Ondarearen Interpretazioa: Freeman Tilden eta Printzipioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Ondarearen Interpretazioa: Freeman Tilden

“Ondarearen Interpretazioa” diziplinarako oinarriak 1950eko hamarkadan ezarri ziren, batez ere interpretazioaren aitalehentzat hartzen den Freeman Tilden-ek ezarrita.

Interpreting our Heritage izeneko 1957ko lanean, Freeman Tilden-ek printzipio multzo bat ezarri zuen, diziplina honen garapenerako oinarri gisa balio dutenak:

  • Interpretazioak zuzenduko zaien pertsonen esperientziarekin eta nortasunarekin, hots, beren eguneroko bizitzarekin, harremanetan jarri behar du.
  • Interpretazioa interpretatu beharreko ezaugarrietan bertan egiten da.
  • Informazioa, berez, ez da interpretazioa. Informazioa emateaz gain, esanahiak, elkarreraginak, inplikazioak eta galderak eskaini behar ditu gai edo arlo jakin batzuei buruz.
  • Interpretazioa aurkeztutako gaiak azaltzeko arte ugari konbinatzen dituen artea da. Zentzumen guztiak erabili behar ditu kontzeptuak eraikitzeko eta norbanakoarengan erreakzioak erdiesteko.
  • Interpretazioa probokazioa da; jakin-mina piztu behar du, bultzatu.
  • Interpretazioak DENAREN eta ez zati isolatuen aurkezpen bat izan behar du; aurkeztutako gaiek elkarrekin loturik egon behar dute kontzeptu-esparru komun batean.
  • Interpretazioa publiko orokorrari zuzendua dago, baina kontuan hartu behar ditu publiko mota bakoitzaren ezaugarriak: haurrak/helduak, interesak, sakontze-mailak, eta abar.
  • Horren helburu nagusia ondarea kontserbatzea eta bisitariak horri buruzko ezagutza eta ulermen sakonagoa izatea da, aldi berean ongi pasatzen duelarik.
  • Gogo bizia izatea interpretazio boteretsu eta eraginkor bat egiteko ezinbesteko osagaia da; hots, interpretatzen dugun ezaugarriari eta etortzen diren pertsonei gogo bizia agertzea.

Ondare Interpretazioaren Definizioa

Ondare Interpretazioa: “Ondare natural, kultural edo historikoak duen esanahia toki horietara beren denbora librean bisitan datozenei tokian bertan ezagutzera emateko artea”.

Interpretazioaren ezaugarri nagusiak

  • Publiko orokorrari zuzendua
  • Borondatezkoa
  • Jolasgarria, dibertigarria
  • Hezitzailea
  • Inspiratzailea
  • Zentzumenen erabilera sustatzen du
  • Probokatzailea, motibatzailea
  • Iradokitzailea eta suspertzailea
  • Parte-hartzailea
  • Zentzu kritikoa sustatzen du
  • Mezu garbia eskaintzen du
  • Atsegina, laburra, argia eta zehatza
  • Kontzientzia sortzen du
  • Interpretatu beharreko ezaugarriaren aurrean egiten da
  • Horren helburua ondarea babestea da.

Interpretazio Ibilbideak

Ibilbide Autogidatuak

Publikoa gidatzeko erabiltzen diren ibilbide berezi batzuk dira, non interesguneak –ezaugarriak– metodo ez-pertsonal baten edo batzuen bidez (liburuxkak, audio-gidak, markak, gezi adierazleak, hesolak, kartelak) interpretatu edo azaltzen diren.

Abantailak

  • Bisitariaren erritmoan egiteko aukera eskaintzen dute.
  • Erabilgarritasun iraunkorra dute eta ez daude ordutegi zehatz baten menpe.
  • Gidatuak baino merkeagoak dira (lehen inbertsioaren ondoren, kostu gehigarri bakarra mantentze-lanena da).

Eragozpenak eta Gomendioak

  • Ez diete egoera bereziei eta zalantzei erantzuten.

Ibilbide autogidatuak gomendagarriak dira erabilera-maila handiko tokietan, oso ingurune hauskor edo arriskutsuak direnean izan ezik, edota bisitarien kontrol handiagoa behar denean izan ezik, baliabideari edo erabiltzaileei kalterik ez egiteko.

Entradas relacionadas: