Oligarkia eta Jauntxokeria: Joaquín Costaren Kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

Testuaren Sailkapena

Aurrean dugun testua *Joaquín Costa* pentsalari erregenerazionista ospetsuak idatzitako «Oligarkia eta jauntxokeria Espainiako egungo gobernu mota gisa» liburuaren fragmentu bat da. Lehen iturriko dokumentu bat da, eta lantzen duen gaia politiko-soziala da, garaiko gobernuari kritika zorrotza egiten baitio. Madrilen idatzi zen 1901ean, eta hartzaileak herritar guztiak dira, nahiz eta batez ere gobernukideei zuzenduta egon.

Analisi Zehatza

Esan bezala, testuaren xedea gobernu-sistemari kritika zorrotza egitea da. Horretarako, lehenengo paragrafoan honetako hiru partaide nagusi zerrendatu eta deskribatzen ditu:

  • Oligarkak

    Agintean daudenak.

  • Bigarren edo Goragoko Mailako Jauntxoak

    Batez ere nekazaritza-guneetan bizi ziren gizon boteretsuak.

  • Gobernadore Zibila

    Aurreko bi elementuen arteko komunikazio-bide gisa deskribatzen duena, lurralde desberdinetako gobernuaren ordezkaria litzatekeena.

Azkenik, hiru talde horiek gizarteko egoera gaitzesgarriaren errudun direla adieraziz laburbiltzen du.

Txandakatze Sistema eta Herri Ordezkaritza

Hurrengo paragrafoan, lehenik eta behin txandakatze-sistemari egiten dio erreferentzia, «alderditan banatuta eta sailkatuta dagoena» esanez, horrekin gobernuko bi alderdiak adierazi nahian. Haren esanetan, haiek dira gobernatzaile deitzen zaienak, baina Costaren ustez, ez dute horrelako paperik betetzen, ez baitute herria ordezkatzen. Horren harira, gobernu-taldea atzerritar talde batekin alderatzen du, elementu arrotz gisa ikusten direla adieraziz.

Amaitzeko, azpimarratzen du gobernuko partaideak direla akats honen errudun bakarrak, beren botereaz baliatzen baitira, eta ez hauteskundeetan iruzurra jasaten duten herritarrak.

Testuinguru Historikoa

Testuinguruari dagokionez, *Maria Kristinaren* erregealdian kokatuko ginateke, Borboien Berrezarkuntza garaian. Espainiako Lehen Errepublika garaian, 1874an, *Martínez de Campos* jeneralak altxamendu baten bidez Borboien dinastia berrezartzea erreklamatu zuen, *Alfontso XII.a* tronuan ezarriz. Honen erregealdian, *Cánovas del Castillo* izan zen lehenengo presidentea, Alderdi Liberal Kontserbadorearen lider gisa. Cánovasek ezarritako sistemak bi oinarri zituen, egonkortasuna bilatu nahian:

  1. Txandakatze Sistema: Liberal kontserbadoreen eta fusionisten gobernu-txandakatzea ekartzen zuena. Horretarako, jauntxokeria sortu zen, lurralde desberdinetan banatutako gizon boteretsuak, hauteskundeetako iruzurra bermatzen zutenak.
  2. 1876ko Konstituzioa: Irekia eta moderatua izan zena, alderdi desberdinetara egokitzeko eta urte luzeez irauteko asmoz.

1898ko Krisia eta Erregenerazionismoa

XIX. mende amaieran, sistema hau krisi desberdinak pairatzen hasi zen. Lehenik eta behin, krisi ekonomiko bat gertatu zen, produkzioak eta prezioek behera egin baitzuten. Honetaz gain, eragin handiena izan zuena 1898ko kolonietako galera izan zen. Estatu Batuen aurkako gerraren ondorioz, Kubak, Puerto Ricok eta Filipinasek independentzia bereganatu zuten, eta Pazifikoan geratzen zitzaizkion koloniak Espainiak Alemaniari saldu zizkion. Espainiak itsasoz haraindiko koloniak galdu eta galera militar handia izan zuen.

Galera hauek, Europako gainerako herrialdeak inperio handiak eratzen ari ziren bitartean, garaiko gizartea krisi moral batera (identitate-galera batekin) eta hausnarketa batera eraman zuten. Horrela, Erregenerazionismoa deituriko pentsamendua sortu zen, garaiko sistemari kritika egitea helburu zuena. *Joaquín Costa* izan zen mugimendu honetako pentsalari garrantzitsuenetako bat, eta aurrean dugun testua idatzi zuen. Erregenerazionismoaren helburuak politika duintzea, modernizazio soziala eta atzerapen kulturala gainditzea izan ziren, eta Sagasta eta Cánovasen oinordekoek, hala nola *Silvela*, *Maura* eta *Canalejas*, bereganatu zituzten helburu horiek.

Ondorioak eta Garrantzia

Testu hau erreferente izan zen mugimendu erregenerazionistan, eta gaur egun, mugimendu hori zein Cánovasen sistemaren funtzionamendua ulertzeko bide ematen du. Honetaz gain, erregenerazionismoari lotuta 98ko Belaunaldia sortu zen, Espainiako literaturaren Zilarrezko Aroa, *Baroja*, *Machado*, *Azorín*, *Valle-Inclán*, etab. bezalako idazleekin. Hala ere, idatzi zen garaian, ezin izan zuen bestelako inpakturik izan liburu honek, kontuan izanda biztanleriaren erdia baino gehiago analfabetoa baitzen.

Entradas relacionadas: