Nortasunaren Teoria Psikologikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,85 KB
1.ZER DA NORTASUNA?:
Nortasun terminoaren etimologia: pertsona batek besteek miresten dituzten ezaugarriak izatea da. Nortasuna→personalidad=maskara.“Tenperamentua”, “karakterea” eta “nortasuna”:TENPERAMENTUA, Gure herentzia biologikoa, izaera fisikoa, oso egonkorra eta aldatzen zaila (◦Oinarri neurologikoak, endokrinoak eta biokimikoak, ◦Alderdi emozionala eta bat-batekoa). KARAKTEREA, Bizitzan zehar eskuratzen goazen erreakzio eta jokatzeko erak (◦Haurtzarotik aurrera eratuz doa, kanpo eragileen eraginen bitartez, ◦Ez da ezaugarri neurgarri bat, ◦Karaktere beste pertsona daude). NORTASUNA, Tenperamentu eta karakterearen batura, egiten dugun guztian agertzen diren ezaugarri psikologikoak, bakarrak bihurtzen gaituztenak (◦Gizabanakoaren barnean dagoen eta haren jokabidea eta pentsamenduak determinatzen dituen antolaketa dinamikoa).Azaldu nortasun terminoaren jatorri etimologikoa: Konstruktu psikologiko bat da. Norbaitek jokatu ohi duen era. Herentzia genetikotik+ikaskuntza sozialetik+esperientzietatik sortua. Egonkorra da, baina aldakorra ere bai. Bizitzan zehar aldatuz doa, bereziki pubertaroan eta menopausia aldian. Bada indibiduala, baina soziala eta kulturala ere bai. Berdintasunak eduki arren, pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina da. Bizitzan zehar pertsona bakoitzak bere burua eraiki behar du. Nabarmentzen diren nortasunek miresmena bezainbeste gorrotoak ere erakar ditzakete.
2.NORTASUNARI BURUZKO TEORIAK:
Laburbildu Sheldon-en tipologiaren oinarrizko ideiak. Egizu teoria honi buruzko balorazio kritiko bat: •Tesia: nortasuna, neurri handi batean, gorpuzkerak determinatzen du. •Somatotipoen izendapena enbrioi-garapenean agertuz doazen hiru geruza germinaletatik dator: ◦Endodermoa: traktu digestibo bilakatzen dena. ◦Mesodermoa: bihotza, muskulu eta odol-hodi bilakatzen dena. ◦Ektodermoa: azala eta nerbio-sistema eratzen duena. Kretschmer-en tipologiari egindako kritikak: •Muturreko tipoak zehaztu zituen, batezbestekoari dagozkionak zehaztu beharrean. •Banakoen banaketa zorrotzegia, ezberdintasun indibualak kontuan hartzen ez dituena. •Ez ditu kontuan hartzen elikaduraren ondorioz eman daitezkeen aldaketak. •Ikerketak partzialak dira, gaixoekin egin baitziren.
3.PSIKOANALISIA:
Zer da?: •Bizitza psikikoaren funtzionamendu eta garapenari buruzko teoria. •Jokabidea azaltzeko metodo bat. •Psikoterapia mota bat.Eman psikoanalisiaren oinarrizko postulatuak:•Nortasuna iceberg baten modukoa (◦Ageriko zatia txikiena eta murgildutakoa handiena. ◦Inkontzienteak presio egiten du kontzientean). Nortasunen libidoak paper garrantzitsua (◦Sexu-bulkadek oso paper garrantzitsua nortasunaren antolaketan eta garapenean). Haurtzaroa garai esanguratsua (◦Garapen psikosexualaren etapak). Terapia asoziazio askea (◦Helbururik gabeko hizketaldi erlaxatuan zehar gordetako esperientzia mingarriak agertuko direlakoan).Azaldu Freud-ek bereizitako kontzientzia mailak:•Kontzientea (◦Une bakoitzean kontzientzian “aktibo” ditugun pentsamendu, pertzepzioak, oroitzapenak…). •Prekontzientea (◦Unean kontzienteak izan gabe, kontzientziara erraz igaro daitezkeen oroitzapenak, ikaskuntzak… ◦Prekontzientearen eta inkontzientearen artean zentsura). •Inkontzientea (◦Erreprimitutako desioak, esperientzia desatseginak, lotsagarriak,... Kontzientziara iristekotan modu sinbolikoan, ezkutuan iristen dira.Nortasunaren garapenaren etapak eta ezaugarriak lotu:•Orala, •anala, •falikoa(◦Hemen genitalak dira gune erogenoa, pixa egitea plazer iturri nagusia bihurtuz. ◦Haurrak jakinmina erakusten du gizonezko eta emakumezkoen, neska eta mutilen ezberdintasunei buruz). •Latentzia(◦Fase honetan ez dago gune erogeno jakin bat berarekin lotu daitekeena. ◦Sexualitatearen aurrean haurrek lotsa agertzen dute). •Genitala(◦aldaketa fisikoak. ◦bikote harremanak eta sexualitate heldua agertu).Azaldu nortasunaren egitura Freud-en arabera, elementuen xehetasunak emanez:•Zera(◦Gogamenaren alderdirik primitiboena. ◦Energia psikikoa, biziraupen, ugalketa eta agresibitate bulkadak asetzea helburutzat duena). •Nia(◦Nortasunaren instantzia errealista eta arrazionala. ◦Elementu kontzienteak: pentsamenduak, pertzepzioak… ◦Elementu inkontzienteak: defentsa mekanismoak. ◦Funtzioa: gizabanakoa ingurune sozialera egokitzea.). •Supernia(◦Arau sozialak eta kulturalak barneratuta eratzen da. ◦Horrek Kontzientzia morala sortzen du).
4.IDENTITATE PERTSONALAREN TEORIA
Laburbildu identitate pertsonalaren teoriaren ideia nagusiak:•Gogamenaren alderdia, esperientziei koherentzia ematen diena. •Gure testuinguru genetiko, sozial eta historikotik sortzen den gaitasun antolatzailea. •Niaren garapenaren emaitzak (◦Egokitzeko gaitasuna handitu. ◦Tentsio emozionalari aurre egiteko ahalmena. ◦Bizi-gatazkak ebazteko ahalmena. ◦Krisietatik berriro osatzeko ahalmena. ◦Gure nortasunaren eraketari ekarpenak egin).Azaldu identitate pertsonalaren garapenean igarotzen diren zenbait etapa:•1.Etapa/Itxaropena(1 urte) konfidantza arrakasta eta mesfidantza porrot. •2.Etapa/Borondatea(1-3 urte) autonomia arrakasta eta lotsa eta zalantza porrot. •3.Etapa/Determinazioa(4-5 urte) ekimena arrakasta eta erruduntasuna porrot. •4.Etapa/Konpetentzia(6-11 urte) lanerako gogoa arrakasta eta gutxiagotasuna porrot. •5.Etapa/Fideltasuna(12-18 urte) niaren identitatea arrakasta eta rolen nahasketa porrot. •6.Etapa/Maitasuna(18-24 urte) intimitatea arrakasta eta isolamendua porrot. •7.Etapa/Zaintza(65 aurrera urte) sortzailetasuna arrakasta eta geldialdia porrot. •8.Etapa/Jakintza(25-64 urte) niaren osotasuna arrakasta eta etsipena porrot.
5.BEREIZGARRI ETA TIPOEN TEORIAK
Zer dira bereizgarriak? Zer dira tipoak?: •Bereizgarriak: Denboran zehar eta egoera guztietan berdin pentsatzeko, sentitzeko, erantzuteko edo jokatzeko aurrejoera da. •Tipoak: Elkarlotutako bereizgarri multzoak (◦Hainbat bereizgarri partekatzen dituzten pertsonak tipo berekoak direla esaten da).
6.TEORIA HUMANISTA:
5 Ideia nagusi:•Jokabidea gure premiez dugun pertzepzioari ematen diogun erantzuna da. •Bizitza prozesu dinamikoa da, gure konpetentzia pertsonalak eta pertsona artekoak garatzeko balio duena. •Pertsona bat bere osotasunera iristen denean (◦Itxurakeriarik gabe jokatzen du. ◦Bere egin dituen betebehar sozialak baino ez ditu betetzen. ◦Beste pertsonak, dituzten mugekin, onartzen ditu. ◦Barne koherentziaz eta bizi-proiektu baten arabera jokatzen du.) •Biologiak, gizarteak eta gure iraganak baldintzatzen gaituztela onartu arren, Rogers-ek askatasun pertsonala defendatzen du. •Dugun ataza nagusia gure autorrealizazioa da (◦Lortzen badugu: erreflexiboak, irekiak eta toleranteak izango gara, geure burua ere errespetatuz. ◦Lortu ezean: itxiak, zurrunak, intoleranteak izango gara eta gure burua mesprezatuko dugu).
7.IKASKUNTZA SOZIALAREN TEORIA:
Zer erlazio ezartzen du Bandurak pertsonaren eta munduaren artean?:•Mundua eta gizabanakoaren artean elkarrekiko determinismoa dagoela uste du (◦Munduak gizabanakoaren jokabidean eragiten du. ◦Gizabanakoaren jokabideak munduan eragiten du).Azaldu Julian Rotter-en nortasunaren 4 kontzeptu nagusi: •Jokabide potentziala (◦Egoera jakin batean jokabide espezifiko bat gertatzeko probabilitatea. ◦JP=indargarriaren igurikimena X indargarriaren balio subjektiboa). •Indargarriaren balioa (◦Indargarri batzuei ematen zaien balio subjektiboa da, batzuk besteen gainetik lehenetsiz). •Igurikimena (Jokabide bat eginda indargarria jasotzeko itxaropena da, aurreko esperientzietan oinarritua(◦Barne-igurikimena: Helburuen lorpena norberaren esku dagoela uste izatea. ◦Kanpo-igurikimena: Helburuen lorpena norberaren esku ez dagoela uste izatea. ◦Lehenengoen kasuan kontrol-lekunea haien barnean dago, gertatzen zaienaren erantzuleak sentitzen dira; bigarrenen kasuan, kanpoan)). •Egoera psikologikoa (◦Bizi dugun egoeran egiten dugun interpretazioaren araberakoa da. ◦Horren arabera gaitasuna izan dezakegu inguruneko aldaketetara egokitzeko eta gure ekintzen ondorioak ebaluatzeko).
8.NORTASUNAREN EBALUAZIOA
Azaldu nortasunaren ebaluazioan dauden bi ikuspegiak: •Klinikoa (◦Kualitatiboa da. ◦Test proiektiboak erabiltzen ditu. ◦Nortasunaren egitura eta prozesuei buruzko hipotesiak formulatzen dituzte). •Psikometrikoa (◦Kuantitatiboa da. ◦Galde-sortak erabiltzen ditu. ◦Probak objektiboagoak dira. ◦Talde baten barneko desberdintasun indibidualak ebaluatzen ditu).Deskribatu nortasunaren ebaluazioan erabiltzen diren metodo nagusiak: •Behaketa zuzena (◦Jokabide espontaneoaz informazio sistematikoa biltzea). •Elkarrizketa klinikoa (◦Pertsonen esperientzia subjektiboa ezagutzeko balio dute). •Galde-sortak (◦Aukera anitzeko hainbat itemi erantzun behar zaie). •Test proiektiboak (◦Proba irekiak dira. ◦Marrazki, argazkiak, tinta-orbanak erabiliz, subjektuak burura datozkion istorioak kontatzen ditu).
9.NORTASUNAREN NAHASMENDUAK
:---Zer nolako ezaugarri komun dituzte nortasunaren nahasmendu guztiek?:•Kultura guztietan ematen dira. •Jokabide-pauta mugatu eta zurrunak dira. •Estres egoeretan emozio-hauskortasuna eragiten dute. •Ez dira homogeneoak, pertsona bakoitzak berezko sintomatologia izaten du.---Nortasunaren nahasmendu batzuk deskribatu:•Antisoziala (Nahasmendu honetan beste pertsonen eskubideak ez dira errespetatzen edo arau sozialak behin eta berriz hausten dira). •Nartzisista (Nahasmendu hau duten pertsonek beren buruari neurrigabeko garrantzia eman ohi diote eta besteengandik mirespena eta arreta etengabea jaso behar dute. Besteen behar eta sentimenduekin oso enpatia gutxi erakusten dute). •Mendekoa (◦Otzana. ◦Autoestimu baxukoa. ◦Erantzukizuna eta kontrola besteen eskuetan uztea nahiago. ◦Bakarrik dagoenean ez da gai bizitza konstruktiboa osatzeko. ◦Ingurunearekin elkarri-eragiteko trebezia falta zaio). •Histrionikoa (◦Azalekoa. ◦Apetatsua. ◦Enpatiarik gabekoa. ◦Jokabide dramatikoa, exageratua, itxuraz hauskorra, histerikoa. ◦Heldutasun gutxi besteekiko harremanetan. ◦Manipulatzailea eta seduktorea). •Pasibo-agresiboa (◦Anbibalentea. ◦Negatibista. ◦Aurka egiteko joera. ◦Umore txarrekoa. ◦Kexatia. ◦Ezkorra. ◦Umore-aldaketa bizkorrak. ◦Geldiezina. ◦Ezegonkorra). •Obsesibo konpultsiboa. •Saiheste-nortasuna (◦Isolamendu eta bakardade sentimenduak. ◦Baztertua edo umiliatuari izateko beldurra. ◦Hipersentikorra. ◦Autoestimu baxua. ◦Pertsona arteko harreman estuak ekiditeko joera). •Eskizoidea (◦Besteen umore edo premiak antzemateko ezintasuna. ◦Soraioa. ◦Ez da batere komunikatiboa. ◦Helmugetan zehaztugabea. ◦Jokatzerakoan ezin erabaki. ◦Bere buruan murgilduta. ◦Sozialki isolatua. ◦Isilik lan egiten du. ◦Ez du arreta deitzen). •Eskizotipikoa (◦Jokabide alderraia. ◦Ekintzetan eszentriko eta nabarmena. ◦Isolamendu soziala du gogoko. ◦Logikaz pentsatzeko ezintasuna. ◦Apatiko eta soraioa afektuen adierazpenean. ◦Babesgabe eta huts ikusten du bere burua. ◦Bizitzari ez dio zentzurik aurkitzen). •Borderline (Nahasmendu hau duten pertsonek pertsona arteko harremanetan, autoirudian eta eraginkortasunean, ezegonkortasun-patroi bat agertzen dute). •Paranoidea (◦Beti erne. ◦Mesfidatia. ◦Erresumindua. ◦Harreman intimoetatik ihes egiten du, boterea, independentzia galtzeko beldurrez. ◦Etsai besteengana).
FILOSOFIA:+ARGUDIOAK: •Gizarte klase kontzeptuak leku zentrala betetzen du Marxen filosofian, nahiz eta bera ez izan erabili zuen lehena. Ilustrazio garaian Rousseauk ere erabili zuen kontzeptu hau. Izan ere garai guztietan eta gizarte guztietan aberastasuna ez da inoiz berdintasunez banatu. Bakar batzuek nahi beste zuten bitartean, beste batzuk oinarrizko premiak ase ezinean zebiltzan. Garai historiko guztietan ezberdintasun horiek gatazka iturri izan dira eta hainbat kasutan gatazka horiek gizartearen aldaketa iraultzaileak izan dituzte ondorio gisa. —----•Bestalde klase sozial pribilegiatua osatzen duten horiek ez diete inoiz, borondatez, pribilegio horiei uko egiten. Horrek zapalduei zapalkuntza amaitzeko bide bakarra uzten die: borroka. Marx baino lehen filosofo eta enpresari batzuek langileen baldintza duinak eskaintzen zituzten fabrika-ereduak proposatu zituzten eta, zenbait kasutan praktikara eraman ere. Baina borondate oneko ahalegin hauek deus gutxi ahal izan zuten merkatuaren indar itsuen aurka. Horrek erakutsiko zuen, langileen zapalkuntza amaitzeko bide bakarra borroka dela. -ARGUDIOAK:•Historia gatazka eta borroka ugariren lekukoa izan bada ere, lankidetza adibide ugari ere utzi izan ditu (mugimendu koperatibista, europar batasuna).—---•Ezkerreko autore askok ez dute pentsatzen ondorengo aldaketa iraultzaileak klaseen arteko borrokatik etorriko direnik, baizik eta beste mota bateko borroketatik, ideiekin lotura zuzena dutenetatik (feminismotik, ekologismotik).-------•Bigarren Mundu Gerratik aurrera kapitalismoak izan duen bilakaera (Klase ertaina eta Ongizate Gizarteen sorrerarekin) Marxek deskribatutako klaseen arteko aurkakotasuna asko diluitu du, Manifestu komunistan agertzen den analisiaren arabera, industria handiko burgesiaren garaian gizarte osoa gero eta gehiago bi klasetan kontzentratzen ari zen (burgesak eta proletarioak). XX. mendeko bigarren erditik aurrera agertutako kapitalismoarekin analisi hori zaharkituta gelditu da. Horren erakusgarri alderdi marxistek mende osoan zehar ezagutu duten gainbehera.