Onda baten anplitudea maiztasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,42 KB

HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA:

Higidura periodikoa:


denbora tarte konstante bat pasa ondoren errepikatzen diren higidurak dira. Adib: HZU

Higidura oszilakorra:


Puntu baten alde bietara mugitzea da. Denbora tarte berdinean higikariaren aldagai guztiak berdinak badira periodikoa da. Adib; PENDULUA

Higidua Harmoniko Sinplea;


Lerro zuzenean desplazatzen eta modu periodiko batean jatorritzat hartzen duen puntu baten albo bietatik ibiltzen den partikularena da.

MAGNITUDEEN DEFINIZIOA:

Oszilazioa:


Mugimendu osoa egiten du, puntu batetik ateratzen denetik puntu berdinera heldu arte

Oreka puntua:


Higikariek egien duten lerroaren erdiko puntua

Anplitudea:


Oreka puntutik mutur batera dagoen distantzia, desplazamendu handiena.

Elongazioa: Partikularen posizioa, 0 punturainoko distantzia positibo eta negatiboa.

Periodoa:


Partikulak oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora

Maiztasuna denbora unitatean zenbat oszilazio egiten dituen, periodoaren kontrakoa eta HZ unitatea

Maizt angelua:


"formula" eta unitatea rad/s

Hasierako fasea:


t=0 denean higikaria duen posizioa radianetan neurtuta.

Posizioaren ekuazioa:


Higidura Harmoniko Sinplea Higidura Zirkular Uniforme baten proiekzioa da eta HZU horren diametroaren gainekoa da.

Abiaduraren ekuazioa:


Posizioaren ekuazioaren deribatua denborarekiko da. Vmax kalkulatzeko kosinuaren balio maximoa izan behar dugu eta kosinuaren balio maximoa 1 da. Abiadura maximoa oreka puntutik pasatzerakoan lortzen da eta baiadura minimoa berriz, kosinua 0 denean (muturretan gertatu).

Azelerazioaren ekuazioa:


denborarekiko abiaduraren deribatua da. Azelerazioanbalio maximoa sinu 1 eta minimoa sin 0.


UHIN HIGIDURA energiaren transmisio era bat da, perturbazio bidez burututa dagoena, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo. Bi sailkapen egin: ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen arabera

izatearen arabera.

• Uhin mekanikoak:


izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, uhinaren energía mekanikoa transmititu egiten du. Adb soinua

• Uhin elektromagnetikoak:


energía elektromagnetikoaren transmisioa gertatzen da, bi eremu oszilakorren hedapenaren bidez, ingurune materialaren premiarik gabe. Adb argia, X izpiak, irrati uhinak.

Hedapen-norabideak inguruneko partikulen higidurarekin duen erlazioaren arabera

• Zeharkako uhinak:


uhina zeharkakoa da baldin eta bere hedapen-norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen perpendikularra bada. Adb Uhin elektromagnetikoak.


- Luzetarako uhinak:

uhina luzetarakoa da baldin eta bere hedapen-norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen paraleloa bada. Adb malgukia eta soinua

Uhin harmonikoaren ekuazioa:


Puntu bakoitzaren elongazioa, kalkulatzen laguntzen du, puntuaren posizioaren eta denboraren, funtzioan. Pultsazioa eta uhin zenbakia kontuan hartuz: "formula".


MAGNITUDEAK:

Anplitudea(m):


puntu baten elongazio maximoa. Metroa da unitatea SI-ean

Uhin-luzera(m):


fasean dauden ondoz ondoko bi puntuen arteko distantzia (irudian, P eta S puntuen artekoa).

Periodoa(s):


uhinak uhin-luzera ibiltzeko behar duen denbora, baita puntu batek oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora ere.

Maiztasuna(Hz):


denbora unitateko uhin-kopurua. Periodoaren alderantzizkoa da.

Pultsazioa(s-1):


Periodoarekin erlazionatuta dago: ω =

Uhin-zenbakia(m-1):


Uhin-luzerarekin erlazionatuta: K =

Hedapen-abiadura(m/s):


zein abiaduraz hedatzen den perturbazioa, konstantea da. Ez nahastu hedapen-abiadura bibrazio-abiadurarekin. Azkenengoa puntu bakoitzaren abiadura da eta denborarekiko aldakorra da.


ISLAPENA:

Uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera heltzean uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhinaren energiaren parte bat eramanez eta
hedapen-norabidea aldatuz. Islapenean uhina ez da bigarren ingurunera pasatzen.

Islapenaren legeak
1. Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua plano berean daude.
2. Eraso angelua, ê , eta islapen angelua, î, berdinak dira.
Islapenean maiztasuna, hedapen-abiadura eta uhin- luzera ez dira aldatzen, bere horretan
jarraitzen dute.

ERREFRAKZIOA

Uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera heltzean, bigarren ingurunean sartzen da uhinaren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz.
Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da.

Errefrakzioaren legeak:
1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
2. Eraso-angeluaren (e) sinuaren eta errefrakzio-angeluaren (r) sinuaren arteko erlazioa konstantea da eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n21) bigarren inguruneak lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.

Errefrakzioan: maiztasuna ez da aldatzen, hedapen-abiadura, berriz, aldatzen da eta, ondorioz,
baita uhin- luzera ere.


UHINAK:

uhin luzera: Fase berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia.

                     Bi partikulen arteko fase desberd.. Aldiune batean

                     Bi partikulen arteko fas desb bi aldiuneen artean

Periodikotasuna (t-kte): uhin luzeren kopuru osoez banandutako partikulak fasean daude. Uhin luzera erdien kopuru bakoitiaz banandutako partikulak aurkako faseandau.

Periodikotasuna (x-kte): partikula batek periodoen kopuru osoez bananduta dauden aldiunetan dituen bibrazio egoerak

Fasean -> 

Aurkako fasean ->  

ENERGIAREN HEDAPENA UHIN-HIGIDURAN:

Uhin frontea:


bibrazio egoera berean dauden puntuek osatzen duten irudi geometrikoa

izpia fokuan sortzen da, perturbazioaren noranzkoa du eta uhin frontearen perpendikularra

uhinaren intentsitatea, uhinaren hedapen norabidean denbora unitatea eta gainazal unitatean hedatzen den energia da. Ingurune homogeneoan energia konstantea da eta perturbazioaren anplitudea txikitxen joaten da fokutik urrundu ahala.

indargabetzea/moteldura hedatzen den energia konstantea bada fokutik urrutzean uhin-frontea osatzen duten partikula kopurua handiagoa da, beraz energia kantitate berdina partikula gehiagoren artean banatu behar da, beraz fokutik urruntzean anplitudea txikitzen da.

zurgapena ingurunearen ezaugarrien arabera partikulen artean dagoen marruskadura ondorioz energia xahutzen da eta fokutik urruntzean intentsitatea gutxiagotzen da. Materialaren arabera aldatzen da.


SOINUA: ingurune elastiko bateko partikulak bibratzen dutenean, partikula horien dentsitatea edo presioan aldaketak eragiten dute eta ingurunean zehar uhin moduan hedatzen den perturbazioa da

intentsitatea soinu ozen edo ahul gisa ifentifikatzeko ematen duenn ezaugarria da eta uhin luzerarekin lotuta dago.

tonua soinu altuak eta baxuak bereitzeko aukera ematen duen ezaugarria da. Soinu uhinaren maiztasunarekin lotuta dago eta soinu altuak maiztasun altuei dagozkie eta soinu baxuak maiztasun baxuei dagozkie.

tinbrea maiztasun bereko eta anplitude bereko soinuak bereizteko aukera ematen duen ezzaugarria da. Igorritako soinu uhinen formarekin erlazionatuta dago eta ahots ezberdinak bereizteko balio du.

UHIN FENOMENOAK:
Huygensen printzipioa uhin fronte baten puntu guztiak uhin berri baten fokuak dira. Uhin horiei sekundarioa deitzen zaie eta jatorrizko uhinaren ezaugarri berdinak dituzte (f eta v berdinak). Uhin sekundario horien gainazal inguratzaileak uhin fronte berria osatzen du.

Difrakzioa uhina, zirrikitu, oztopo edo izkina batera ailegatzean bere hedapen norabidea aldatzen da. Huygens printzipioaren arabera, uhina zirrikitura edo oztopora heltzean horien puntu guztiak uhin foku bihurtzen dira.

Polarizazioa uhin baten oszilazio norabide guztiak probabilitate berdina dutenean, uhin hori ez dago polarizatua. Oszilazio norabide guztiak probabilitate berdina ez dutenean probabilitatea mugatzen da eta uhin hori polarizatua dago. Zeharkako uhinetan bakarrik soinua ez da polarizatzen eta argia polarizatzen da. Polarizazio linealan oszilazioa norabide bakar batean gertatzen da eta polarizazio zirkularrean oszilazioa zirkuluetan gertatzen da.

Interferentzia ingurune bereko puntu batera ailegatzen diren hainbat uhinen gainezarpenari deritzo.

Gainazartze printzipioa: leku eta une berean bi uhin baino gehiago igarotzen direnean inguruneko puntu bakoitzaren benetako elongazioa uhin bakoitzak bere aldetik sortutako elongazio guztien batura bektoriala da.

Bi uhin koherenteen interferentzia:
(interferitutako uhinetan A,f,T,v,uhluz berdinak izango dira)

Entradas relacionadas: