Ohitura eta Tratatuaren Arteko Interakzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

Nazioarteko ordenamenduan, tratatuak eta ohiturak era paraleloan bizi dira; bi arauak etengabe existitzen dira. Are gehiago, gerta liteke idatzizko araurik ez egotea, baina ohitura bat egotea. Portaera dagoen heinean, ohitura egongo delako. Oso garrantzitsua da bi elementu horiek beti hor daudela kontuan izatea, bien arteko harremanak etengabeak baitira. Paralelo bizitzeak ez du esan nahi harremanik ez dagoenik.

Hiru interakzio motak

Bi arau horien arteko harremanak hiru eratakoak izan daitezke:

1. Eratze-prozesuan dagoen ohitura

Nazioarteko tratatu batean onartzearen ondorioz ematen den interakzioa da. Errepikapenak ematen ari dira, baina opinio iuris-a ez da eratu oraindik. Momentu horretan, portaera hori arautzeko tratatu bat eratzen da. Horrek ondorio hauek izan ditzake:

  • Nahiz eta parte ez izan, ohikoena besteek nola arautzen duten ikustea da. Erreferentzia bihurtzen da, eta horrek opinio iuris-a sortzeko azkartasuna dakar.
  • Prozesuan zeuden zenbait estatuk tratatua sinatu dutenez, tratatuak inposatzen duen portaera jarraituko dute. Sinatu ez dutenek ere portaera horri jarraituko diote; horrela, errazago sortuko da opinio iuris-a.

Ondorioa: Tratatuan parte direnei hura aplikatuko zaie; besteei, ohitura (salbu eta kontra agertu diren estatuak).

2. Ohitura baten eratzea tratatu batetik abiatuta

Ohitura eman gabe tratatu bat sortzen da. Hau ez da ohikoena, orokorrean portaerak idatzizko arauak baino lehen sortzen baitira. Adibidea: Ilargira inor iritsi baino lehen, Ilargia desioen objektua zen eta hori arautu beharra ikusi zen.

Honek duen ondorioa ohitura berri bat sortzea proposatzea da, era azkarrean sendotuz eta opinio iuris azkarra sortuz. Ilargira iristean, jada existitzen den arau hori aplikatuko da eta portaera hori sendotu egingo da.

Ondorioa: Tratatuan parte direnek tratatua aplikatzen dute; besteen artean, ohitura berri bat sortzen da.

3. Existitzen den ohitura kodifikazio-hitzarmen baten bidez sistematizatzea

Ohitura jada sendotuta dagoenean gertatzen da, opinio iuris eta guzti, baina idatzizko araurik gabe. Segurtasun juridikoagatik, ohitura hori kodifikatzea interesgarria dela uste da. Adibidea: Harreman diplomatikoak. 1961era arte, harreman kontsular eta diplomatikoak idatzi gabe egon ziren, baina horrek ez du esan nahi ordura arte arautu gabe egon zirenik. Momentu horretan, idatzita jasotzea komenigarria dela erabaki zen.

Honek ohituran duen ondorioa: ohitura jada sendotuta dagoenez, ez du opinio iuris-ik sortzen, jada existitzen delako. Ondorioa kuriosoa da: modu paraleloan jarraitzen dute. Idatziz jasotzen dena zurrun mantenduko da formalki aldatzen ez den heinean; aldiz, ohitura, aplikatzen doan heinean, aldatuz joango da.

Adibide praktikoa: Nazio Batuen Gutuneko 27. artikuluaren arabera, kide iraunkorraren abstentzioak betoa suposatzen du. Aldiz, egun hori ez da horrela, betoa ezezko botuan kokatu baita. Nola da posible hori? Bi hauen arteko harremanen ondorioz: NBko tratatua 1945ean egin zen bezala dago, baina ohiturak eta praktikak bere edukia aldatuz joan dira. Ohitura zehaztu, sistematizatu eta zurrun egiten da.

Entradas relacionadas: