Nortasunaren Teoriak: Psikologiaren Ikuspegi Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,5 KB

Giza Psikologiaren Helburua eta Etimologia

Helburua: Giza psikologiaren funtzionamenduaren osagaiak deskribatu, sailkatu eta azaldu nahi ditu.

Pertsona hitzaren jatorria eta Zizeron

Etimologia: Pertsona hitza grezierako prosopon hitzetik dator eta antzerki klasikoan aktoreek zeramaten maskara izendatzen zuen. Itxura aipatzen zuen, maskararen atzean dagoen pertsona eta itxura desberdinak direlarik.

Zizeron: Erroman, K.o. I. mendean, “pertsona” terminoa erabili zuen lau zentzu ezberdin emanez:

  • Besteei eskaintzen diogun irudia.
  • Aktoreak antzerkian egiten duen papera edo guk geuk bizitzan betetzen duguna.
  • Norbanakoen bereizgarrien arteko elkarreragina.
  • Prestigioa eta duintasuna.

Nortasuna Gaur Egun: Izaera eta Tenperamentua

Izaera (karakterea): Hazkundean zehar eta gizartean egokitzen joan garen heinean hartzen joan garen bereizgarriak dira.

Tenperamentua: Herentzia biologikoa dugu eta aldatzen zaila da.

Nortasunaren definizioa eta bereizgarriak

Nortasuna tenperamentuaren eta izaeraren artean osatzen da, eta gure ekintza guztietan erakusten ditugun bereizgarri psikologikoak biltzen ditu.

  • Norbanakoen ekintzetatik inferitzen dugun zerbait da.
  • Pertsona baten ohiko portaera da. Ez da jokabide isolatuen batura, portaeraren osotasuna baizik.
  • Herentzia genetikoaren eta giroaren arteko elkarreraginak sortzen du.
  • Nortasuna garatu eta aldatu egiten da bizitza osoan zehar; nerabezaroan edo menopausia garaian, era nabariagoan.

Freuden Psikoanalisia: Nortasunaren Teoriak

Hiru kontzientzia mailak

  • Kontzientea: Jakinaren gainean gauden pertzepzio, pentsamendu eta oroimenek osatzen dute. Errealitateak agintzen du hemen.
  • Prekontzientea: Kontzienteak ez diren pentsamendu eta oroimenek osatzen dute, baina erraz berreskura ditzakegu.
  • Inkontzientea: Erreprimituta dauden esperientzia ezatsegin edo arriskutsuek osatzen dute. Gutxitan agertzen dira kontzientzian eta, horrela denean, sinbolikoki eta ezkutuan egin ohi dute. Dinamikoa da eta plazerean du oinarria. Bizitza osoko gertaerak gordetzen dira hemen.

Ametsen interpretazioa eta helburua

Prekontzientearen eta inkontzientearen artean zentsura dago, eta honek desio eta behar oldarkor zein sexualak erreprimitzetik babesten gaitu. Zentsura lotan gaudenean erlaxatu eta ager daiteke; orduan, erreprimitutako desioak sinbolikoki adierazten dira. Horregatik, psikoanalisiarentzat ametsen interpretazioak garrantzi handia du.

Psikoanalisiaren helburua: Jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da.

Nortasunaren egitura: Zera, Nia eta Supernia

Nortasuna beraien artean konfliktoan dauden hiru instantzia psikikoren artean integratuta dago:

1. Zera (Id)

  • Giza gogamenaren alde primitiboena da. Lehen energia psikikoa.
  • Berehalako erantzuna eskatzen duten biziraupen, ugalketa eta erasorako bulkada inkontzienteak asetzen saiatzen da.
  • Indar inkontziente eta irrazional honek ez du balio edo araurik ezagutzen eta plazeraren printzipioa du oinarri.
  • Bere helburuak erreprimituta daudenean, Zerak ametsen munduan gordeko ditu edo sintomatologia bat gara dezake.

Bi pultsiok osatzen dute Zera: Eros (maitasuna) eta Tanatos (heriotza).

2. Nia (Ego)

  • Nortasunaren alde arrazional eta errealista da.
  • Zeratik sortu da eta osagai kontzienteak (pertzepzioa, prozesu intelektualak) eta inkontzienteak (defentsa-mekanismoak) ditu.
  • Norbanakoaren iraupena ziurtatu nahi du eta kanpoko munduaren arau sozialetara egokitzea ahalbidetzen dio.

3. Supernia (Superego)

  • Niarengandik sortua, arau sozialak eta kulturalak barneratzen ari den bitartean.
  • Norbanakoak errekonozimenduaren beharra du eta zigorrari beldur dio.
  • Barneratutako arauek kontzientzia morala osatuko dute, Nia presionatzeko eta portaera egokia zein den esateko.

Freuden Eredu Estrukturala eta Defentsa Mekanismoak

Niak Zera, Supernia eta errealitatearen eskaerak ezin adostu dituenean, antsietatea sortzen da. Antsietate maila handia denean, Niak defentsa-mekanismoak erabiltzen ditu inpultsuak blokeatzeko edo distortsionatzeko.

Defentsa-mekanismo nagusiak

  1. Errepresioa: Motibaturiko ahaztea. Estresatzen gaituen gertakizun bat gogoratzeko ezintasuna.
  2. Desplazamendua: Inpultsu bat beste helburu batera desbideratzea.
  3. Proiekzioa: Beste pertsona batzuk geuk ditugun ideia onartezinez errudun bihurtzea.
  4. Erregrezioa: Iraganeko segurtasunera itzultzea antsietatearen aurrean (adibidez, haur batek pixa egitea berriro).
  5. Sublimazioa: Bultzada onartezin bat (sexuala edo oldarkorra) sozialki onargarria den beste baten bidez bideratzea.
  6. Arrazionalizazioa: Azalpen arrazional baten bidez egoera desatsegin bat saihestea.
  7. Ukapena: Gatazken existentzia ukatzea errealitatea onartzea saihesteko.

Freud: Garapen Psikosexualaren Faseak

Ideia honek sexualitatearen kontzeptua zabaldu eta haurtzaroraino eramaten du. Faseak libidoaren garapenaren ondorioz ematen dira:

  • Fase Orala (0-1 urte): Plazer iturria ahoa da. Zeraren nagusitasuna.
  • Fase Anala (15 hilabete - 3 urte): Plazer iturria uzkian kokatzen da. Higienean trebatzea eta esfinterren kontrola dira gakoak.
  • Fase Falikoa (3-5 urte): Plazer iturria genitaletan dago. Edipo Konplexua (mutilak) eta Elektra Konplexua (neskak) agertzen dira.
  • Latentzia Garaia (6-12 urte): Instintu sexuala sublimatu egiten da gure kulturan.
  • Fase Genitala (12 urtetik aurrera): Erakarpen sexuala aurkako sexuan finkatzen da.

Psikoanalisiari kritika

  • Aurka: Ezin daiteke zientifikoki gezurtatu (Karl Popper) eta biologiara murrizten ditu nortasunaren alde batzuk.
  • Alde: Inkontzientea deskubritu izana.

Ezaugarrien Teoriaren Sorrera

1. Hipokrates (K.a. 460 – K.a. 370): “Umoreen teoria” sortu zuen, lau likidoren arabera gizakiak sailkatuz.

2. William Sheldon (1898-1977): Biotipoaren (alderdi somatikoen) eta izaeraren arteko lotura ezarri zuen.

3. Hans J. Eysenck (1916-1997): Nortasunaren dimentsioak (superfaktoreak) definitu zituen:

  • Intrabertsioa vs. Estrabertsioa.
  • Neurotizismoa (ezegonkortasuna) vs. Egonkortasuna.
  • Psikotizismoa (enpatia falta).

Konduktismoa: Pavlov, Watson eta Skinner

Nortasuna estimuluen aurreko erantzunen arabera ulertzen du. Psikea eta inkontzientea ukatzen ditu; neurgarriak diren jokaerak soilik hartzen ditu kontuan. Estimuluak kontrolatuz gero, jokaera kontrolatu daitekeela defendatzen du.

Konduktismoari kritikak

  • Teknikoak: Animaliekin eginiko aurkikuntzak ezin dira zuzenean pertsonetara eraman.
  • Etikoak: Giza natura makinekin parekatzen dute, sormena eta maitasuna bezalako balioak baztertuz.

Teoria Humanista: Maslow eta Rogers

Pertsona osotasunean hartzen du, askatasunari eta erantzukizunari garrantzia emanez. Konduktismoaren eta psikoanalisiaren ikuspegi ezkorrak kritikatzen ditu.

1. Abraham Maslow

Autoerrealizazioa da gizakiaren motibazio nagusia. Maslowren piramidearen arabera, oinarrizko beharrak (elikadura, segurtasuna) ase behar dira maila gorenera iristeko.

2. Carl Rogers

Pertsonak osasuntsu eta aske gisa ikusten ditu. Gaurkotzeko joera da bere teoriaren oinarria: gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko motibazio sortzetikoa.

Autokontzeptua bi faktorek osatzen dute:

  • Self erreala: Norberak bere buruaz duen kontzeptua.
  • Self ideala: Gizarteak gutaz espero duena.

Bi hauen arteko distantzia handia denean, antsietatea sortzen da eta defentsa-mekanismoak (ukapena eta distortsio pertzeptiboa) erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: