Ondare Eskualdaketa Kargadunak: Egitate Zergagarria eta Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

Ordaindutako Ondare Eskualdaketak

Egitate Zergagarria: Ezaugarriak

Zerga honen objektua ondarearen eskualdaketa da. Zehazki esanda, ordaindutako egintza negozio juridiko baten ondorioz zergapetzen den eskubide edo gauza baten eskualdaketa, ondare batetik beste batera pasatzen denean. Modu orokorrean, ondasuna edo eskubidea eskualdatzailearen ondaretik eskuratzailearen ondarera pasatzen da, bere substantzia aldatu gabe. Titulartasuna bakarrik aldatuko da.

Kanpoan geratzen dira sozietate-kontratuaren ondorioz egindako eskualdaketak (adibidez, ekarpenak). Kasu hauetan, elkarteen eragiketen zerga ordaintzen dute. Alde batera geratzen dira sozietate-kontratuaren ondorioz egindako eskualdaketak.

Bakarrik zergapetuta daude ordaindutako eskualdaketak; izan ere, ordaindu gabeko eskualdaketetan, eskuratzaileak oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga ordainduko du.

Sortzapena instantekoa da. Egintza edo kontratua egiten den egunean gertatzen da.

Egitate Zergagarri Motak (Foru Arauaren 7. art.)

Eskualdaketa Tipikoa (7.1. art.)

Lotutako ondare-eskualdaketak dira: inter vivos egitateagatik, pertsona fisiko edo juridikoek ondarea osatzen duten eskubide eta ondasun mota guztien eskualdaketa kargaduna, edo eskubide errealak, maileguak, fidantzak, errentamenduak, pentsioak eta administrazio-emakidak eratzea. Salbu, azken hauen helburua (administrazio-emakidena) trenbide-azpiegiturak edo portu eta aireportuetako ondasun higiezinak edo instalazioak erabiltzeko eskubidea lagatzen denean.

Adjudikazioa (Foru Arauaren 7.2. art.)

  • Zorren ordainez egindako esleipenak (Adjudicaciones en pago de deudas).
  • Bere gain hartutako zorren ordainez egindako esleipenak (Adjudicaciones para pago de deudas).
  • Zorrak onartzeko esleipenak (Adjudicación en pago de asunción de deudas).

Aitortutako Gehiegizko Adjudikazioa

Kasu batzuk ez daude zergapetuta: gauza ezin denean zatitu. Horregatik, hartzen duenak besteak diruz konpentsatu behar ditu. Araudiak 4 kasu biltzen ditu.

Jabetza Espedienteak eta Antzekoak

Jabetza-espedienteak, notaritza-aktak, dokumentu publikoen akta osagarriak eta erakunde publikoek eta Eliza Katolikoaren alde egindako ziurtagiriak. Adibidez, pertsona bat hiltzen bada eta ez bada inskribatzen, traktu-segida berreskuratu egiten da. Kasu hauetan, jabetza-erregistroa eta errealitatea bat etortzea bilatzen da, eta zergapetzen da garai batean egin zen eskualdaketa, agerian geratzen dena ordezko titulu hauetan. Titulu hauek baimendu egiten dute egintza batzuk erregistrora iristea, posible egitea erregistroan inskripzioa edo berriz traktu jarraia indarrean jartzea.

Eskualdaketaren zerga ez da ordainduko bi kasu hauetan:

  • Frogatzen baldin bada bere garaian, hau da, eskualdaketa gertatu zenean, eskualdaketaren zerga ordaindu zela.
  • Eskualdaketa hura salbuetsita zegoela bere garaian, edota zergapetu gabea.

Preskripzioa zenbatzen hasiko da espedientea, akta edo ziurtagiriaren datan. Adibidez, Franciscok salerosketa egiten du, baina eskritura publikoa egin gabe, eta lur batzuk erosi zituen 2007. urtean. Saltzailea hil egiten da gero, eta jabetza-erregistroan inskribatu nahi du bere eskubidea. Horretarako, jabetza-espediente bat martxan jartzen du 2013. urtean. Eskualdaketa-zerga ordainduko du kasu honetan, ez bazuen bere garaian ordaindu.

Pertsona Jakin Baten Alde Jabetza Errekonozitzea

Aurrekoaren kasu berdintsua da, eta ez da ordainduko zerga subjektuak frogatzen baldin badu bere garaian ordaindu zuela zerga hori, salbuetsia zegoela edo zergapetu gabea. Aipatutako negozio hori alde bakarreko negozio juridikoa da, eta agerian uzten du lehenagotik gertatu zen jabetzaren eskualdaketarena.

Entradas relacionadas: