Ondare Kulturala: Zer da, Sailkapena, Historia eta Hezkuntzan Erabilera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,02 KB

Zer da Ondarea?

Etimologiaren ikuspegitik, arbasoek oinordetzan utzitako aberastasun materialak ziren ondarea. Gaur egun, edozein "elementu" izan daiteke ondare, iraganaren aztarnaren balioaren errekonozimendua lortzeko. Esanguratsua izan behar du, eta giza-talde batek edo gizarteak berak ondaretzat hartu beharko du.

Ondare Kulturalaren Sailkapenak

1. Ondare materiala:

  • 1.1) Ondare historikoa eta artistikoa: arkitektonikoa, lorategi historikoak, pintura eta eskultura, argazkigintza, zinematografia.
  • 1.2) Ondasun arkeologikoa: lurrekoa, upekoa.
  • 1.3) Monumentu eta leku historikoak.
  • 1.4) Ondare dokumentala eta bibliografikoa.
  • 1.5) Hirigintza ondasuna eta hiri historikoa.
  • 1.6) Ondare etnologikoa: arkitektura herrikoia, gizatiarturiko paisaia, artisautza.
  • 1.7) Ondare naturala.
  • 1.8) Ondare industriala.

2. Ondare inmateriala.


Ondare Kulturalaren Oinarri Kontzeptualak: Nondik Dator eta Non Dago?

XVIII. mendea:

  • Heritage (ingelesa): oinordekoei transmititzen zaiena.
  • Patrimoine (frantsesa): arbasoengandik heredatzen duguna.
  • Altxortzat hartu zen: eraikitako gizartearen historiaren testigantza.
  • Bildumazaletasuna: banakako prestigioaren eta mailaketa sozialaren isla.

XIX. mendea:

  • Ondasun kulturalarekin eta esanahi materialarekin lotura, bi helburu betetzeko: eliteei prestigioa eman eta herriak sailkatzea.
  • Dokumentuaren kontsiderazioa, kultura baten testigantza gisa.

XX. mendearen lehen erdia:

  • Ondarearen balioespen sozialaren garrantziaren ideia garatu zen, ondarearen funtzio sozialaren ideia ekarriz. Guztien ondasuna da.
  • Guztien ondasuna: nortasun kultural baten testigantza, komunitatearena.

XX. mendearen bigarren erdia:

  • Errentagarritasun ekonomikoaren ideia agertu zen, ondarea kontsumitzeko ondasun bihurtuz: turismo kulturala.
  • Baliabide ekonomiko, kultural eta soziala da, ondorengo belaunaldientzat babestu eta kontserbatu beharreko ondasuna.

Ondare Kulturalaren Kontzeptuari Antropologiak Egindako Ekarpenak

Antropologiaren ikuspegitik, ondarea historiaren objektuen bilduma da. Esanahiaren igorleak oinordekoa eta herentzia dira. Modu sintetiko eta eraginkor baten bitartez komunitatearen nortasuna, baloreak, emozioak eta ideiak adierazten dituzte. Ondorioz, iraganera hurbiltzeko baliagarriak dira, informazioa ematen digutelako eta iraganaren frogatzat hartzen ditugulako. Komunitateak ondarearen elementutzat hartu dituelako funtzio soziala onartu da, eta, ondorioz, babestea eta gizarteratzea aintzat hartzen da.

Ondare Kulturalari Historiak eta Arkeologiak Egindako Ekarpenak

Historiaren ikuspegitik, ondarea iturri historikoa da: iraganaren inguruko informazioa eman ahal digun edozein aztarna: materiala, tresna, ikurra... Gizakiaren ekintza eta sormenaren emaitzak direnak, bi multzotan banatzen dira:

  • a) Beha daitezkeenak + eredu teoriko-kritiko bat erabiliz landu behar direnak. Historia eta arkeologia iturrien behaketa eta analisiaren bitartez iragana eraiki eta interpretatzen duten zientziak dira.
  • b) Gogozko lekukotasuna + materialak + kulturalak (ahozkoak eta irudizkoak/sinbolikoak) + zenbagarriak + zenbakaitzak + lehen eta bigarren mailakoak.

1. Nola eta Noiztik Proposatu da Irakaskuntzan Ondarearen Erabilpena?

Abiapuntua: Nova Escola.

a) Tokian tokiko historiaren irakaskuntza:

* Ondarearen erabilpena eskolan ahalbidetzen du arau batzuen ikaskuntza. - Inguruneari buruzko gogoeta egiteko- Ezagutzaren eraikuntzari hurbilpena eta gogoeta egin ahal izateko Tresna da; ezagutza soziala nola sortzen den ikasteko ezinbestekoa, hain zuzen. *Historia eta gizarte zientzien didaktikaren ikuspegitik, ondareak identitatearen adierazlea da. Izan ere, ondarearen irakaskuntza/ezagutza ahalbidetzen duelako:a) Ingurunearen errespetuan eta zaintzan oinarritzen den nortasun edo identitate herritarraren garapena. b) egoera eta arazo desberdinen aurrean hautatzeko eta interpretatzeko gaitasunaren garapenac) ondarearen kontserbazioan eta dibulgazioan parte hartzaile eta erantzule izateko gaitasunaren garapena.  b) ingurunearen irakaskuntza eta ikaskuntza: *Montesori, Froebel eta beste hainbestek garatu eta osatu egin zuten Jatorrizko proposamen didaktikoa zeinaren helburua behaketa zuzenarenbitartez bizitzarako ikaslegoa prestatzea zen. *70-80. hamarkadetan Estatu Espainolean “Movimientosde Renovación Pedagogica” eta “Escuelas de Verano” izeneko mugimenduek berreskuratu zuten. *HELBURU DIDAKTIKO NAGUSIA: ikaslegoaren eta ingurunearen arteko harremana bultzatzea.* Eskola Kritiko hau oinarriturik dago: 1. Printzio eraikitzaile edo konstruktibistetan. 2. Ingurunea ikastearen helburua da: Ezagutzeneta bizipeneninguruangogoeta egiteaeta aldez aurretikzituzten esperientziakberrantolatzea edo berreraikitzea zientziaren ezagutzak irakatsitakoikuspegi berrietatikabiatuta.

* Gizarte Zientzien didaktikaren ikaskuntzan (hª eta Gª) ingurunearen behaketa/lanketaren helburuak: 1. Iragana eta orainaren arteko erlazioa hautematea/ezagutzea. 2.Denborahistorikoaren kontzeptua atzematea baina batez ereerrealitate baten aldaketak eta jarraitutasunak3. Espazio geografikoaren kontzeptua atzematea4. Ezagutza historikoa, geografikoa eta soziala erabiltzeaerrealitatea behatzeko5. Herritar aktiboak hezitzea: - funtzioa gizartean hautemateko gaitasuna garatzea, ideia eta iritzi propiak izanik; autonomoak,arduratsuak, demokraziaren aldekoak…

* Tokian-tokiko ezagutza ez da proposatzen baizik eta eredu bat non ikaslegoa gaden: - Hipotesiak sortu eta konprobatzeko.- Datuak bildu, antolatu eta baloratzeko. - Iragana eta orainaldiaren arteko erlazioaz ohartzeko- Denbora historikoaren nozioa ulertzeko, batez ere aldaketa eta jarraitutasun historikoa ulertzeko.- Gertaeren/prozesuen kausak eta ondorioak identifikatzeko

* Eredu honetan ondarearen erabilpena didaktikan honako 5 irakaspenmaila atzematea ahalbidetzen du: 1.- Iraganaren aztarna bat identifikatzea. Paisaia, ondarea eta ikusten dena interpretatzen ikasteko gaitasuna.2.- Garapen historikoaren ulermena eskuratzea garapen hura antolatu, sailkatu eta konparatu ahal izateko.3.- Ezaugarri morfologiko eta funtzioanalaren arabera ondarearen interpretatzen ikasteko.4.- Gizarte eta egoera historiko jakin batekin ondare hori harremantzea5.- Gertu duten errealitatetik beste global batera pasatzen ikastea eta aldrebes.

2. ONDARE KULTURALA ETA BERE DIDAKTIKA. a) Helburuak. b) Ondarearen didaktikan edukiak hautatzeko irizpideakc) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ondarearen elementuen segida didaktikoa egiteko irizpideak.

3. ONDAREAREN BALIO HEZITZAILEA ETA ONDARE KULTURALARENERABILPEN DIDAKTIKOA

Entradas relacionadas: