Ohorea, Intimitaterako eta Irudirako Eskubidea: Erregimen Juridikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,01 KB

GAIA. OHORERAKO, INTIMITATERAKO ETA NORBERAREN IRUDIRAKO ESKUBIDEA (I)

Erregimen Konstituzio-Juridikoa, Kontzeptuak eta Subjektu Titularrak

Espainiako Konstituzioaren (EK) 20.4 artikuluaren arabera, adierazpen- eta informazio-askatasunen mugak, batez ere, ohore, intimitate eta norberaren irudirako eskubideak dira. Ez dira muga soilik, oinarrizko eskubideak ere badira.

Nolanahi ere, Konstituzioak ez ditu ohorea, intimitatea eta norberaren irudia definitzen; hobe da zehaztea zein jarduerek bortxatzen dituzten eskubide horiek.

Zer da Ohorea?

Ohorea une bakoitzean gizartean indarrean dauden arauen, balioen eta ideien arabera sortzen eta aldatzen da. Juridikoki erabiltzen diren kontzeptuak ohorearen inguruan honako hauek dira: fama, estima... Besteek guri buruz dituzten kontzeptuak edo iritziak.

  • Ohorea pertsonaren duintasunari loturik doa. Norberak bere burua nola baloratzen duen da duintasuna. Pertsona batek ez dauka besteak baino ohore gehiago, baina hori baldintzatu dezakeen gauza bakarra “pertsonaren aurretiazko jokaera” da.
  • Ohorea subjektiboa da, zeren pertsona batzuk gauza batzuengatik sentitu daitezke ofendituta eta beste batzuk, ordea, ez. Beraz, ohorea erasotua egongo da pertsona bat beste baten aurrean umiliatu denean, bai eta haren autoestimuaren aurka egin denean ere.
  • Kontzeptu aldakorra da. Bai, denboraren poderioz aldatzen da. Adibidez, aitona bati homosexuala deitzen badiogu ofendituko da; gaur egun, agian, ez hainbeste.
  • Ohorea arriskuan jar daiteke pertsona baten prestigio profesionala ukitua ikusten bada. Pertsona baten prestigio profesionala kaltetua ikusteaz gain, duintasuna ere urratu beharra dago, eta orduan bai ikusiko litzatekeela ohorea arriskuan.
  • Ohorearen bidez errugabetasun-presuntzioa ere babes daiteke. Pertsona baten egoera prozesala era egokian ez agertzeak edo gaizki deskribatzeak pertsona horren ohorea urra dezake.
  • Titularrak: Pertsona fisikoek (bizirik egon beharrik gabe), pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten taldeek (etniak, arrazak...) eta subjektu publikoek (Koroa, Estatua, autonomia erkidegoak...) ere ohorea daukate.

Zer da Intimitaterako Eskubidea?

Konstituzioak norberaren zein familiaren intimitaterako eskubidea babesten du. Bestalde, intimitateak duintasunarekin harremana dauka.

  1. Norberak daukan bere barneko eremu bat besteengandik gordetzeko eskubidea da intimitatea. Bi elementu ditu:
    1. Objektiboki informazioa sentibera izan behar da, eta informazio hori da babestu beharrekoa.
    2. Ahalmen negatibo bat izan behar du, besteek nire kontra zerbait ez egiteko ahalmena.
  2. Kontzeptu oso subjektiboa da. Pertsona fisikoek intimitatea dute. Pertsona juridikoek ez daukate intimitaterik.
  3. Izaera hedakorra du (gero eta gauza gehiago babesten ditu intimitateak): Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean (GEEH) batez ere, gogaitua ez izateko eskubidea (zure etxebizitzan bizitza normala mantentzeko eskubidea) babesten da.

Irudirako Eskubidea

Pertsona/subjektu baten errepresentazio grafikoa babesten du irudirako eskubideak. Baina ñabardura batzuk daude:

  • Errepresentazio grafikoak ez du bakarrik irudia babesten, baita ahotsa ere, pertsona baten izena edota pertsona bati buruzko ideia.
  • Ezberdindu behar dira:
    • Eduki patrimoniala: Pertsona batek bere irudia nola saldu dezakeen (derechos de imagen).
    • Eduki pertsonala: Duintasunarekin harremana daukana. Pertsona batek nire irudia urratu dezake nire irudia erabiliz, eta hortaz nire duintasuna urratzen du.
  • Pertsona baten irudia urratu daiteke bere irudia erabiliz edota karikaturak erabiliz.

Hiru eskubide ezberdin dira: ohorea, intimitatea eta irudirako eskubidea. Baina, kontuan hartu jarduera batek, iritzi batek, gauza ezberdinak urratu ahal dituela. Jokoan ez da zertan bakarrik eskubide bat egon behar, izan ere, jarduera batekin eskubide asko urratu daitezke.

Erantzukizuna Eskatzeko Bideak

Kaltetuak babesa eska dezake hiru bide ezberdinetatik:

  1. Bide Administratiboa: Administrazioaren aurrean babestu daitezke intimitatea, ohorea eta irudia. Hori egiteko, arau administratiboak erabiliko dira. Zigor administratiboa jarri ahal dizute. Helburua: Interes Orokorra Babestea.
  2. Erantzukizun Penala: Zu erantzule bazara, zigorra jarriko dizute Kode Penala aplikatuz. Kode Penala urratzeagatik aplikatuko da zigorra, eta penalki zigortuko zaituzte. Helburua: Interes Orokorra Babestea.
    • Erantzukizun penala eskatzeko, kereila tarteztatu beharko da. Kereila hauek kasu gehienetan pribatuak dira. Hau da, kaltetuak ez badu eskatzen, ez da egongo epaiketarik.
  3. Erantzukizun Zibila: Erantzule bazara bide zibilean, kalte-ordaina (indemnizazioa) eskatuko zaizu. Arau zibila urratzen bada, ez zaizu zigorrik aplikatuko, kalte-ordainak eskatuko zaizkizu kaltetua indemnizatzeko. Helburua: Kaltetua Babestea.
    • Erantzukizun zibila eskatzeko, demanda bat tarteztatu (jarri) beharko da. Demanda hori pribatua da; kaltetuak jartzen ez badu, ez da prozesua hasiko.

Zigorrak eta kalte-ordainak ez dira esklusiboak; batak ez du bestea kentzen. Zigorra jarri ahal digute eta, aldi berean, kalte-ordainak ordaintzeko betebeharra. Ezin zaigu jarduera beragatik bi aldiz zigortu (non bis in idem).

Kaltetuak erantzukizun ezberdinak eskatzerako orduan aukera ezberdinak planteatu ditzake:

  1. Erantzukizun zibila eskatzea penala eskatu gabe. Demanda bat jarri zuen, beraz, ez zuen erantzukizun penalik eskatu.
  2. Erantzukizun penala eskatzea eta zibila ez. Kaltetuak erantzukizun penala exijitzen du, zigorra lortzeko (kartzela zigorra izan daiteke, edo isun bat...).
  3. Normalena biak eskatzea izango da: zigor bat ezartzea eta kalte-ordaina eskatzea. Biak eskatzeko bi aukera daude:
    1. Posible da bakarrik auzitegi penaletan bai erantzukizun zibila bai erantzukizun penala eskatzea. Hau da, auzitegi berdinaren aurrean biak eskatzea. Orduan, auzitegi berdinak biak erabakiko ditu.
    2. Edota, posible izango da bi bide ezberdinetatik joatea. Alde batetik, bide penaletik joatea erantzukizun penala eskatzeko, eta bestetik, bide zibiletik joatea erantzukizun zibila eskatzeko.

Zein da egokiagoa A edo B? Hobeto da B bidea jarraitzea. Zergatik? Nahiz eta bi aukeretan aplikatuko den araudia berdina izan, praktikan, batez ere erantzukizun zibila lortzerako orduan, auzitegi zibilek erraztasun gehiago planteatzen dituzte.

  • A bidean (auzitegi penala), delitua egon behar izaten da erantzukizun zibila onartzeko ere. Hemen, ez badago zigorrik, ez dago erantzukizun zibilik ere.
  • B bidean, errazagoa da erantzukizun zibila lortzea. Gainera, aukera hau aurrera eramateko kontuan hartu behar dugu bide penalak lehentasuna daukala zibilarekiko. Hau da, lehenengo erantzukizun penala argituko da eta gero zibila.

Erantzukizun Zibila: Kalte-ordaina dagoen ala ez eta zenbatekoa izango den kontuan hartuko duen legea 1/82 Lege Organikoa da. Bide zibiletik zein penaletik eskatu daiteke erantzukizun zibila, eta bi bide horietatik beti 1/82 Legea kontuan hartuko da.

Erantzukizun Penala: Bakarrik eskatu daiteke bide penalean. Eta Kode Penalaren arabera egingo da; hau da, auzitegi penalekoek bakarrik esan dezakete erantzukizun penala dagoen ala ez.

