Ongizate Estatua: Ereduak, Ezaugarriak eta Euskal Herriko Errealitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,47 KB

II. Zatia: Estatua

2.4 Ongizate Estatua: Ereduak

Ongizate Estatu Eredu Nagusiak

  1. Liberala (Anglo-saxoia)
  2. Kontserbadorea (Europa Kontinentala)
  3. Sozialdemokrata (Eskandinaviakoa)
  4. Mediterraneokoa (Espainia, Italia, Grezia eta Portugal)

1. Eredu Liberala (Anglo-saxoia)

Ezaugarri nagusiak

  • Gizarte-eskubideen ikuspegi asistentziala.
  • Prestazio indibiduala, frogatu beharrekoa.
  • Ideologia liberalean oinarrituta.

Konpromiso politikoak eta errealitatea

Gaur egungo ongizate-erregimen liberalek honako konpromiso politikoak islatzen dituzte:

  • Estatuaren esku-hartzea gutxitzea.
  • Arriskuak indibidualizatzea.
  • Merkatu-irteerak bultzatzea.
  • Beraz, ez dira herritarren eskubideen aldekoak.
  • Babesa eskandinaviarra baino baxuagoa.
  • AEBetan:
    • 16 milioi adingabek elikagaiak eskuratzeko kupoiak jaso zituzten 2014an zehar. Familia-unitateen %50 ama bakarrekoak ziren.
    • 2014ko datuak: populazioaren %34,5 gobernuko laguntzei esker bizi da. 11 milioi langile pobrezian bizi dira.

Ongizate Erregimen Liberala: Berme Sozialak

  • Berme sozialak “arrisku txarretara” edo “arrisku onartezinetara” mugatzen dira.
  • Berme horiek eskuratzeko eskubideak dituzten subjektuak hautatzerakoan definizio murriztua erabiltzen dute.
  • Gizakien premia eta babesgabetasun maila ezagutzeko diru-sarrerak edota bizibideak ikertzen eta egiaztatzen dira.
  • Nazioarteko alderaketek erakusten dute ongizate-estatu anglosaxoiek subjektu zehatz batzuei zuzendutako gizarte-asistentziaren aldekoak direla.
  • Estatu Batuetan muturreko hondar-politika aurkitzen dugu: ez du osasun-asistentzia sistema nazionalik, ez osasun- eta amatasun-dirulaguntzarik, ezta familia- eta aitatasun-dirulaguntzarik ere.

Informazio gehiago: El País artikulua

2. Eredu Kontserbadorea (Europa Kontinentala)

Ezaugarri nagusiak

  • Herrialdeak: Alemania, Austria, Frantzia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo.
  • Kontinenteko Europako ongizate-estatuak kontserbadoretzat jotzen dira.
  • Ongizate-erregimen kontserbadorearen muina estatuaren eta familiarismoaren arteko nahasmen batean oinarritzen da:
    • Gizarte Segurantza eskubideen oinarria.
    • Kotizazioaren arabera jasotzen dira prestazioak.
    • Enpleguan oinarritutako ongizate-estatu korporatiboa.
    • Lan-egoera eta gizarte-babesa oso lotuta.
  • Kontserbadurismoaren ezaugarri garrantzitsua familiarismoa da, batik bat erdialdeko Europan eta Japonian.
  • Familiarismoaren oinarrian, batetik, gizarte-babesa gizonezko familia-buruaren aldekoa aurkitzen dugu, eta, bestetik, familia izatea zaintza-zerbitzuen ekoizle nagusia, bere kideen ongizatearen ardura duena (subsidiariotasun printzipioa delakoa).
  • Austria, Alemania, Italia eta Espainiaren arteko lotura, honako hau da: legez gurasoek (edo seme-alabek) euren seme-alaben (edo gurasoen) arduradunak direla, behar izanez gero.
  • Legez ezarritako obligazioaz gain, prestutasun eza sistematikoa dago osasun-zerbitzuak eskaintzeko; zenbat eta familiaristagoa izan ongizate-estatua, orduan eta eskuzabaltasun gutxiago erakutsiko du ongizate-estatu horrek familiari eman beharreko dirulaguntzetan (subsidioetan).
  • Ereduak familia estandarra hartzen du kontuan, gizonezko familia-buruarena; horrela, beste motatako familietan zerbitzu-eskaintzak –seme-alabak dituzten amak eta bakarrik bizi direnak– hondar-zerbitzu izatera jotzen du.

3. Eredu Sozialdemokrata (Eskandinaviakoa)

Ezaugarri nagusiak

  • Herrialdeak: Danimarka, Norvegia, Suedia, Islandia, Finlandia.
  • Eskubideen ikuspegi unibertsala: Gizarte-babesa izaera unibertsaleko hiritartasun-eskubidea.
  • Prestazioak zergen arabera: Jasotzen diren prestazioak zergetan oinarritzen dira.
  • Ideologia sozialdemokrata.
  • Desfamiliarizazioa, unibertsalismoa eta ongizate-zerbitzu pribatuen marginazioa dira erregimen sozialdemokraten ezaugarri nagusiak.

Garapena eta ezaugarri osagarriak

  • Eredu honen oinarriak 1930eko eta 1940ko hamarkadetan aurkitzen ditugu, gobernu sozialdemokrata egonkor baten eskutik.
  • Baina gauza bat oinarriak dira eta beste bat erregimen horren heldutasuna; azken hau 1960ko hamarkadan kokatu behar da.
  • Hala ere, unibertsalismoaren hazia herrialde horien ongizate-estatuen hasiera-hasieratik egon zen.
  • Unibertsalismoaz gain, ongizate-estatu sozialdemokrata konprometituta dago arrisku-estaldura global batekin, diru-laguntza maila eskuzabalekin, eta igualitarismoarekin ere.
  • Ezaugarri-talde hori zenbait hamarkadatako gobernu sozialdemokrata indartsuen emaitza dela diote egindako ikerketa gehienek.
  • Zalantzarik ez, herrialde horiek unibertsalismoaren mugak beste edozein herrialdek baino urrunago eraman dituztela.
  • Eta –are garrantzitsuagoa dena– estatu horietan eskubideak gizabanakoei loturik eta herritartasunean oinarrituak direla, eta ez lan-harreman batean edota frogatutako premia batean.

Kritika: Suediako Eredua

  • Topikoaren arabera, Suediako gizartea oso garatua da, eta bizi-kalitatea handia.
  • Baina, herri zoriontsua da benetan? Munduko gizarterik autonomo eta askeena ase gabe egotea posiblea da?
  • Laguntza eskatzeko beharra desagertzerakoan, giza harremanak minimora mugatzen dira. Intseminazio artifizialaren bidez seme-alabak dituzten emakume ezkongaiak geroz eta gehiago dira. Bakarrik hiltzen diren pertsona kopuruak gora egiten du urtero. Pena merezi dute isolamenduak eta bakardadeak bizi autonomo eta aske baten truke?

4. Eredu Mediterraneokoa

Ezaugarri nagusiak

  • Laugarren bat gehitu da, ezaugarri kulturalengatik, liberalaren eta kontserbadorearen artean.
  • Historikoki beranduago hasi ziren, 60ko eta 70eko hamarkadetan.
  • Gizarte Segurantza oinarri, baina prestazio-maila baxuagoa.
  • Beste elementu batzuk: iruzurra, klientelismoa…

Adibideak

  • Hezkuntza: AEB eta Finlandia.

Ongizate Estatua Espainian

Estatu espainiarraren kasuan, lau fase bereizten dira babes-sistemen eta, oro har, ongizate-estatuaren garapenean:

  1. Frankismo berantiarreko modernizazio sozial eta ekonomikoa (1963-1978): Bertan ezarri zen Gizarte Segurantzaren Oinarrietarako Legea, 1963an.
  2. Demokrazia politikoaren kontsolidazioa (1979-1985): UCDko eta PSOEko gobernuek sustatua.
  3. Espainiaren sarrera Europar Batasunean (1986-1995): Ongizatearen garapen-prozesua azkartu zen, kontinenteko garatuenen parera iristeko saiakeran.
  4. Estatu espainiarrean ongizate-estatuaren erabateko instituzionalizazioa (1996-2007): Aldi horretan nabarmentzekoa da Toledoko Ituna, 1995ean izenpetua eta 2003an berritua; itun horrek pentsio-sistema bermatu baitzuen.

Gaur egungo testuinguruan, 2008an hasitako krisialdiaz geroztik –zeinaren eraginpean geratu ziren halaber estatu mediterraneoak–, “gobernuen jarduketak bideratuta egon dira gizarte-arloko aurrekontuetako kapitulu zentraletan zegoen gastua mugatzera, gastu sozialeko aurrekontu-partida batzuetan murrizketak eginez” (Moreno, 2013:31).

Gogoeta: Pobrezia Euskal Herrian

  • Euskal Herrian pobrezia badago, eta haurren pobrezia ere bai, euskal oasian gaudela eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta antzekoekin babes sozialerako sistema publiko ona dugula pentsatu arren.
  • 2017: neska-mutikoen %9 pobrezian dago, EAEn 24.000 haur lirateke eta Nafarroan 7.000.
  • 2019: Pobreziak %6,9 egin du gora 2016tik EAEn, eta %46 azken hamarkadan.

Datu Zehatzak

  • EAEko 130.965 herritar benetako pobrezia-egoeran daude, 2016an baino %6,9 gehiago, eta 2008an baino %46 gehiago.
  • Gainera, ongizate-gabeziak 270.294 herritarri eragiten die, 2016an baino %17,3 gehiagori.
  • Benetako pobrezia-egoeran dauden 130.965 pertsonak EAEko biztanleriaren %6,1 dira, eta ongizaterik ez dutenak, %12,5.
  • Pobreziaren gorakada %6,9koa da 2016ko datuekin alderatuz gero, eta bereziki esanguratsua da hamarkada osoa (2008-2018) aintzat hartuta, %46koa baita igoera.

Entradas relacionadas: