Ongizate Estatua eta Politika Ekonomikoak: Krisialditik Kudeaketara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,72 KB
Sarrera
Gaiaren Delimitazioa
Idazlan honen bidez, Ongizate Estatua sortu aurreko egoera ezagutarazten saiatuko naiz, behartsuen nondik norakoak aipatuz. Gerora, kontuan izanik aurretik azaldutakoarekin harreman estuan dagoela, Ongizate Estatuaren sorreraren gaineko hainbat adierazpen emango ditut: sorreraren zergatiak, erabakiak, gatazkak… Behin hau ulertuta, Ongizate Estatua krisian sartu zeneko garaia azalduko dut, berriz ere, egoera honetan garrantzia handia hartu zuten zenbait aldagai azalduz. Bide honetan, politika ekonomikoek hartu zuten forma, garrantzia zein norantza azalduko dut.
Gaiaren Garrantzia
Ongizate Estatuaren eta politika ekonomikoen auzia ezagutzea ezinbestekoa da; izan ere, Gizarte Zerbitzuekin zein, oro har, Gizarte Langintzarekin harreman zuzenean dauden aldagaiak dira. Zentzu honetan, aipatzekoa da bai Ongizate Estatuaren hasiera bai ondorengo egoera krisi-testuinguru batean ematen direla. Hortaz, egungo egoeran krisi-testuinguruan murgilduta gaudenez, beharrezkoa da momentu historiko hauen analisia burutzea, posible den heinean egungo egoerara aplikatzeko.
Kontzeptu Nagusien Definizioa
- Gizarte Zerbitzuak: Publikoarentzako zerbitzu tekniko erregular eta jarraituak dira. Arazo sozial zehatzak jorratzeko programak eta baliabideak daude zerbitzu horietan, Gizarte Ongizatea lortu edo hobetzeko helburuarekin burutuak direnak.
- Ongizate Estatua: Bigarren Mundu Gerraren ostean, mendebaldeko estatuetan garatutako egitura da. Enplegu osoarekiko sektore publikoaren konpromisoa, gizarte-zerbitzuen estaldura unibertsala eta biztanle bakoitzarentzako gutxieneko diru-sarrera bermatzeko antolaketa soziopolitikoa.
- Gizarte Politikak: Gizarte-politikak ikusi ezin duen alderdi hori gizarte-langintzan jarduten duten profesionalek senti eta trata dezakete beraien eguneroko lanean. Beraz, norabide orokorrak zehazten eta tresna egokiak proposatzen dituen gizarte-politikak irakasleak zein profesionalak behar ditu neurri horiek gauzatzeko eta egoera nahiz pertsona bakoitzari egokitzeko, behar sozialen alderdi ezberdinak kontuan hartuz.
- Politika Ekonomikoak: Herrialde bakoitzeko agintariek ekonomiaren esparruan egindako ekintzak eta hartutako erabakiak barne biltzen ditu. Haren esku-hartzearen bidez, herrialdeko ekonomia kontrolatu nahi da, egonkortasuna eta hazkunde ekonomikoa emateko, haren funtzionamendu egokirako jarraibideak ezarriz.
- Behar Sozialak: Behar sozialak historikoki eraikiak direnez, sozialki hierarkizatuak izanik, ezin daitezkeenez nahikari ala itxaropen arruntetara mugatu eta gune konplexuetan modu kontraesankorrean kokatzen direnez, beraien esanahia zein bilakaera testuinguru politiko eta instituzionalari lotuak daude. Behar batek balorapen eta ikuspegi ezberdinak sortu ditzakeenez, eztabaida pizten da batzuentzat nahikoa delako eta besteentzat ez delako. Izan ere, beharraren eta ongizatearen zentzu subjektibo bat dago, eta bitarteko aldagai batzuek egoera ezberdina bilakatzen dute. Pertsona batek bizi izan dituen egoera sozial, ekonomiko, familiar ala profesionalek eragin dezakete.
