Ongizate Estatua: Ikuspegi Kontserbadorea eta Sozialdemokrata

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Ikuspegi Kontserbadorea: Estatuaren Rola eta Merkatua

Korronte kontserbadorearen iritziz, gobernu-tresnek garapen izugarria izan dute, bereziki administrazio zentralaren kasuan, erakunde sozialen ahultzearekin batera; horien artean irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak daudenean. Administrazio publikoak oso burokratizatuak, hierarkizatuak eta zentralizatuak izan daitezke, eginkizun sozialen ia monopolioa bereganatuz. Ondorioz, Ongizate Estatua askatasun indibidualerako mehatxu gisa agertzen da. Horrez gain, gatazka bat legoke gobernuaren eta erakunde pribatu batzuen artean, Estatuaren presentzia handiak, sentimendu komunitarioa gutxitzearekin batera, anomia areagotu baitu. Horren emaitza izan da, Estatua indarturik irteteaz gain, garatu egin dela eta arazo sozialen konponketa zein zerbitzuen eskaintza, nahitaez, gobernutik igaro behar dela, irabazi-asmorik gabeko erakundeak albo batera utziz.

Merkatuaren Lehentasuna eta Pribatizazioa

Zenbait autorek pentsatzen dute merkatuak bere lehentasuna berreskuratu behar duela; izan ere, gaur egungo gizartean, gaitasun orekatzailea du ondasun eta zerbitzuen proposamenean zein banaketan. Proposamen kontserbadoreak gizarte-zerbitzuen pribatizazioa alternatiba gisa planteatzen du, pribatizazioak jatorri eta helburu politiko argiak dituela jakinik. Gizartearen konplexutasunak jarduera-esferen instituzionalizazioa eta banaketa dakar, politika eta ekonomia adibide direla. Aurretik elkartuak diren eta merkatuak erakunde juridikoak behar dituen truke ekonomiko eta sozialak bermatzen ditu. Zentzu horretan, “berekoikeria arautuak“, hau da, lehiakortasunaren arauak errespetatzen dituenak, kolektiboki onuragarrienak dira.

Merkatuaren Funtzioa eta Berdintasun Soziala

Merkatua, arautze eta oreka sozialera iristeko forma egokiena denez, bitarteko merkatuen agerpena arbuiatzen du, izan ere, klub-ondasunekin merkataritza egiten dute. Hain zuzen ere, Estatu demokratikoetan, klub-ondasunak eskaintzen dira benetan kolektiboak ez diren ondasunen truke, hauteskundeei begira ez direlako oso errentagarriak. Horrela, presio-talde txikiek salbuespenak lortzen dituzte, gizarteko sektore zabalek ez dutelarik horrelako onurarik jasotzen, botere gutxiago baitute. Hori dela eta, berdintasun soziala lortzeko aplikatzen diren politikek, merkatuaren banaketa berrikusiz, ondorio kaltegarriak izan dituzte, interes korporatiboen presioen eraginez.

Taylorren Ikuspegia: Estatuaren Esku-hartzea eta Gizarte Zibila

Taylorren aburuz, Estatuaren esku-hartzeak arazo sozialen konponketan menpekotasuna sortzen du eta, beraz, Estatuaren eginkizunen uztea dakar, gizarte zibilaren egitekoa izan beharko litzatekeelarik. Egoera horren aurrean, Estatuaren irteera, zerbitzuen pribatizazioa eta indibidualismoaren balorazioa proposatzen dira, eta lankidetza soziala bultzatzeko modurik egokiena merkatuan eta pertsonen arteko elkartasunean aurkitu behar dela adierazten da.


Joera Sozialdemokrata eta Demokratakristaua: Ongizate Estatuaren Krisia

Alderdi sozialdemokratek eta demokratakristauek historikoki Ongizate Estatua babestu dute, demokrazia eta kapitalismoa uztartzeko formula egokiena iruditu baitzaie. Eredu hau krisian sartzen da 1970eko hamarkadatik aurrera, eta geroztik zailtasun handiak ditu ordura arte eraginkortasuna izan duen ongizate sozialerako sistema mantentzeko. Sozialdemokraziak babesten zituen berdintasun, elkartasun eta herritarren parte-hartze balioak kolokan jarriak dira, teoriaren eta praktikaren artean gero eta tarte nabarmenagoa baitago.

Entradas relacionadas: