Omnibus inkesta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB




4.1 Metodo deskribatzaileak

Metodo deskribatzailerik garrantzitsuenak ondorengo hauek dira:


  • Kasuen azterketa:  Pertsona bat edo gehiago sakonean aztertu ondoren, orokorrean aplika daitezkeen ezaugarriak aurkitzea da prozedura honen helburua.


  • Inkesta:  Talde bati bere jokabideari buruzko galderak egitean datza, gero, lortutako datuekin, biztanle guztien jokabideari dagozkion ezaugarriak zehaztu ahal izateko.


  • Behaketa zuzenak:  Prozedura hauen helburua pertsonen jokabidea behatzen eta erregistratzea da. Behaketa egoera artifizialean edo naturalean egin daiteke. Laborategian egindako behaketan, ingurua kontrolatuta dago eta emaitzak zehatzagoak dira, baina objektibotasuna galtzen du.


4.2 Metodo korrelatiboa


Korrelazio bi faktoreren arteko erlazioa adierazten duen neurri estatistikoa da. Neurri horren bidez, faktore bat beste baten ondorioa izan daitekeela azal dezakegu. Korrelazio positibo batek bi faktore batera hazten edo txikitzen direla. Alderantzizko korrelazioak kontrakoa adierazten du, faktore bat hazten bada, bestea txikitu egiten da. (Autoestimuaren eta egoerei aurre egiteko ahalmena) (Autoestimuaren eta depresioaren artean alderantzizko korrelazioa dago).

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Omnibus inkesta