Problematika: Ongizate Estatuaren egitura zein honen inguruan eratutako politika ekonomikoak ez ziren behartsuen gaindipenerako helburuaren baitan eraiki, kapitalismo industrialarekin batera etorritako hainbat behar sozial apaltzeko eta, aldi berean, gizarte-sistema sostengatzeko baizik.
Hipotesiak:
- Ongizate Estatuaren eraikuntza joera paternalista baten baitan eraikia izan zen, mendekotasuna eta bezerotasuna iraunaraziz, arazo sozial eta ekonomikoak konpondu gabe.
- Gizarte-langileok politika ekonomikoak soilik sustatzera mugatzen bagara, arazo sozialak gainditzea ezinezkoa izango da; hortaz, oro har, gizarte-politikak sustatzea beharrezkoa izan beharko da.
Ongizate Estatuaren Sorrera
1930eko depresio ekonomikoak agerian uzten du kapitalismoak ez daukala gaitasunik ongizatea bermatzeko. Keynesiar itunak bi baldintza hauek ezartzen ditu:
- Herrialde bakoitzean kapitalak aukerak eskainiko ditu eta soldaten hazkundea baimenduko du, emankortasuna handituz eta errentaren banaketan egonkortasuna egonez.
- Nazioarteko antolaketa ekonomiko bat martxan jartzea eskatzen du.
Sistema honek bere eraginkortasuna erakutsi zuen 1948 eta 1973 artean, munduko merkataritza-ekoizpena sei aldiz biderkatuz. Estatuak merkatua bera babestu behar du, politika ekonomiko bat osatuz. (Ardura hori Munduko Merkataritza Erakundeak -OME-, orduan GATT izenekoa, eta Nazioarteko Diru Funtsak -NDF- hartu zuten).
Eredu honen ezaugarriak:
- Eskaeraren eztanda: Gerra osteko berreraikuntza-beharrek eta enplegu- eta soldata-maila gorakorrek langileen eskaeraren gorakada ahalbidetu zuten.
- Gastu publikoa: Sistema hori ibili ahal izateko, Estatuak gutxieneko soldata bermatzea suposatzen du. Xahupen publikoaren hazkundeak kapitalaren pilaketa eta bake sozial giroa baimentzen ditu.
- Fordismoa: Lantegi industrial handietan biltzea, ekipamendu-beharra asetzeko.
- Zorpetze kolektiboa: Kreditu-sistema oso zabal bat garatzen da.
- Adostasun soziala: Larderia bermatuz.
Ongizate Estatuaren Ezaugarriak eta Krisiaren Teoriak
Baina, 1973an, eredu hau krisian sartu zen. Ezaugarri hauek zituen: hazkunde ekonomikoaren beherakada, inbertsioaren ahultasuna, langabeziaren eta inflazioaren gorakada, etab.
Krisia hau ulertzeko orduan, teoria bakoitzak bere azalpena dauka. Funtsean, esan daiteke bi teoria nagusitu direla:
- Krisia, 1970eko hamarkadatik gora, kapitalaren irabazien tasak ezagutzen duen beherakadaren ondorioa da. Ekoizpen-baldintzak okertzen dira eta irabazien beherakada eragiten dute. Erabateko enplegu-maila mantentzeko, ezinbestekoa da emankortasunaren hazkundea ekoizpenarenarekin bat joatea. Aldaketa horiek Keynesiar ituna hautsi dute, errenta-banaketaren orekaren aurka joanez. Giro soziala txartzen doa. Iparraldekoek produktu eginak ekoizten dituzten bitartean, Hegoaldekoak lehenengo materiak ekoiztera zigortuak dira.
Hori dela eta, produktuen aukera zabaltzea ezinbestekoa bilakatzen da, baina ekoizten diren produktuak ez doaz bat biztanleriak eskatzen duenarekin. Beraz, gerra osteko eredu ekonomikoa krisi hirukoitz batean sartzen da:
- Ekoizpen-krisi bat.
- Finantza-arazo bat.
- Zilegitasun- eta adostasun-sozialaren krisi bat.
- Krisia suertatzen da merkatuari ez zaiolako behar duen askatasuna ematen. Ezberdintasun soziala askatasun indibidualaren ohizko emaitza bezala ikusia da. Estatuaren esku-hartzeak harreman sozioekonomikoak kaltetzen ditu. Hala ere, hainbat ikerketa enpirikok erakusten dute ekonomia modernoak ezagutzen dituen arazoak kapitalismoaren globalizazioari eta ekonomiaren erregularizazio ezari lotuak daudela.
Krisiaren Kudeaketa: Eredu Berri Baten Agerpena
1970eko hamarkadako krisiaren ondoren, eredu sozioekonomiko berri bat sortzen da, Keynesiar ituna hausten duena, kapitala eta lanaren artean harreman berri bat sortuz, kapitalaren irabazi-tasak handitu nahi dituelako. Ekoizpenaren krisiari erantzuteko: lan-merkatuaren berrantolaketa eta oinarri teknologiko berrien ezarpena. Gizabanakoen ahalik eta polibalentzia handiena bilatzen da.
Politika Ekonomiko Neoliberalak
Testuinguru horretan, politika ekonomiko neoliberalek gaina hartu dute. Europan, oro har, politika monetarista martxan jarri da inflazioa jaisteko asmoarekin, eta ekoizpenaren eta lanaren mailak beheratu dira. Hazkunde ekonomikoaren txikitzeak eskaeraren, prezioen eta soldaten beherakada eragin du. Beraz, langabezia inflazioa mugatzeko egokitze-aldagai bat bilakatu da.
Egokitze-politikek nazioarteko finantza-sistemen aldaketei aurre egin diete, merkatuei eta kapitalen mugikortasunari askatasun gehiago emanez.
Politika Ekonomiko Horien Emaitzak
Balantzea nahiko ezkorra da; izan ere, ez inbertsioa ez enplegua ez dira igo, hauskortasun- eta behartsuen arazoak sortuz. Beraz, 1979-1996 boladan, adierazle sozioekonomiko nagusiak, oro har, txarrera egin dute. Halaber, ekoizpenari lotuak ez dauden finantza-espekulazioen bidez, azkar irabazitako dirua sustatu da, merkatal-trukaketak gaindituz. Finantza-krisiari dagokionez, kudeaketa-forma horrek Ongizate Estatua zorpetu du, zailtasunak dauzkaten enpresak diruz laguntzera bultzatuz eta langabezi- zein segurantza-ordainketa Estaturantz bideratuz. Era berean, errentagarriak diren enpresa publiko asko pribatizatu dira. Hala eta guztiz ere, Ongizate Estatuak eutsi egin dio eta, aurrekontu-mozketak jasan arren, ez da desagertu.
2008ko Krisia
1970eko hamarkadan, desregularizazio-prozesua hasi zen arlo finantzarioan. Horrek ondorio batzuk ekarri zituen: ezberdintasun sozioekonomikoak handitu ziren, ekonomia ireki egin zen eta ezegonkortasuna areagotu egin zen. Hasiera batean, higiezinen krisia gertatu zen. 2007an, higiezinen krisia piztu zen Estatu Batuetako bankuekin. Pertsona askok mailegu ugari hartu zituzten, eta ezin zituzten ordaindu; beraz, bankuak etxeekin geratu ziren.
Aldi berean, Lehman Brothers-ek porrot egin zuen, krisi finantzarioa eta higiezinen krisia bateratuz. Ez zegoen kaudimen ekonomikorik bezeroei dirua itzultzeko, bankuek ez zutelako dirurik.
Ondorioz, bankuak banku zentralera jo zuten laguntza eske, baita gobernura ere. Orduan, herrialde bakoitzak, gobernu bakoitzak, bankua salbatzea erabaki zuen.
2009an, finantza-erakundeek aurrera jarraitu ahal izan zuten.
Problematika eta hipotesiak (errepikatuta)
Ondorio nagusiak
Irekiera