Ongizate-estatua: Krisia, Neoliberalismoa eta Oinarrizko Errenta
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 13,94 KB
II. ZATIA: ESTATUA
2.5 Ongizate-estatua: Krisia eta Erantzunak
Ongizate-estatuen Urrezko Aroa (1945-1975)
Ongizate-estatuak, gaur egun ezagutzen ditugun eran, 1945etik aurrera hasi ziren egituratzen.
- Taylor-Goobyk (2000) ongizate-estatuen garapenari buruz proposatutako sailkapenari jarraituz, garai horretan hasten da ongizate-estatuen Urrezko Aroa (1945-75) izendatzen den hori.
- Hain zuzen, ongizatezko kapitalismo europarraren goraldi handieneko garaia da.
- Hedapen hori generoaren araberako lanaren banaketa klasikoan oinarritu zen, hau da, gizona lan produktiboaz arduratzen zen eta emakumea erreproduktiboaz.
- Gisa horretan, langabezia-tasak beherenean zeuden, eta bizitzaren zaintzarekin eta sostenguarekin lotutako oro emakumearen esku geratzen zen, ongizate-estatuari inolako gasturik ekarri gabe.
“El único trabajo verdaderamente imprescindible y sin el cual el capitalismo no sobreviviría, pero tampoco la especie humana, es el de cuidar. Es una labor impuesta a las mujeres, a quienes se nos ha obligado a cuidar por amor, por culpa, por costumbre, por mendicidad, para no ser señaladas o para que no nos maten” (Irantzu Varela, Berdea da more berria, Argia).
Zilarrezko eta Brontzezko Aroak (1976tik aurrera)
- Urrezko Aroaren ondotik, Zilarrezko Aroa delakoa iritsi zen (1976-2007). Urte-bitarte horretan, ongizate-estatuak eraldatuz joan ziren, horiek desegitea jomugan zuten korronte neoliberalek eragindako presioaren ondorioz.
- 2007. urtetik gaur egunera arte, ongizate-estatuen aro berri bat dago zabalik, Brontzezko Aroa izenarekin ezagutzen dena. 2008an hasitako krisialdi finantzarioak ongizate-estatuen krisi sakona leherrarazi zuen, eta, zenbait autoreren iritziz, horien garapen-prozesuan mugarria ezarri zuen, horren aurreko eta osteko garai bat bereiziz.
Ongizate-estatuaren Gizarte Kontratua
- Ongizate-estatua gizarte-kontratu batean oinarritzen da: pobrezia eta asetu ezin diren behar sozialak egiturazko arazoak dira; beraz, erantzunak egiturazkoak eta kolektiboak izan behar dira.
- Baina azken urteetan sistema hau zalantzan jarri da. Erantzunak aktibazioarekin lotuta daude, hau da, prestazio ekonomikoa edo laguntza sozialen bat jasotzen duenak merkatu laboralean integratu behar du.
- Horretarako, zigorrak eta mekanismo hertsagarriak martxan jarri dira, eta, aldi berean, prestazioak murriztu egin dira.
- 2008tik garatzen ari den kapitalismo globalaren krisialdiak ongizate-estatuaren sustengarritasun ekonomikoa ez ezik, bere funtzioa eta onura ere auzitan jartzen ditu.
- Egiaztatuta dago “ongizate-estatua desarautzeko eta murrizteko prozesuek berekin ekar dezaketela ongizate-estatuarekiko atxikimendua ahultzea eta erdiko klaseak bultzatzea babes pribatuko programetan izena ematera” (Moreno eta Mary-Klose, 2016:158).
- Horren ondorioz, diskurtso jakin bat hedatzen da, esanez ongizate-estatuak kolektibo kaltetuenei baino ez diela eragiten; eta hein horretan, sistematik baztertutako talde eta pertsonek “parasitatu” egin dutela, horientzat dela soil-soilik.
- Erdiko klaseak funtsezko heldulekua dira ongizate-estatua mantentzeko, eta ongizate-estatua desegitea aldarrikatzen duen korronte ideologikoak, zerbitzuen eta prestazioen pribatizazioarekin batera, babes sozialaren arloan ondorio latzak ekar ditzake.
Ongizate-estatuaren krisiaren arrazoiak
Ongizate-estatuaren krisia hiru arlotan kokatu zen:
1. Oinarri teorikoan
- Neomarxistek (Habermas, Poulantzas, O’Connor, Offe) ongizate-estatuak kapitalismoa legitimatu zuela defendatzen zuten, eta era horretara, langileriaren eta enpresarien artean zeuden kontraesanak desitxuratu zirela.
- Neoliberalentzat (Friedman, Hayek), aldiz, Estatuak desorekak sortu zituen berez izaera naturala zuen merkatuan. Azken kritika horrek garrantzi handiagoa izan zuen, aplikazio praktikoa ere izan zuelako: 80ko hamarkadan, Ronald Reaganek AEBn, eta Margaret Thatcherrek Erresuma Batuan, zergak gutxitu eta ekonomian estatuaren parte-hartze murritzagoa proposatu eta martxan jarri zuten.
2. Kudeaketan (Krisialdi fiskala)
- Hasieran enplegu-maila handia eta langabezia-tasa txikia zegoen, baina ondoren kontrako joera nagusitzen hasi zen.
- Horren ondorioz, gizarte-politikak ordaintzeko diru gutxiago zegoen (gutxiago kotizatzen baitzen gizarte-segurantzan), baina diru gehiago gastatu behar zen (langabeziarako dirulaguntzetan, adibidez).
- Horrek guztiak ongizate-estatuaren krisi fiskala sortu zuen.
3. Errealitate berrien arloan (Erronka demografikoak)
- Etorkinek, gero eta gehiago diren jubilatuek, eta abarrek gaineztatu egin dute ongizate-estatua.
- Horrela bada, aldaketa handiak izan dira enplegua, familia, etorkinak edota bizi-itxaropenaren inguruko gaietan; hala ere, ongizate-estatuaren egiturak ez dira egokitu erronka berri horietara.
Krisiari emandako erantzunak eta irakurketa politikoak
Egoera berri horren aurrean, estatuak utzi egin dio ongizatea kudeatzeko eragile nagusia izateari eta, apurka, partekatzen ari da kudeaketa hori beste sektore batzuekin: boluntarioena, komertziala eta informala.
Helburua ez omen da ongizate-estatua deuseztatzea, baina bai bere filosofia aldatzea eta bere esku-hartze maila murriztea. Beste sektore horiek beteko lituzkete estatuak utzitako hutsuneak.
Diagnostiko neoliberalak
Ongizate-estatuaren krisiari buruzko irakurketa politikoak:
- Gobernagarritasunaren krisia
- Estatuaren gainkarga
Eta argudioak:
- Ongizate-estatuaren izaerak ekonomia oztopatzen du.
- Ongizate-estatuaren produktibitate falta.
- Eraginkortasunik eza.
- Askatasuna ukatzen du.
- Ekimen indibiduala ukatzen du.
“70. urteetako krisialdiaz geroztik, eredu hau ezbaian jarri eta astindu egin dute ongizate-estatua desegitearen alde eta ekonomia librea gure gizarteen ardatz eta bizkarrezur izango den gizarte-eredu baten alde egiten duten jarrera neoliberaletatik” (Uroz, 2010:299).
Diskurtso eta politika neoliberalak neurri gogorrak ezartzen ari dira murrizketa sozialak egiteko, milioika pertsona pobreziako eta gizarte-bazterkeriako prozesuetara bultzatuz.
Neoliberalismoa
Bultzatzaile politikoak: Reagan (1980-88) eta Thatcher (1979-1990).
- «Ekonomia metodoa da. Helburua arima aldatzea da”.
- Programa neoliberalak ahal beste murriztu nahi du estatuaren jardun-eremua, eta ahal beste zabaldu banakoen jardueren esparrua.
- Neoliberalismoak gastu publikoa murrizten du, gastu soziala batik bat.
- Ondorioz, Ongizate-estatuaren aurka jo dute bereziki.
- Neoliberalismoak ez du gobernatzen batez ere ideologiaren bidez, baizik eta sortzen duen konpetentziako egoerek banakoen gainean egindako presioaren bidez.
- “Arrazoi” hori mundu mailan gauzatzen da eta “mundua” egiten du giza existentziako esfera guztiak zeharkatzen dituelako, ez bakarrik ekonomikoa.
- Neoliberalismoa kapitalismo mota bat baino gehiago da: Gizarte eta existentzia modua.
- Jokoan jartzen duena bizimodua da, besteekiko erlazioak eta gure burua irudikatzen dugun modua (Christian Laval eta Pierre Dardot, 2013, La nueva Razón del mundo, Gedisa).
Adibidea: New Orleans 2005eko uholdeak
Milton Friedman, The Wall Street Journal egunkarian: “La mayor parte de las escuelas en Nueva Orleans están en ruinas. Esto es una tragedia. También es una oportunidad para emprender una reforma radical del sistema educativo”.
New Orleanseko eskola publikoak “eskola charter” sare batengatik ordezkatuak izan ziren, hots, jatorrian Estatuak sortutako eta eraikitako eskolak erakunde pribatuek bere erregelen arabera kudeatzera pasatu ziren.
Katrina urakana baino lehen, junta estatalak 123 eskola publiko zituen bere gain; ondoren, soilik 4.
Neoliberalismoaren ezaugarriak
- Merkataritza eta finantzien desarautzea, bai eremu nazionalean, bai nazioarteko eremuan.
- Estatuak ematen dituen zerbitzuen pribatizazioa.
- Baldintza makroekonomikoak estatuaren eskutik kanpo uztea, batez ere enpleguaren eremuan.
- Gastu sozialen murrizketa gogorra.
- Enpresei eta familiei aplikatutako zergen murrizpena.
- Gobernuek eta enpresek sindikatuen aurkako erasoak egiten dituzte, boterea kapitalaren alde mugituz eta langileen negoziazioaren ahalmena ahulduz.
- Aldi baterako lanen ugaritzea, lan finkoen desagertzea.
Pobre berriak eta hiritartasun oinarrizko errenta
Pobre berriak
Ongizate-estatuaren krisia hasi arte, enplegua zen hiritar gehienentzat gizarte-txertaketa lortzeko bermea, baina horrek huts egin zuen.
“Gaur egungo ongizate-estatuak arazoak ditu talde batzuk kanpoan geratzen ari direlako, hiritartasun-estatusetik kanpo. Gero eta jende gehiagok, enpleguaren behin-behinekotasuna dela-eta, arazoak ditu gizartean parte hartzeko. Integraziotik kanpo gelditzen ari dira. Ez dut esango bazterkerian daudenik, baina bai erdibidean” (Gorka Moreno).
Gaur egungo erantzunak: Hiritartasun Oinarrizko Errenta (HOE)
Besteak beste, oinarrizko errenta esaten zaio, halaber, EAEn azken urteetan indarrean dagoen gizarteratze-errentari, baina oso desberdinak dira biak.
Bata jasotzeko ez legoke hiritartasuna frogatzea beste baldintzarik; EAEn ematen dena, berriz, beste faktore batzuei lotuta dago, enpleguarekin zerikusia daukatenak batez ere.
Munduan eredu bila
Alaska eta Namibia
Nekez aurkitzen dira munduan Hiritartasun Oinarrizko Errentaren adibideak. Beti aipatu ohi dena, eta ia bakarra, Alaskakoa da. 1982tik, bertan gutxienez sei hilabete daraman edonork –legearen barruan, beti ere– urtez urte aldatuz doan diru-kopurua jasotzen du urtero.
Inoizko handiena 2.000 dolar ingurukoa izan da, eta beraz, nahiko urrun dago pobreziaren mugatik, batez ere Alaskakotik.
Horregatik, zaila da eredutzat hartzea: hain gutxi banatuta, nekez atera daiteke ondorio garbirik Oinarrizko Errentaren bideragarritasunari buruzko eztabaidarako. Are gehiago kontuan hartzen badugu dolar horien iturria urre beltza dela, eta ez fiskalitatean ezarritako aldaketak.
Finlandia
Finlandian probatuko da, munduan lehen aldiz, oinarrizko errenta unibertsala (2017tik aurrera). Hau da, hilean diru-kopuru jakin bat jasotzea. Diru hori jasoko dute langabezian daudenek eta baita ere lanean ari direnek. Programa pilotuak bi urteko iraupena izango du, eta 2.000 hiritarrek hilean 560 euro jasoko dituzte, existitze hutsagatik.
Analisirik fidagarrienak eskuratzeko gutxienez sei urte gehiago beharko dira, adituak iragarri duenez. Oakland hirian (AEBak) mila familiak 500 euro jasoko dituzte hilero, eta Utretch-en ere (Herbehereetan) 2017an hasiko dira formula hori probatzen.
Adibidea: Finlandiako kasua
Ez da kasualitatea Finlandiak orain egin izana oinarrizko errentaren proposamena.
- Hiru urteko atzeraldi ekonomikoaren ostean, azken 15 urteetako langabezia-tasarik handiena dauka, %9,53. Hilean 800 euro ziurtatuz gero, gobernuak espero du jendeak enplegu partzialak egiteko joera handiagoa izango lukeela.
- Gobernuak, gainera, dirua aurreztuko luke. Finlandiak 5,4 milioi biztanle ditu, eta horietatik 4,9 milioi inguru dira pertsona helduak. Bakoitzak 800 euro jaso beharko lituzkeenez, urtean 46.700 milioi euro gastatuko lituzke estatuak, baina, aldi berean, 49.000 milioi euro aurreztuko lituzke, gainerako laguntzak eta tramite burokratikoak ezabatuta, Bloombergek egindako kalkuluen arabera.
Oinarrizko Errenta Unibertsala (OEU) eztabaidan
Europako Kontseiluaren jarrera
Europako Kontseiluak oinarrizko errenta unibertsalaren alde egiteko aholkatu du (2018ko martxoaren 12a). Europako Kontseilua Bigarren Mundu Gerraren ostean Europan giza eskubideak bermatzeko sortu zen erakundea da. Krisi finantzarioaren ondorioz ezarritako murrizketak gelditzea eta robotizazioaren kalte-ordainei aurre egitea litzateke neurriaren helburua. Langabezian dauden herritarrak izango lirateke onuradun nagusiak.
Suitzako erreferenduma
Oinarrizko errenta unibertsalari ezetz esan diote suitzarrek (2016ko ekainaren 6a).
Erreferendumean parte hartu duten herritarren %76,9k ezetz esan dio Suitzan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeari, baina pozik daude galdeketaren bultzatzaileak, eztabaida mahai gainean jarri dutelako eta duela gutxira arte gehienek utopiatzat jotzen zuten neurria Europako hainbat herrialdetan zabaltzen eta debatitzen ari direlako.
Karitatearen aurka: Oinarrizko Errentaren alde
Contra la caridad. En defensa de la renda bàsica [Karitatearen aurka. Oinarrizko errentaren alde] (Icaria, 2019) liburua Julie Wark (Perth, Australia, 1945) politologoak, antropologoak eta itzultzaileak, eta Daniel Raventós (Bartzelona, 1958) ekonomilariak idatzi zuten.
- “Zergatik erabaki genuen Karitatearen aurka liburua idaztea? Ba, karitatea giza eskubideen justu kontrakoa delako. Ideia hori buruan, milioi asko dituztenei eta super-aberatsei buruzko artikulu bat idatzi genuen CounterPunch AEBetako politika eta ikerketa aldizkarian. Hortik abiatuta gaiari buruzko liburu bat idaztera gonbidatu gintuzten”.
- Karitatearen ordez, oinarrizko errenta unibertsala proposatzen duzue berdintasun ezari aurre egiteko errezeta gisa. Nola iruditzen zaizue bideragarria ekoizpen-bitartekoen jabetza ukitu gabe?
- Oinarrizko errenta unibertsala zerga bidez finantzatu daiteke. Herritar guztiek kopuru berbera jasoko lukete. Demagun hilean 600 euro, hala pobreek nola aberatsek, baina azken horiek zerga gehiago ordainduko lituzkete. Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko ikerketek erakusten dute ez dagoela ongizate-estatua ukitu beharrik, oinarrizko errentak sendotu egiten du.