Oinarrizko Eraikuntza Geometrikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB
Angelu baten erdilaria
- Angelu bat marraztu.
- Konpasarekin nahi duzun distantzia hartu eta orratza R puntuan jarriz, angelua osatzen duten bi zuzenerdiak moztu, mozketak A eta B puntu izendatuz.
- Konpasarekin A-B distantzia hartu eta orratza A puntuan jarriz, angeluaren kanpoaldean marka bat egin.
- Aurreko pausoa errepikatu, baina orratza B puntuan jarriz eta marka moztu. Bi markak elkartzen diren lekuan C puntua marraztu.
- C eta R puntuak lotu zuzen batekin.
Angelu bat bikoiztea
- Angelu bat marraztu.
- Konpasarekin nahi duzun distantzia hartu eta bi aldeak moztu, A eta B puntuak marraztuz.
- Konpasarekin A-B distantzia hartu, orratza A puntuan jarri eta angeluaren kanpoaldean marka bat egin.
- Konpasarekin R-B distantzia hartu, orratza R puntuan jarri eta aurreko marka moztu, B’ puntua marraztuz.
- B’ eta R puntuak lotu zuzenerdi batekin.
Triangelu isoszele bat bi zuzenki erabilita
- Bi zuzenki marraztu, baina luzera ezberdinetakoak (A-B eta C-D zuzenkiak).
- Zuzen bat egin eta bertan A’ puntua marraztu.
- Konpasarekin A-B zuzenkiaren distantzia hartu eta A’ puntuan orratza jarriz, zuzena moztu, B’ puntua izendatuz.
- Konpasarekin C-D zuzenkiaren distantzia hartu eta A’ puntuan orratza jarriz, zuzenaren kanpoaldean marka bat egin.
- Aurreko pausoa errepikatu, baina orratza B’ puntuan jarriz eta aurreko marka moztu, C’ puntua izendatuz.
- A’ eta C’ eta B’ eta C’ puntuak lotu bi zuzenkien bitartez.
Triangelu eskaleno bat hiru zuzenki erabilita
- Hiru zuzenki ezberdin marraztu (A-B, C-D, E-F zuzenkiak).
- Zuzen bat egin eta bertan A’ puntua marraztu.
- Konpasarekin A-B zuzenkiaren distantzia hartu eta A’ puntuan orratza jarriz, zuzenean marka bat egin, B’ puntua marraztuz.
- Konpasarekin C-D zuzenkiaren distantzia hartu eta A’ puntuan orratza jarriz, zuzenaren kanpoaldean marka bat egin.
- Konpasarekin E-F zuzenkiaren distantzia hartu eta B’ puntuan orratza jarriz, aurreko marka moztu, C’ puntua marraztuz.
- A’ eta C’ eta C’ eta B’ puntuak bi zuzenkien bitartez lotu.
Triangelu aldekide bat zuzenki batetik abiatuta
- Zuzenki bat marraztu (A-B zuzenkia).
- Zuzen bat egin eta bertan A’ puntua marraztu.
- Konpasarekin A-B zuzenkiaren distantzia hartu eta A’ puntuan orratza jarriz, zuzena moztu, B’ puntua izendatuz.
- Konpasarekin A-B zuzenkiaren distantzia berriz hartu eta A’ puntuan orratza jarriz, zuzenaren kanpoan marka bat egin.
- Errepikatu aurreko pausoa, baina orratza B’ puntuan jarriz eta marka moztu, C’ puntua marraztuz.
- A’ eta C’ eta C’ eta B’ puntuak bi zuzenkien bidez lotu.