Olerkia: Definizioa, Gaiak eta Olerkariak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

Olerkia

Sentimenduz egindako poemak. Irakurleak, alfabetatua (ulertzeko).

Definizioa

Hizkuntzaren erabilera berezia, edertasunaren bila. Gaiak: maitasuna, erlijioa, lana, herria, abertzaletasuna... Olerkariaren inguruak eragina izango du gaietan eta idatzietan. Literatura erromantikoaren ezaugarriak:

  • Subjektibotasuna, nitasunaren obsesioa: arazo pertsonalak dira gai nagusi.
  • Paisaiak eta eguraldiak askotan bat datoz egilearen barne egoerarekin.
  • Arauak hausteko joera: moldeak hautsiz, generoak nahasiz. Ezaugarriak ere, gaur egun ematen dira.

Olerkariak

  • Iztueta: Zaldibakoa. Puntuari garrantzi gehien. Doinu berriak erabili. Bertso laburrak tartekatu (oin herrena).
  • Etxahun: Barkoxekoa. Gurasoak ez zuten maite zakarra zelako. Maitemindu zenarekin ezin ezkondu. Aberats batekin ezkondu, adarrak medio, lagun bati tiro egin, nahi gabe. Olerki autobiografikoak (Urxapal bat) eta olerki satirikoak (ofizialarenak).
  • Iparragirre: Urretxukoa. Sei bertso mota. Gernikako arbola. Auñamendi. Abeslari hobea olerkaria baino.
  • Bilintx: Txikitan istripu bat izan eta aurpegia desitxuratu. Haunditan, bonbardeaketa batek hankan gangrena atera, anputatu behar. Juana Bixenta Olabe, dauden politenak. Bere emazteari. Euskara kaskarra, hirikoa. Maitasuna gai nagusia.

Lore Jokoak

Anton Abadiak sortutako jaialdia, dantzari, pilotari, bertsolari eta olerkariekin, euskal ohiturak eta kultura bultzatzeko. XIX. mendeko 2. 1/2an.

Elizanburu

Sarakoa. Poema musikalak. Urrundik.

Arrese Beitia

Otxandiokoa. Lore jokoen irabazlea. Ama euskarari azken agurrak. Elokuentea poeta baino gehiago.

Testu Tipologia

Igorlea (autorea). Mezua (literaturgileak esana. Beti norabide bakarrekoa, finkoa eta aldagaitza). Hartzailea (testura inguratzen den edozein. Ikasia behar, ulertzeko). Testuingurua (igorleak bere lana sortzean bizi izan dituen egoera eta unea). Kanala (liburua, mezua transmititzen den medioa). Kodea (hizkuntza). Hauek komunikazio era bat sortzen dute, atsegin iturri die eta hizkuntza-komunitate bat identifikatzen duen kultura ekintza dira.

Literatura Hizkuntzaren Ezaugarriak

Literatura hizkuntzak bost ezaugarri ditu:

  • Helburu eta intentzio estetikoa.
  • Funtzio poetikoen lehentasuna.
  • Hitzen balio konnotatiboa.
  • Figura literarioen joko aberatsa.
  • Fikzio-mundua izatea.

Diskurtsio literarioen mugak ez dira zehatzak.

Generoak

  • Lirikoa: Autorearen sentimenduak nagusitzen dira. Idazleak bizitako erantzun eta sentipen propioen kanporatzea da. Subjektiboena, pertsonalena. Lehenengo pertsonan, bertsoan idatzia, olerki modura.
  • Narratiboa: Gertaera da, errealitate bat irudikatzea. Genero ez hain subjektiboa. Epika ere deitua. Gaur egun prosaz idatzia.
  • Dramatikoa: Antzerkia da. Elkarrizketan emana. Ikus entzulearen erantzun eta parte hartzea bereganatu nahi. Abestuzkoak ditugu (pastoralak). Prosaz eta elkarrizketaz (antzerkia).

Entradas relacionadas: