Ohiko egoitza: non ordaindu Pertsona Fisikoen Errenta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

1. Ikasgai: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga

Zerga non ordaindu: ohiko egoitza

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga da; pertsona fisikoek errenta lortzen dutenean ordaindu behar dena. Jarraian ikusiko dugunaren laburpena:

Pertsona batek Gipuzkoan ohiko egoitza izateak suposatzen du bertako foru araua aplikatuko zaiola eta bertan ordaindu beharko duela zerga. Gipuzkoan arazo bat sortzen duena: Itun edo Kontzertu Ekonomikoa. Itunari esker, EAEk, lurralde historikoetako erakunde eskudunen bitartez, tributu araubide propioa arautzeko ahalmena du. Nafarroak ere Kontzertuaren antzekoa den Hitzarmen Ekonomikoa du.

Non tributatu erabakitzeko pausoak

Pertsona batek non tributatu behar duen zehazteko pauso batzuk jarraitu behar dira:

  1. Lehenengo pausoa: Ohiko egoitza Espainian dagoen edo ez zehaztea izango da. Ohiko egoitza Espainiar Estatuan izan beharko du; hori zehazteko Estatuko araudian bi irizpide erabiliko dira, alternatiboak direnak.
  2. Bigarren pausoa: Ohiko egoitza EAEn edo Nafarroan duen zehaztu beharko da, Itun Ekonomikoaren 43. artikuluan oinarrituz.
  3. Hirugarren pausoa: Itun ekonomikoaren arabera (43. art.), EAEn badu ohiko egoitza, gero zehaztu beharko da zein lurralde historikotan duen ohiko egoitza.

Gatazka sortzen denean, iuris tantum presuntzio bat dago: ezkontideak eta adin txikiko seme-alabak (baldin badaude) euren ohiko egoitza bertan badute (aurreko bi irizpideen arabera), ulertzen da ezkontideek ere hor biziko dutela.

Zer da ohiko egoitza

Araudiak dio lurralde espainiarrean bizi den zergadun batek ohiko egoitza Gipuzkoan duela ulertzen dela ondorengo irizpideak aplikatuta:

Irizpide hauek irizpide subsidiarioak dira: lehenengoa aplikatu ezin denean, bigarrena aplikatuko da; bestela, hirugarrena.

  1. Lehenengo irizpidea: Leku batean bizitzea

    a) Egonaldiaren irizpidea: Zergaldiko egun gehienak EAEn ematen baditu, eta egun gehiago igaro baditu Gipuzkoako lurralde historikoan EAEko beste bi lurralde historiko bakoitzean baino. Adibidez, 2016. urtean: Madrilen 152 egun, Donostian 122 egun eta Bilbon 92 egun. EAEan gehiago bizi izan da; Kontzertu Ekonomikoaren arabera beraz EAEan bizi da, ondoren foru araua aplikatu beharko da; Gipuzkoan, Bizkaian baino gehiago bizi izan denez, Gipuzkoako Foru Aldundiari ordaindu beharko dio zerga.

    Hala ere, posible da irizpide honekin arazoa ez konpontzea; esaterako, Bilbon eta Donostian 100 egun igaro dituenean. Horretarako dago bigarren irizpidea.

    Irizpide honen salbuespena: salbu kontra frogatzen bada, ulertzen da pertsona fisikoa Gipuzkoan bizi dela bertan badu ohiko etxebizitza (3 urte jarraian bizi behar da ohiko etxebizitza kontsideratzeko). Tarteka, kanpoko egonaldiak ere zenbatzen dira (lanera zoazenean, oporretara...), salbu frogatzen baduzu atzerrian duzula egoitza fiskala; orduan, ez da zenbatuko.

    Irizpide honek huts egiten badu, irizpide subsidiarioa ondorengoa izango da.

  2. b) Interes gune nagusiaren irizpidea

    Interes gune nagusia Gipuzkoan dagoenean —hau da, zergaren oinarri gehiena lurralde honetan lortu duenean—, ohiko egoitza bere horretan kontsidera daiteke.

Entradas relacionadas: