Oinarrizko Kontzeptuak: Eskubideak, Demokrazia eta Diskriminazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,85 KB
Giza Eskubideak
Giza Eskubideak: Pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu.
Zuzenbidezko Estatua
Zuzenbidezko Estatua: Estatu horretako legeek ezartzen dute denek errespetatu behar dituztela pertsonen oinarrizko eskubideak, eta, batez ere, botere publikoak.
Zuzenbidezko Estatu Soziala
Zuzenbidezko Estatu Soziala: Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideak bermatzen ditu, baina, horrez gain, aberastasuna birbanatzen saiatzen da, biztanle guztiek oinarrizko eskubideak bete ditzaten eta gainerakoen aukera berdinak izan ditzaten.
Ongizatearen Estatua
Ongizatearen Estatua: Oinarrizko beharrizanak asetzen (elikadura, jantziak, etxebizitza…) eta ondasun jakin batzuk denentzat eskuragarri izaten saiatu den estatu eredua da.
Demokrazia
Demokrazia: Sistema politiko bat da non bertan, herriak gobernatzen duen. Hau da, boterea pertsona guztien esku dago.
Demokrazia Mota ezberdinak
- Zuzenezko Demokrazia: Herritarrek gai askori buruz ere erabakitzen dute, agintariei haien buruen ordezkaritzarik eman gabe.
- Demokrazia Ordezkagarria: Aldian behin ordezkari batzuk hautatzen dituzte beraien izenean gobernatuko dutenak.
Gehiengoaren Araua
Gehiengoaren Araua: Funtzionatzeko oinarrizko mekanismoa da. Legebiltzarretan eta udaletetan, herritarrek hautatutako ordezkariek ematen dute botoa eta boto gehien jasotzen duen proposamena aukeratzen da.
Diskriminazioa eta Desberdintasunak
Diskriminazioa: Pertsona bat edo talde bat gutxiestea, arraza, erlijio, politika edo ekonomiagatik. Hau da, pertsona edo talde bat gutxiestea, desberdintasun-egoeran daudela.
Diskriminazio Motak
- Aporofobia: Pobrearen, baliabiderik ez duenaren, babesgabearen beldur izatea da, haienenganako higuina izatea.
- Pobreak: Biztanleko batez besteko diru-sarrera garbiaren erdia baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pertsonak.
- Arrazismoa: Diskriminazioaren oinarria arraza zuriaren ustezko nagusitasuna da.
- Sexismoa: Pertsona bat bere sexuaren arabera era batera edota beste era batera tratatua izatea, bi sexuen artean desberdintasun bat ezarriz.
- Heterosexismoa: Diskriminazio bat da non heterosexualek homosexualekiko ustezko nagusitasuna duten.
- Itxura Fisikoagatiko Diskriminazioa: Bidegabekeria eta gizarte-presioa da. Gizartearen pentsamoldearentzat normalak ez direnak gutxietsi egiten dira: txikiak, oso garaiak, lodiak, itsusiak.