: Epe luzerako defizita, ekonomia garai onean dagoenean ere mantentzen dena. Arazo larria da ekonomiarentzat, ez baita erraza konpentsatzen.
Aurrekontu Publikoaren Defizitaren Finantzaketa Moduak
- Zor publikoa jaulkitzea (gehien erabilia).
- Zergak igotzea / Gastuak gutxitzea.
- Zirkulazioan dagoen diru-kopurua handitzea.
Dirua
Definizioa: Mundu guztiak onartzen duen bide bat, edozein ordainketa egiteko eta edozein kobrantza egiteko (trukearen alde txar guztiak kentzen ditu).
Diruaren Funtzioak
- Truke-bitartekoa.
- Kontu-unitate komuna.
- Balio-gordailua.
Diru Motak
- Legezko dirua: Fisikoan eduki behar da.
- Banku-dirua: Legezko dirua bankuan gordetzen denean, bankuaren diru bihurtzen da.
- Ageriko gordailua eta aurrezki-gordailua: Dirua atera eta sartu nahi denean erabil daiteke, interes gutxi ematen du, eta txartelarekin erabil daiteke.
- Epe luzerako gordailua: Ezin da atera nahi duzunean, adostutako denboran egin behar da (urtebete baino gehiago). Denbora hori baino lehen ateratzen bada, penalizazio bat ezarriko da, interesak igoz.
Interes-tasa
Diruaren prezioa da, hau da, dirua eskatzeagatik bueltatu behar den gehigarria. Hainbat egoeraren arabera aldatuko da:
- Eragiketaren arriskua: Mailegu bat dagoenean, pertsona batzuk besteak baino fidagarriagoak dira. Fidagarriak diren pertsonei interes txikiagoak ezartzen zaizkie.
- Likidezia: Dirua bihurtzeko aukera badago (etxearen kasuan), interesa txikiagoa izango da; aldiz, dirua ezin bada berreskuratu (kotxearen kasuan), interesa handiagoa izango da.
- Maileguaren iraupena: Mailegua zenbat eta luzeagoa izan, interesa handiagoa izango da ziurtasunagatik. Epe laburrean bada, interesak txikiagoak izango dira.
Banku-diru Sorkuntza
Finantza-bitartekariak: Dirua aurrezten duten pertsonen (bankuan gorde) eta dirua behar duten pertsonen (maileguak eskatu) artean bitartekari-lanak egiten dituzten erakundeak dira. Finantza-bitartekari guztiek osatzen duten multzoa finantza-sistema deitzen da.
Finantza-bitartekarien Funtzioak
- Bitartekari-lanak egitea, dirua aurreztu nahi dutenen eta maileguak behar dituztenen artean.
- Dirua sortzea, makinarik gabe, diru berri gabe.
Erreserba zatikatua: Gordailu horiei legezko kutxa koefizientea aplikatu ondoren bankuan geratu behar den diru kopurua.