Nobelagintzaren Bilakaera (1955-1969)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB
GAIA NOBELAGINTZAREN BILAKAERA (1955-1969)
2-Iparraldean,ipuinak eta narrazio laburrak mamitzen dira, baina hats handiko nobelarik ez, Jon Miranderen “Haur besoetakoa” salbu. Hegoaldean, argitaratzeko debekuak kendu bezain laster, kopuru aldetik produkzio itxurosoa egon zela esan daiteke. Beste arazo batzuek,ordea, lehenetan zirauten: gobernuaren zentsurak indartsu jarraitzen zuen, hizkuntzaren beraren egoera oso larria zen. Oraindik, munduko korronte literarioak ezagutzeko samurtasunik ez zegoen eta euskal liburugintzak azpiegitura zeharo amateurra zeukan.
3- Jon Etxaide dugu maisu. Oso gogokoak ditu idazgai historikoak: Erdi Arokoak askotan, vaina baita Aro Moderno eta Garaikidekoak ere. Bi lan mardulekin irabazi zuen ondo merezitako ospea: JOANAK JOAN(1955) Piarres Topet Etxahun koblakariaren biografia nobelatua da. GORROTOA LEGE(1964) Ahaide Nagusien arteko gatazka amaigabeei buruz dihardu.
-Bere belaunaldiari bizitzea egokitu zaion “desgiro” horretan, EUSKAL GIROA gauzatzea du helburu.
5-Txillardegik egin du gerraostean lehen agerraldia.1957an hasten da ERABERRIKUNTZA. Ohitura eleberriarekin haustura dator eta horrela EUSKAL ELEBERRI MODERNOA deritzana hasiko da. Gerraosteko literaturan berebiziko eragina duen korronte filosofikoa dugu EXISTENTZIALISMOA. Sartre izan genuen lehena bere burua existentzialistatzat hartzen: GIZAKIAK EZIN DU GAINDITU BERE IKUSPEGI SUBJEKTIBOA, hautatu beharrak larritasuna sortzen dio,eta bakardadea sentitzen du aukeratu behar horretan:
LANAK:
Leturiaren egunkari ezkutua(1957): nobela intelektuala, kontalaria 1.pertsonan,pertsonaia gatazkatsuak,giro hiritarra…
Peru Leartzakoa(1960): existentzialismoa budismoarekin kateatua agertuko zaigu. Hemen kezka denboraren igarotzeak dakar.
Elsa Scheelen(1969): Nobelaren espazioa era bat urbanoa da; lehen bi nobeletan ez bezala, hirugarren pertsonan idatzia dago.Garaiko eztabaiden eta gizartearen zalaparta eta egonezinen ispilu da.
6-Gabriel Aresti
bizkaitarrak, “MUNDU MUNDUAN” (1965): 1960 inguruko industrializazio basatia dela bide, Bilbo aldean sortzen diren txabola auzoetako miseria gorria sufritu behar dutenenen bizimodua erakusten digu. Gizartea kritikatzea du helburu Arestik. Bestalde, POESIA SOZIALA ere landu zuen Arestik (HARRI eta HERRI); (HARRIZKO HERRI HAU).
7-Jon Mirande
, Parisen jaio zen zuberotarra dugu. Ezer baino lehen esan beharra dago Mirande poeta dugula nahiz eta bere nobela bakarra oso aipagarria izan: HAUR BESOETAKOA(1970). Pertsona heldu batek hamaika urteko neska batekin dituen harremanak ditu kontagai nobelak. Pertsonaia heldu horren haur besoetakoa da Theresa. Nobelaren paganismo eta estetizismo kutsuagatik izan zen famatua.