Erantzukizun Zibila: 1/82 Lege Organikoa

Eskubideen Ezaugarriak

Eskubide hauek (ohorea, intimitatea eta irudia) 1/82 Lege Organikoaren arabera honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Ukaezinak: Duintasunari loturik dauden eskubideak direnez, ezin dira desagertu. Dena dela, jarritako demanda bat kendu daiteke edo zuzenean ez jarri.
  • Besterenduezinak: Ezin zaizkio beste bati eman. Eskubide honen titulartasuna norberari dagokio.
  • Preskribaezinak: Denboraren poderioz eskubide hauek ez dira desagertzen. Baina bi ñabardura egin behar dira:
    • Demanda tarteztatzeko epe bat dago: 4 urteko epea. Lau urte pasata, demanda hori preskribatzen da.
    • Nahiz eta denboraren poderioz ez diren desagertzen eskubideak, kaltetuak izan dezakeen jarrerak kaltetu dezake bere eskubidearen helmena (noraino heltzen diren). Horrek baldintzatu dezake eskubideen indarra.

Subjektu Legitimatuak

Norbaitek gure ohorea, intimitatea eta irudia urratzen baditu eta erantzukizun zibila eskatu nahi badugu, demanda bat tarteztatu beharko dugu. Nork tarteztatu ahalko du demanda hori? Kaltetuak. Ñabardurak:

  1. Kaltetua hil egiten bada: Jurisprudentziak dio hildakoek ohorerako eskubidea dutela (intimitatea eta irudia ez hainbeste). Hildako baten ohorea familia baten ohorea ere bada. Orduan, nork egikaritzen du demanda? Testamentuan aukeratzen denak.
  2. Adingabea bada: Legezko ordezkariak egikaritu ahalko du eskubidea. Adingabeen kasuan, babes berezia dago (Fiskaltzak ematen du). Fiskaltzak kontra egin ahal dio adingabeko ordezkari horri.
  3. Kaltetua ez izatea subjektu zehatz bat, baizik eta talde bat eta talde hori ordezkatzen duten elkarteak.

Zer Debekatzen du 1/82 Lege Organikoak?

Bi elementu hartu behar dira kontuan: alde batetik, legeak esaten duena, eta bestetik, beste elementu batzuk. Batez ere, kontuan hartu beharko dugu:

  1. 1/82 Lege Organikoak dioena (7. artikuluak dioena).
  2. Jurisprudentzia:
    • Barne eremuan (Konstituzio Auzitegia, Auzitegi Gorena eta Entzutegi Nazionala).
    • Kanpo eremuan (GEEH eta EBJA - Europar Batasuneko Justizia Auzitegia).
  3. Usadioa: Ohiturak. Gizartearen ohiturak. Eskubide hauek babes handiagoa edo txikiagoa izatea baldintzatuta egon daiteke pertsonaren usadioaz ere. Baina azken hau aldatzen hasi da. Berdin dio zer egin duzun aurretik, jadanik horrek ez duelako zertan baldintzatu behar zure oraina.
Eskusartze Ez-Legitimoen Suposamenduak (Bidegabeko Eskusartzeak)
  1. Intimitatea jaso dezaketen tresnak kokatzea arau-haustea suposatzen du (erantzukizun zibila). Adibidez, aldagela batean kamera bat kokatzea.
  2. Aurrekoaren berdina, baina ez bakarrik kokatzea, baizik eta erabiltzea ere.
  3. Bizitza pribatuko gauzak argitaratzea, pertsona horren irudia eta izen ona kaltetu ditzaketenak. Intimitatera eta ohorea daude jokoan.
  4. Lana dela medio, norbaitek bere jardueran ezagutu dituen datu pribatuak publiko egitea. Adibidez, mediku batena edo psikologo batena.
  5. Pertsona baten irudia erabiltzea orokorrean, argazkia ateratzea edo zabaltzea. Berdin dio irudi horrek harremana izatea bizitza pribatuarekin edo ez (intimoa den ala ez). Honek bi arazo sortu ditu:
    1. Kamera ezkutua erabiltzearena. Erabili ahal dira? 2012an Konstituzio Auzitegiak epai bat eman zuen, kasu zehatz baten kasua aztertuz. Epai horretan, KAk debekatzen zituen kamera ezkutuak, intimitatea urratzen zutelako. Baina GEEHk kamera ezkutuen erabilera baimendu zuen bi baldintza betez gero:
      • Proportzionaltasuna gordez, hau da, ahalik eta kalte gutxien sortuz (adibidez, irudia pixelatuz).
      • Kamera ezkutua erabil daiteke “ultima ratio” bezala, hau da, azken tresna bezala. Hau da, informazioa lortzeko beste biderik ez baldin badago.
  6. Pertsona baten irudia, izena... erabiltzea publizitatea egiteko.
  7. Pertsona bati zerbait egin duela egoztea edo pertsona bati buruzko iritziak argitaratzea.
  8. Zuk delitu bat egin eta gero hori ezin duzu erabili nabarmentasun publikoa lortzeko edo onura ekonomikoak lortzeko (adibide garbienetakoa: El Pequeño Nicolás).
Eskusartzea Justifikatzen duten Suposamenduak

Honako baldintzaren bat betetzen bada, portaera hori ez da bidegabekotzat joko:

  1. Lege batek posible egiten duenean eta autoritate publikoek (epaileek) baimentzen dutenean. Lege batek esaten badu zure telefonoa begiratu daitekeela, egin ahal izango da.
  2. Kaltetuak egintza bat aurrera eramateko adostasuna erakutsi duenean. Ñabardurak:
    1. Adostasunak ez du zertan espresua izan behar. Kasu batzuetan onartu da isilbidezko onarpena.
    2. Adostasuna atzera bota daiteke (revocablea da). Adostasuna eman ahal izan duzu, baina hobeto pentsatu ondoren ezezkoa esaten duzu.
    3. Adingabeen eta ezgaituen kasuan, adostasuna erakutsi ahal dute heldutasun nahikoa dutela erakusten badute.
  3. Baita ere justifikatuta egon daiteke intimitatea urratzea interes zientifiko, historiko edo kultural garrantzitsua dagoenean tartean.
  4. Babes berezi bat daukate parlamentariek, beraien jardueraren egikaritzan esaten dutena oso babestuta dagoelako Konstituzioan. Honi Bortxaezintasun Parlamentarioa deitzen zaio. Kontuan hartu:
    1. Bortxaezintasunak erreferentzia egiten die adierazpenei.
    2. Immunitateak erreferentzia egiten dio suplikatorioari. Penalki kondenatuak izan ahal izateko, eta kondena horrek kartzela zigorra ekarriko badu, auzitegiak suplikatorioa eskatu beharko dio dagokion parlamentuari pertsona hori kondenatu ahal izateko.
  5. Irudirako eskubidea urratzen duten kasuen justifikazioa:
    1. Pertsonaia publikoa izatea eta leku publiko batean egotea. Pertsonaia publiko horren irudirako eskubidea ia ia anulatu egiten da. Posible da grabatzea edo argazkia ateratzea.
      • Kargu publikoak (politikoak).
      • Garrantzia publikoa lortu duten pertsonak (bai profesioagatik edo bestelako jarduera batengatik).
      • Ez da hain garrantzitsua jada pertsonai garrantzitsua leku publikoan egotea, baizik eta garrantzitsuena da argitaratzen den informazioak garrantzia publikoa daukan ala ez.
    2. Pertsona publiko baten karikatura egin daiteke, helburua iraintzea eta difamatzea ez bada.
    3. Irudiari dagokionez, norbaiten irudia erabili daiteke interes orokorreko berri bat ilustratzeko. Beti ere pertsona horren beste eskubide bat urratzen ez bada, hala nola, ohorea.

Prozesu Judizial Zibilaren Helburua

Kontuan hartu behar da Erantzukizun Zibilaren kontuan ez dela behar elementu subjektibo berezi bat egotea arau-haustea dagoela onartzeko. Hau da, kaltea sortu duenak ez du borondate berezi bat aurkeztu behar.

Zein da prozesu zibilaren helburua? Hau da, zer bilatzen da norbait demandatzen dugunean? Lau gauza hauek lortzea da:

  1. Nire egoera berriz ere normaltasunera bueltatzea. Kaltea sortu zidaten aurreko egoerara bueltatzea.
  2. Etorkizunean berriro kaltea ez sortzea ahalbidetzea (prebentzioa).
  3. Kalte-ordain bat bilatzea, indemnizazioa.
  4. Kaltea sortu didanak onurak jaso baldin baditu kalte horrengatik, onura horiek niri ematea.

Lau puntu hauek lortzeko zein mekanismo daude? Bi:

  1. Neurri Kautelarrak hartzea (bahiketa). Prozesua hasi aurretik edo bitartean, adibidez, programa bat ez emititzea.
  2. Behin Betiko Neurriak, epaia. Azken neurria:
    1. Epaiak bilatuko duena, garrantzitsuena kalte-ordaina da. Auzitegiak hartzen duen azken erabakia. Azken erabaki honi buruz bi gauza:
      1. Epaiak kalte-ordaina zehaztuko du. Kalte-ordain horretan sartuko dira kalte materialak zein kalte moralak.
      2. Kalte-ordaina zehazterako orduan, maximo eta minimo bat egongo dela kontuan hartu behar da. Maximoa kaltetuak eskatu duena izango da.
      3. Kalte-ordaina ordaintzerako orduan, erantzukizuna solidarioa da. Hau da, edozeinek ordaindu ahal duela eta gero haien artean konponduko direla.

Entradas relacionadas: