HIGIDURA PERIODIKOAK. Denbora tarte konstante bat pasa ondoren errepikatzen diren mugimenduak.
HIGIDURA OSZZILAKORRA. Oreka puntuaren bi aldetara mugitzea. Denbora tarte berdinean higikareien aldagai guztiak berdinak badira, periodikoa da. Adibidez, penduloa.
HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA. Lerro zuzenean desplazatzen eta modu periodikoan jatorritzat hartzen duen puntu baten (oreka puntua) albo bietatik ibiltzen den partikularen mugimendua. Magnitudeak:
Oszilazioa. Mugimendu osoa egitea.
Oreka puntua. (O). Lerroaren erdiko puntua.
Anplitudea. (A). Oreka puntutik mutur batera dagoen distantzia.

Elongazioa. (X). Partikularen posizioa.
Periodoa. (T). Oszilazioa egiteko behar den denbora.
Maiztasuna. (f). Zenbat oszilazio egiten dituen denbora unitate batean.
Pultsazioa. (w). Edo . Unitatea, rad/s
Hasierako fasea. ( . Denean, higikariak duen posizioa.
POSIZIOAREN EDO ELONGAZIOAREN EKUAZIOA. HHS, higidura zirkular uniforme bat bezala hartu daiteke.
ABIADURAREN EKUAZIOA. Posizioaren ekuazioaren deribatua denborarekiko. . Abiadura maximoa, denean lortzen da, oreka puntuan lortzen dena. Beraz,
AZELERAZIOAREN EKUAZIOA. Abiaduraren ekuazioaren deribatua denborarekiko. Honako formularekin lortzen da. ). Azelerazio maximoa, elongazio maximoetan lortzen da, denean. Beraz, .
POSIZIOAREN, ABIADURAREN ETA AZELERAZIOAREN GRAFIKOAK DENBORAREKIKO.
UHIN HIGIDURA. Energiaren transmisio era, perturbazio mota batek burutua. Espazioan hedatzen den perturbazioa, uhina.
Mekanikoa. Izaera mekanikoa. Ingurune material elastiko batean, uhinaren e. Mekanikoa transmitituz.
Elektromagnetikoak. E. Elektromagnetikoaren transmisioa, bi eremu oszilakorren hedapenaren bidez, ingurune materialik gabe.
Beste sailkapena, hedapen norabideak inguruneko partikulen higidurekin erlazioa:
Zeharkakoak. Hedapen norabidea perturbaturiko ingurunean sortutako oszilazio norabidearen perpendikularra.
Luzetarakoak. Hedapen norabidea perturbaturiko ingurunean sortutako oszilazio norabidearen paraleloa.
MAGNITUDEAK.
Anplitudea. (A). Elongazio maximoa.
Uhin luzera. (γ). Ondoan eta fasean dauden bi puntuko distantzia.

Periodoa. (T). Uhin luzera ibiltzeko behar den denbora.
Maiztasuna. (f). Uhin kopurua denbora unitate batean.
Pultsazioa. (w). Edo
Uhin zenbakia. (K).
Hedapen abiadura. (v). Perturbazioaren hedapen abiadura. Ingurunearekiko aldakorra.
UHIN ARMONIKOAREN EKUAZIOA. Uhin ekuazioak puntu bakoitzaren y kalkulatzea ahalbidetu, x,t funtzioan. Edozein puntuko elongazioa, HHS formula bidez.
Islapena eta errefrakzioa ingurune batean hedatutako uhina, beste ingurune batera ailegatzen direnean gertatutako fenomenoak dira.
ISLAPENA. Uhin bat bi inguruneren arteko banaketa gainazalera iristean, uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhinaren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz. Beraz, islapenean uhina ez da bigarren ingurunera pasatzen. Maiztasuna, hedapen abiadura eta uhin luzera ez dira aldatzen.
Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua, plano berean. 
Eraso angelua, e, eta islapen angeluak, i, berdinak.
ERREFRAKZIOA. Uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren ingurunean sartzen da uhinaren energiaren zati bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz. Uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da. Maiztasuna ez da aldatzen; hedapen abiadura, berriz, aldatzen da, eta, ondorioz, uhin luzera ere bai. Legeak, edo Snell-en legeak:
Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea, plano berean.
Eraso angeluaren sinuaren eta errefrakzio angeluaren sinuaren arteko erlazioa, konstantea, eta, uhin higidurak bi inguruneetan 
dituen hedapen abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Errefrakzio indizea deritzo.
Errefrakzio indize absolutua, n, hutsarekikoa da, argiaren kasuan, hutsean duen abiadura c denez: 
MUGA ANGELUA ETA ISLAPEN OSOA. Argia ingurune batetik errefrakzio indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean gertatzen dena. Argi izpia errefrakzio indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da. Horrela, Snellen legearen arabera, eraso angelua handiagoa egitean, errefrakzio angelua ere handiagoa izango da. Muga angeluaren kasurako, errefrakzio angelua 90º-koa izango da, errefraktatutako izpia ingurune biak banatzen dituen gainazaleran gainetik irtengo delarik. Eraso angeluak hori baino handiagoak badira, argi guztia islatu egiten da, hau da, ez da errefrakziorik ematen eta argia ez da ingurune batetik bestera igarotzen. Honi, islapen osoa deritzo. Formula honakoa da: . Fenomeno horren aplikaziorik ezagunena, zuntz optikoa.
Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinak dira. Uhin higidura ingurune mugatuetan hedatzen sortzen dira, ingurunearen muturretan sorturiko islapenaren ondorioz. Islapena gertatzean, islatutako uhina, jatorrizkoaren maiztasun eta anplitude berdinak ditu, eta biak gainezartzean sortzen da uhin geldikorra. Uhin geldikorretan, puntu bakoitzak anplitude bat dauka: puntu batzuetan anplitudea nulua da (nodoak). Beste puntu batzuetan, anplitudea maximoa (sabelak).
GAINEZARMEN PRINTZIPIOA. Uhin interferentzietan betetzen da: eskualde beretik, une berean, uhin bi edo gehiago igarotzen direnean, inguruneko puntu bakoitzaren benetako elongazioa uhin bakoitzak bere aldetik sortutako elongazioaren arteko batura bektoriala da. 
HARI BATEKO UHIN GELDIKORRAK.
Bi muturrak finko dituen harietan. Harian eragindako bibrazioek eta muturretako islapenaren eraginez uhin geldikorrak sorrarazi. Harian sor daitezkeen uhin geldikor posibleetako bakoitzak bere maiztasun bereizgarria du, bibra modu normal deritzona. Hariaren muturreko puntuak nodoak dira, puntu horietan ez baitago bibraziorik. Bi nodoen arteko distantzia, da. Horrela, bibrazio modu normal bakoitzari dagokion maiztasuna kalkula daiteke. .
Mutur bakar batean finkaturiko haria. Uhin geldikor posibleetako bakoitzari bibrazio modu normala deritzo. Mutur finkoa nodoa da beti, eta, aldiz, mutur askea, sabela. Nodo eta sabel baten arteko distantzia, da. Sokaren luzerarekiko erlazioa: , non den. Serie harmonikoaren maiztasun bakoitzaren balioa hariko ihunen hedapen abiaduraren mendekoa da:
HODI BATEKO UHIN GELDIKORRAK
Bi muturretaik irekitako hodiak. Bi muturretan sabelak sortzen dira. Uhin luzera kalkulatzeko: , non den. Maiztasuna kalkulatzeko,
Mutur bakar batetik irekitako hodiak. Itxitako muturrean nodoa sortzen da eta irekian sabela. Uhin luzera kalkulatzeko, , non harmonikoaren zenbakia den. Maiztasuna kalkulatzeko, .
Uhin geldikorren adibideak, instrumento baten kordetan sortzen direnak dira. Instrumentuak igortzen duen soinua, bertan eratutako harmoniko guztien gainezarmenaz sortutakoa da.