Nortasuna, Psikologia eta Nahaste Mentalak: Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB
Nortasuna eta Pertsonalitatea
Nortasuna: pertsonalitatea, besteei ematen diegun irudia adierazteko erabiltzen da. Sigmund Freud: gizakiak jokabideak ez ditu kasualitatez gertatzen, haurtzaroko lehen faseko esperientziek eragin handia dute bizitzaren eboluzioan eta haurtzaroko sexualitateak garrantzi handia du nortasunaren garapenean.
Eredu Topografikoa
Kontzientea: kontziente maila hau une horo kontzientzian dauden pertzepzioek, pentsamenduek eta oroitzapenek osatzen dute. Prekontzientea: oroitzapenek osatzen dute, zerikusirik bizi dugun uneko pentsamenduekin, baina kontzientera erraz ekar daiteke. Inkontzientea: kontzientean ez dauden oroitzapenak, asmoak eta osagaiak sartzen dira. Material horren parte bat ez da inoiz kontzientearen parte izan.
Eredu Estrukturala
Nortasun irrika biologikoen eta gizarteak jartzen dituen mugen arteko gatazkari sortzen da. Gatazka horretan, irrika biologikoen helburua agresibitatea eta plazera bilatzea da.
- Zera: Nortasunaren oinarri primitiboena da, instintuen eremua.
- Nia: Pertzepzio kontzientea, pentsamenduak, iritziak eta oroitzapenak daude, nortasunaren atal arrazionalena.
- Supernia: Gurasoek eta gizarteak umeari portaera eredu ideal gisa transmititzen dizkiote balioek osatzen dute superniaren eremua. Superniaren helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko litzatekeen adieraztea da.
Faseak
- Fase orala: 1. fasea. Jaiotzetik urte eta erdi arte. Lehen plazer iturria ahoa da. Hortik datorkio izena fase honi. Garapenaren aldi positiboena da eta umeak besteen ezinbesteko beharra du.
- Fase anala: Urte eta erdi 3 urte bitartean dago eta ipurdi ingurua da plazenteroa. Interferentzia honi ematen zaion erantzunaren arabera geratuko da nortasun anala.
- Fase falikoa: 3-6 urte bitartekoa, genitaletik plazerra hartu mutilek amangan ama izandelako gehien zaindu eta maitatu duena.
Test Proiektiboak
Inkontzientea ebaluatzeko pertsonengan gatazkak sortaraz ditzakeen sentimendu eta irrika ezkutuenak aztertzeko test proiektiboak erabiltzen dira.
Proba Objektiboak
Proba objektiboak tipoaren eta ezaugarrien aldekoak erabiltzen dituzte.
Depresioa
Depresioa: egoera mental askorekin lotuta dago.
- Depresio erreaktiboa: Kanpo gertakizun mingarriak (senidea hil, adb.).
- Depresio endogenoa: Barne arrazoiengatik gertatzen da, genetiko edo neurologikoa.
Nahaste Somatikoa
Arrazoi fisiologiko ezagunik ez duten gaitzak dira.
Disoziazio Nahasteak
Nortasun anizkoitza: pertsonak niaren disoziazio izugarria sufritzen du eta nortasun desberdin 2 edo gehiago ditu.
Nahaste Eskizofrenikoa
Automarjinazioa, antolatu gabeko pentsamendua, pertzepzio nahasia, emozio eta jokabide desegokiak.
Psikologia Terapia
- Asosiazio askea: Pazienteak terapeutari burura etortzen zaizkion gauza guztiak esaten dizkio.
- Ametsen azterketa: Esna gaudenean erreprimitzen ditugu bulkadak eta nahiak ametsean agertzen dira.
- Haurtzaroko oroitzapenak: Bertan aurkitzen dira gaur egungo arazoen klabeak.
- Terapia humanistikoa: Helburua heldutasun pertsonala sortzea da. Garrantzi gehiago alderdi afektiboari intelektualari baino.