Oinarrizko Osagai Elektronikoak: Erresistentziak, Diodoak eta Transistoreak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,74 KB
1. Erresistentzia
Elektrizitatean, erresistentziak energia elektrikoa bero-energia bihurtzeko erabiltzen dira.
Adibideak: sukalde elektrikoak, labeak, berogailuak, txigorgailuak, ile-lehorgailuak... Elektronikan, erresistentziak korrontearen intentsitatea mugatzeko erabiltzen dira.
1.1. Erresistentzia Finkoa
1.2. Erreostatoak eta Potentziometroak
Balio aldakorrak dituzten erresistentziak dira.
1.3. Fotoerresistentzia edo LDR (Light Dependent Resistor)
Argiaren intentsitatearen arabera balio aldakorrak dituzten erresistentziak dira. Argiaren intentsitatea handitzen bada, LDRaren erresistentzia txikiagotzen da.
1.4. Termistoreak
Tenperaturaren arabera balio aldakorrak dituzten erresistentziak dira. Bi mota daude:
- NTC (Negative Temperature Coefficient): Tenperatura igotzean, erresistentziaren balioa txikitzen da.
- PTC (Positive Temperature Coefficient): Tenperatura igotzean, erresistentziaren balioa handitzen da.
1.5. VDR (Voltage Dependent Resistor)
Bere borneetan aplikatzen zaion tentsioaren arabera balio aldakorrak dituzten erresistentziak dira.
2. Diodoak
Diodoek korronteari noranzko batean pasatzen uzten diote, baina alderantzizko noranzkoan ez.
Tentsioa (Vd): 0,7 V
3. LED Diodoak (Light-Emitting Diode)
Korronteari pasatzen uzten diotenean argia ematen duten diodoak dira.
Intentsitatea
LED batek ondo funtzionatzeko, 10 eta 30 mA arteko intentsitatea igaro behar du. Intentsitatea handiegia bada, LEDa erreko da; txikiegia bada, berriz, behar baino argi gutxiago emango du.
(Ariketetan: 20 mA)
Tentsioa
LED batetik intentsitatea igarotzen denean, LEDean erortzen den tentsioa finkoa da eta LEDaren kolorearen araberakoa da.
(Ariketetan: 2 V)
4. Transistoreak
Transistoreek korrontearen intentsitatea kontrolatzen dute. Transistore batek 0 eta gehienezko balio baten arteko intentsitatea pasatzen uzten du.
Erabilera
- a) Etengailu moduan (Elektronika digitala).
- b) Anplifikadore moduan (Elektronika analogikoa).
Transistoreek hiru hankatxo (konexio) dituzte: basea, kolektorea eta emisorea.
Oharra: NPN (barrurantz) / PNP (kanporantz)
Konexioak: C, B, E (Kolektorea, Basea, Emisorea)
Egoerak
- Ebaketa egoera: Ib = 0, Ic = 0
- Egoera aktiboa: 0 < Ib < balio maximoa
- Asetze-egoera: Ib > balio maximoa
6. Kondentsadoreak
Kondentsadoreak berriz kargatzeko pila baten antzekoak dira. Pila batera konektatzen badugu, kondentsadorea kargatzen da (elektroiak hartu eta gordetzen ditu). Zirkuitu elektriko batean kondentsadore kargatua jartzen badugu, deskargatu egiten da (kondentsadoreak elektroiak ematen dizkio zirkuituari).
Ohiko materialak: Zeramikoak edo poliesterrekoak.
Kapazitatea
Kondentsadore baten kapazitatea (C) kondentsadoreari aplikatzen zaion tentsio (V) unitateko gorde dezakeen karga (Q) da.
Kapazitatea faradetan (F) neurtzen da.
1 F-eko kondentsadore bat 1 volteko tentsiora konektatzen badugu, 1 coulombeko karga (≈ 6 trilioi elektroi) gordetzen du.
Motak
- Elektrolitikoak: Polaritatea dute eta kapazitate handiagoa. Kondentsadore elektrolitiko bat kargatzeko, bere hanka positiboa pilaren borne positiboarekin konektatu behar dugu, eta hanka negatiboa pilaren borne negatiboarekin. Alderantziz konektatuz gero, kondentsadoreak eztanda egiten du denbora gutxian.
- Zeramikazkoak: Ez dute polaritaterik eta kapazitate txikiagoa.