Ondare Koloniaren Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,91 KB

Garatzen ari diren herrialde gehienak. Europako potentzien koloniak izan ziren.

- Haien ekonomiak atzeratuta zeuden. Europako potentziek lehengaiak eta langile merkeak soilik bilatzen zituzten kolonietan; Industriak falta ziren, eta biztanleriak ez zituen oinarrizko zerbitzuak.

- Halaber, estatu berriek garapenerako oztopo ziren arazo politiko larri batzuei aurre egin behar izan zieten. Ustelkeria orokorra, ezegonkortasun politiko handia horren ondorioz, sortu ziren gerra zibilak eta gatazka armatuak.

Desfase Teknologikoa

Ondorioak teknologia propiorik ez izatea ez berdintasunak geroz eta handiagoak dira.

Teknologia propiorik ez izateak. Haien ekoizpenaren zati bat zaharkitua da; hortaz, esportazioak murrizten dira, eta, horeen ondorioz, diru-sarrerak. Ekonomia-hazkunde sortzen duten jarduerak atzerriko enpresen esku egon ohi dira. Enpresa horiek natura-baliabideak ustiatzen dituzte, eta herrialde horietan egiten dute beren ekonomia-jardueren zati bat; merkeagoa delako.

Biztanleria

Baliabideak baino azkarrago hazten da biztanleria. Gaixotasunek eta goseteek gastu handiak dakarzkiote herrialdeari, eta, epe luzean, eragin handia dute: ADB: heldu gaixo eta elikatu gabeak behartuta daude lana uztera, eta haur askok eskola uzten dute, gurasoen ordez lan egiteko. Trebekuntza gutxiko langile horiek garapena oztopatzen dute. (ikasketa gutxi)

Gerrak

Hainbat urtez edo hamarkadaz luzatu daitezkeen interes ekonomikoak eta politikoak daude, erlijio, arraza eta kultura batzuekiko errespeturik eza ere. Gatazka horiek gobernuek berek sostengatu ohi dituzte sarri. Ondorioz, jende asko hiltzen da eta galera ekonomiko handiak gertatzen dira; horrez gain, leheneratzeko eta garatzeko beharrezko dituen langile gazteak ere galtzen ditu herrialdeak.

Entradas relacionadas: