Oinarrizko Eskubideak eta Lege Artikuluak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB
Oinarrizko Eskubideak eta Lege Artikuluak
Salah Sheikh: Errefuxiatuak eta Babesa
Gaur egun, errefuxiatu, edo asiloa eska dezake, edo gutxienez babes subsidiarioa. Torturaren debekua maila nazionalean hedatzen da.
Joseba B.k: Bizitzeko Eskubidea eta Bizi-Testamentua
15. artikuluan bizitzeko eskubidea aitortzen da, baina ez heriotzarako eskubidea. Baina kontzientzia galtzean, berak ezin du erabaki, eta herri aginteen ardurapean dago. Orduan, giza bizitza gailenduko da eta elikatu egingo dute. Gaur egun, bizi-testamentua dagoenez, izan daiteke kontzientzia galtzean hil nahi duela adieraztea.
Jehovaren lekukoak: Erlijio Askatasuna eta Osotasun Fisikoa
16.1 artikulua: Erlijio askatasuna. 15. artikuluak ez du heriotza-eskubidea aitortzen, eta bizirako eskubidea, bai. 15. artikuluko osotasun fisikorako eskubidearen arabera, gure baimena behar da gure gorputzean sartzeko, edo epailearen baimena. Alabaren adina behar dugu kontuan hartu; izan ere, gizarteak uste badu adin jakin batekin bere iritzia kontuan hartuko dela, adin hori badu bere iritzia gehiago hartuko da kontuan. Nahiz eta adindun bilakatu arte azken erantzukizuna gurasoena izan. Alaba eta gurasoak kontra badaude, bigarren bidea epailearengana jotzea da. Izan ere, hiltzen uzten badu, delitu bat egiten ari da.
Bilboko leku bakartiak: Bizilekuaren Bortxaezintasuna eta Terrorismoa
1. paragrafoan azaldutakoa ez da 18.2 artikuluko bizilekuaren bortxaezintasunaren aurka joaten; izan ere, ABCren bizilekua ez da Iberdrolaren bizilekua, beraz, 18.2 artikulua ez da aplikatzen. 55.2 artikulua erabil daiteke, taldea terrorista delako, gizartearen izua bilatzen duelako, gizarte demokratikoari bere osotasunean erasotzen diolako, eta talde armatua delako. Beraz, litekeena da talde armatua izatea. Instrukzio-auzitegiak ez du eskumenik hori baimentzeko; Auzitegi Nazionalak erabaki behar baitu hori. Gehienez 5 egun terrorismo kasuetan, eta hemen 6 egun dira. 24.2 artikuluan pertsona guztiek abokatuaren laguntza izateko eskubidea dutela esaten da. Ofiziozkoa polizia-etxean bakarrik izan daiteke, ez auzitegietan. Babes-helegite bat aurkez daiteke instrukzio-auzitegiak hartutako erabakiaren kontra, defentsa-gabeziaren debekua urratu delako. Auzitegi Nazionalera joan zitekeen, gainera. Eta Auzitegi Gorenak onartu du hori ere. Auzitegien prozedura urratua izan da.
1997ko uztailaren...: Komunikazioen Isilpekotasuna
18.3 artikuluko komunikazioen isilpekotasuna urratzen da hemen; izan ere, epailearen ebazpenik gabe Guardia Zibilek ezin dituzte pertsona baten telefono-deiak entzun. Hori horrela, telefono-dei hori ezin dute frogatzat erabili auzibidean, hori oinarrizko eskubide baten urraketaren bidez lortu baitzen. Ea esan zitzaion eskubidea zuela ezer ez esateko eta abokatuaren laguntza izateko; ez badaki, 17. artikulua urratu da. Auzitegian aitorpen bera egin badu, aurreko guztia zuritzen da, eta ondo izendatuta badago, hemen amaitzen da aurreko eskubideen urraketa. Litekeena da berrespen hori egitea.
Estatu batean debekatuta dago...: Filiazioa eta Berdintasuna
39.2 artikuluaren arabera, seme-alabek babes osoa izango dute, legearen aurrean berdinak izanik, edozein dela ere haien filiazioa. 14. artikuluaren arabera, jaiotza dela eta bereizkeriarik ezin da egon.
Maite E. hil...: Datuen Babesa eta Komunikazioen Isilpekotasuna
Ez dakigu Maite adingabea den ala ez. Adingabea bada, gurasoek, tutore moduan, bere babeserako epailearen baimenik gabe bere mugikorra begiratu ahalko dute, baina adindua bada, ez. Gurasoek bere telefonoa begiratzeko epailearen baimena beharko dute. Hala ere, esan beharra dago eskubidedunak garela hiltzen garen arte. Komunikazioen isilpekotasunari dagokionez, eskubide horrek guztien aurrean babesten gaitu, baina kasu horretan, gurasoek lortzen dute mugikorra Maite hiltzean. Beraz, komunikazioan parte hartu dute, eta, orduan, ez daukate komunikazioaren isilpekotasuna. Beraz, litekeena da hori gertatzea.