Odolaren ibilbidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,53 KB

ANATOMIA

Bihotza: Bihotza ukabilaren tamainako organo bat da, eta bularraren erdian dago, pixka bat ezkerraldean.

Bihotzak

200 eta 425g artean


Haren paretak miokardio izeneko muskulu-ehunezkoak dira. Lau barrunbetan banatuta dago.

Aurikulak: Goiko barrunbeak dira. Pareta finak dituzte, eta zabaldu egin daitezke.

Bentrikuluak: Beheko barrunbeak dira. Pareta lodiagoak eta sendoagoak dituzte, batez ere ezker-bentrikulak.

Balbula aurikulobentrikularrak. Aurikula bakoitza alde bereko bentrikuluarekin lotzen dute.
Odola aurikulatik bentrikulura igarotzean ireki egiten dira, eta, ondoren, itxi egiten dira, odolak aurkako noranzkoan ez zirkulatzeko.

Arikulak eta bentrikuluak balbula aurikulobentriku­larren bidez daude lotuta:



Balbula mitrala


. Ezkerreko aurikula eta bentriku­lua lotzen ditu. Bi orriz osatuta dago



Balbula trikuspidea


. Eskuineko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu. Hiru orriz osatuta dago

Bihotza Hiru ehun geruza ditu:


Perikardioa:


Azalekoena, babes-funtzioa du

Miokardioa:


Bihotza mugiarazten duen muskulu-ehuna

Endokardioa:


Barrualdea estaltzen duen ehun-epiteliala

Tabike intrabentrikularra, banatzen du eskuin eta ezker atalak


Bentrikuluetatik irteten den odol-fluxua erregulatzeko, balbula batzuk daude arterien hasieran, balbula sigmoide izenekoak ( biriki eta aorta balbulak)

. Balbula horiek bentrikuluak uzkurtzean soilik zabaltzen dira eta ez dute uzten odola be­rriz ere barrura sartzen


Zainak: Askoz ere pareta finagoak dituzte arteriak baino. Zainen barruan, hainbat balbula daude eta odola presio baxuaz ibiltzen da.

Arteriak: Pareta sendoak dituzte, muskulatura indartsukoak eta elastikoak. Bihotzetik urruntzean, arteriak adarkatu egiten dira, eta gero eta meheagoak dira.

Kapilarrak: Kapilarrak oso diametro txikiko hodiak dira, batzuetan ile bat baino finagoak. Kapilarren pareta fin-fina da. Sare trinkoak eratzen dituzte organoen barruan, eta arteriak zainekin lotzen dituzte.


FISIOLOGIA (IRATI)


Bihotza: Bihotza ponpa bultzaile bat da, odola gorputz osora bidaltzen du oxigenoa edukitzeko, jasotzen du karbono dioxidoa eta bihotzaraino garrraiatzen du gero kanporatzeko eta kolpe erritmikoak ematen ditu;taupadak. Taupadak, arterietan hauteman daitezke.

Aurikulak: Zainek eramaten dute odola aurikuluetara.

Bentrikuluak: Bentrikuluetatik ateratzen da bihotzeko odola, eta arteriek eramaten dute.

Zainak: Odola( odol ez oxigenatua)
organoetatik bihotzera eramaten dute. Muskulu-uzkurduraz baliatuta laguntzen zaio odolari aurre egiten, eta atzera egin ez dezan, hainbat balbula daude zainetan eta horri esker, odola errazago joaten da gorantz.

Arteriak: Arteriek odola bihotzetik( odol oxigenatua)
kapilarretara eramaten dute,geroago, organoetara eta ehunetara aiegatzeko. Odola presio handiaz zirkulatzen du arterien barruan.

Kapilarrak: Kapilarren pareta fin-fina da,eta horri esker, odolak eta zelulek substantziak trukatzen dira.

Adibidez heste mehean eta albeoloetan


Odolak garraiatzen ditu: mantenugaiak, hormonak, hondakinak eta gasak eta beste substantzia batzuk


ODOLAREN IBILBIDEA (Judith)

bi zirkuitu daude:

-Zirkuitu txikia:

Lehenengoz kaba zainetatik eskuin aurikula  odola sartzen da…

Kaba zainek organo guztietatik datorren odola biltzen dute. Odol hori eskuin-bentrikulura igarotzen da, eta birika- arteriaren bitartez ateratzen da. Odola eskuin-bentrikulutik ateratzen da birika-arterietan zehar,eta biriketara joaten da.Han,gasak trukatzen dira albeoloen eta arteria horien adarkadura ugarien,kapilarren,artean.Odolak oxigenoa hartu,karbono dioxidoa utzi,eta bihotzera itzultzen da birikazainetatik.Ezker-aurikulatik sartzen da bihotzera


-Zirkuitu handia: Odola ezker-bentrikulutik ateratzen da aorta arterian zehar, eta organo guztietara iristen da. Kapilarren bidez banatzen da organoetan, eta haietan oxigenoa eta mantenugaiak uzten ditu, organoek funtziona dezaten. Aldi berean, hondakinak eramaten

ditu berekin. Organoetatik datozen kapilarrak zainetan biltzen dira, eta zain horiek( kaba zainetan biltzen da)
odola bihotzera eramaten dute. Eskuin-aurikulatik sartzen da.

Zirkuitu bikoitza:


Gizakion odol-zirkulazioa bikoitza eta osoa dela esaten da. Bikoitza da, odolak ibilbide bat osatzeko bi aldiz igaro behar izaten duelako bihotze­tik, eta hala, bizirkulazio edo ibilbide eratzen direlako. Osoa da, oxige­noa daraman odola ez delako nahasten karbono dioxidoa daramanarekin. Nahasketarik ez da izaten, batetik, bihotzaren ezkerraldearen eta eskui­naldearen artean pareta bat dagoelako; eta bestetik, alde bakoitzak jaso­tzen duen odola ibilbide batean zehar bidaltzen duelako.

Hauek dira bi ibilbide horiek:




Birika-zirkuitua edo zirkuitu txikia

. Bihotzaren eta biriken artean eratzen dena da. Lbil­bide horretan, odola, gorputzeko organo guztietatik karbono dioxidoa bildu ondoren, eskuineko aurikulara sartzen da, goiko eta beheko kaba zainen bitartez. Handik eskuineko bentrikulura igarotzen da, eta biri­ketara irteten, birika-arteriaren bidez.

Birika-albeoloetatik igarotzean, odolak karbono dioxidoa askatu eta oxigenoa hartzen du. Behin trukea egindakoan, odola bihotzaren ezke­rreko aurikulara iristen da, birika-zainen bidez.

Odolak egiten duen ibilbidea laburra dela-eta, zirkulazio txikia ere esa ten zaio




Zirkuitu handia edo orokorra

. Bihotzaren eta gorputzeko organoen artean eratzen dena da. Lbilbide horretan, odolak oxigenoa eta beharrezko mantenugaiak eramaten dizkie zelula guztiei, beren funtzioak egin ahal izan ditzaten. Era berean, zelulen metabolismoan sortutako karbono dioxidoa eta hondakin-substantziak biltzen ditu. Oxigenoa daraman odola, ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura pasatzen da. Han­dik gorputzeko organoetarantz bidalia izango da, aorta arteria lodian zehar. Gorputzeko organoetan, arteriak adarkatu, eta gero eta meheago egiten dira, kapilar bihurtzeraino. Kapilar horien bitartez, odolak oxi­genoa eta mantenugaiak banatzen ditu organoetara, eta karbono dioxi­doa eta hondakin-substantziak biltzen ditu.

Kapilarrak gero eta hodi zabalagoetan amaitzen dira; odola zainek bil­tzen dute eta bihotzera eramaten dute. Karbono dioxidoa daraman odola eskuineko aurikulara sartzen da, goiko eta beheko kaba zainen bitartez. Goiko kaba zainak burutik, besoetatik eta bular-paretatik datorren odola jasotzen du Beheko kaba zainak, berriz, gorputzeko gainerako ataletatik datorren odola biltzen du


Odolaren ibilbidea bihotzean

Bihotzaren egituraren araberakoak dira bai odolaren ibilbidea bai ibilbide horren noranzkoa. Horri esker, eskuineko odolak ez du ezkerrekoa ukitzen, ez eta alderantziz ere:Eskuin-aurikulara bi zain handi iristen dira, kaba zainak. Kaba zainek organo guztietatik datorren odola biltzen dute. Odol hori eskuin-bentrikulura igarotzen da, eta birika- arteriaren bitartez ateratzen da handik. Birika-arteria bitan banatzen da,odola biriketara eramateko.Biriketatik odola ezker-aurikulara joaten da, birika-zainetan zehar. Odola alde bereko bentrikulura igarotzen da, eta handik aorta arteriaren bitartez ateratzen da. Aorta arteria adarkatu egiten da, organo guztietara iritsi ahal izateko.


Ibilbide hori noranzko berean egiten da, bi balbula-motari esker:

• Balbula aurikulobentrikularrak. Aurikula bakoitza alde bereko bentrikuluarekinlotzen dute. Odola aurikulatik bentrikulura igarotzean ireki egiten dira, eta, ondoren, itxi egiten dira, odolak aurkako noranzkoan ez zirkulatzeko.

• Balbula arterialak (semilunarrak). Bentrikulu bakoitza dagokion arteriarekin lotzen dute, eta haien izenak hartzen dituzte: birika-balbula eta aorta-balbula. Odola arterietara doanean ireki egiten dira, eta gero itxi, bentrikuluetara atzera egitea eragozteko.


BIHOTZ ZIKLOA


Bihotz-zikloa bihotzak taupada batean zehar egiten dituen mugimendu edo erreakzioen multzoa da.

2 Mugimendu koordinatutan oinarritzen da:

Sistolea: uzkurdura-mugimendua da.

Diastolea: erlaxatze-mugimenduada.


-Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira, eta odola bentrikuluetara bultzatzen du.


-Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira eta odola arterietatik ateratzen da. Horren ondorioz, birika-balbula eta aorta-balbula ireki egiten dira. Odola ezin da aurikuluetara bueltatu, haren bultzadak balbula aurikulobentrikularrak  ixten baititu. Itxiera horrek eragiten du lehen bihotz hotsa.


-Diastole: Bihotzaren paretetako muskulatura erlaxatu egiten da, baina, arterietako odola ezin da bentrikuluetara itzuli, birika-balbula eta aorta-balbula itxita baitaude. Horrek sortzen du bigarren bihotz-hotsa. Aurikulak zainetatik datorren odolez betetzen dira eta sistole urikularrean, odola bentrikuluetara  joango da.


zeintzuk dira  sistema osasuntsu mantentzeko zaindu beharreko ohitura osasungarriak ( 10)

  • Dieta orekatua izatea

  • Ariketa fisikoa egitea

  • Lo egitean hankak altxatuta izatea

  • Ez egotea eserita egun guztia

  • Gaztainak jatea

  • Gatza ez jatea presio arteriala handitzen duelako

  • Arrain urdina jatea Omega 3 duelako eta hori laguntzen duelako kolesterola jaisten.

  • Ez erretzea frekuentzia kardiakoa handitzen duelako.

  • Medikura joatea zure osasuna kontrolatzeko

  • Gorputzaren tenperatura kontrolatzea

zeintzuk dira gaixotasunak: honetan bost aipatu eta azaldu bat  eta zuen ingurunean norbaitek gaixotasuna pasa duela aparatu honekin , sintomak, diagnostikoa eta tratamendua azaldu elkarrizketa batean( bideo ez badu nahi, audioa soilik izan daiteke eta gero igo pptra) (judith)

Leuzemia: Leuzemian hezur muinak globulu zuri anormalak sortzen ditu. Globulu hauek oxigenoa ehunetara eramateko zailtasunak sor dezake, eta infekzioen sendaketan traba egin daitezke. Leuzemia ohikoagoa da gizonetan emakumeetan baino. Sintoma ohikoenak nekea, sukarra eta zorabioa dira.

Arritmia

Bihotz ondokoa

Aneurisma

Urritasun kardiako kongestiboa


Zein da zirkulazio sistemaren funtzioa eta nola erlazionatzen nutrizioarekin? (IRATI)

Zirkulazio sistemaren funtzio orokorra oxigenoa eta mantenugaiak zeluletara eramatea da, mitokondrietan arnasketa zelularra egiteko, eta beste aldetik, arnasketa zelularran sortutako hondakinak, hala nola, karbono dioxidoa, gorputzetik kanporatzea da.

Digestio-aparatuak eta arnas-aparatuak hartutako nutrienteak eta oxigenoa organismoaren zelula guztietara eramatea

. Hor arnasketa zelularra egiteko

Zelulek sortutako hondakinak (CO2, urea ....) biltzea eta iraitz-organoetara eramatea


Hormonak garraiatzea

Odolaren funtzioa eta konposizioa:

(judith)

Odolaren funtzioak hauek dira:

-Gorputzaren ehunetara mantenugaiak, elektrolitoak, hormonak, bitaminak, beroa, oxigenoa, antigorputzak eta zelula inmunologikoak garraiotzen dituzte.

-Gorputzaren ehunetatik hondakinak eta karbono dioxidoa garraiotzen dituzte, gorputzetik kanporatzeko.

Hormonak garraiatzen ditu

Defentsarako behar diren zelulak eta substantziak (antigorputzak...) behar diren tokietara garraiatzen ditu

Barneko tenperatura erregulatzen du



Osagaiak


: plasma eta odol zelulak

Odol-plasma


:Urez eta beste substantziez (proteinak eta lipidoak, besteak beste) osatuta dagoen likidoa horixka da. Likido honetan elementu zelularrak ere mugitzen dira.

Globulu gorriak(eritrozitoak):


Hemoglobina dute, eta horrexegatik du odolak kolore gorria. Nukleorik gabeko zelulak dira


Oxigenoa garraiatzen dute, biriketatik ehunetara, eta ehunetatik biriketara, berriz, karbono dioxidoa garraiatzen dute, arnasketaren bidez gorputzetik kanporatzeko.

Bizitza


: 4 hilabete, batez beste

Globulu zuriak(leukozitoak):


Zelula nukleodunak dira.Patogenoak harrapatzen eta suntsitzen dituzte eta antigorputzak egiten dituzte


Plaketak


: Ez dira zelula osoak, baizik eta beste zelula batzuetako zitoplasma zati txikiak. Odol hodi bateko pareta hausten denean, plaketak berehala paretari atxikitzen zaizkio, odoljarioa gelditzeko, eta behin betiko koagulua osatzeko denbora ematen dute.

Bizitza


: 7-10 egun, batez beste


Guidoia:(diabetis)

  • Sintomak

  • Diagnostika

  • Tratamient

(IRATI)

ODOLAREN KONPOSIZIOAK6JQyGPhNAlFM5t1Smh4TYr7Pqlt8i3N6fuJDJqst


GLOBULU GORRIAK: Nukleoa galdu duten zeluletatik sortzen dira, eta hemoglobinaz beteta daude. Hemoglobinaren funtzioa zeluletara oxigenoa garraiatzea da.


Plaketak:Plaketak edo tronbozitoak. Berez ez dira zelulak, zelula-zatiak baizik, eta talde txikitan multzokatuta egon ohi dira, eta haien batez besteko bizitza aste batekoa da. Odoljarioak kontrolatzeko funtzioa dute.


Globulu zuriak


Denek dute nukleoa. Batez beste egun batez bizitzen dira. Gure organismoa defendatzen dute.


Entradas relacionadas: