Nire etxeko kea auzoko sua baino hobea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,95 KB

Ondo dantzatzen dakienak, musika gutxi behar:


 Pertsona azkarrak ez du gehiegi behar norbaitek esaten diona ulertzeko.

Goizeko laino gorri gaueko iturri

Goizean zeruan hodei gorriak agertzen badira, gauean euria egingo du.

Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da:

Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira.

Urte askoan txapela kaskoan:

Norbaiti luzaro bizi dadila opa nahi diogunean.

Idi zaharrari arran berri:

Gaitz handiaren aurrean, erremedio are handiagoa behar izaten da.

Nahiago dut "to" bat hamabi "emango diat" baino:

  Askotan agindu eta sekula ematen ez duena baino hobea da batere agindu gabe behin ematen duena.

Ez da horixe atzo goizekoa:

Norbait edo zerbait zaharra dela adierazteko erabiltzen da.

Ardi galdua atzeman daiteke; aldi galdua, berriz, ez:

Alferrik galtzen den denbora ezin da berriz eskuratu.

Bi ezkero, hiru seguru

Behin eta berriz saiatzen denak lortzen du bere helburua azkenean.

Osasuna munduko ondasuna:

Mundu honetako aberastasunik handiena osasuna edukitzea da.

Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian:

Gezurtia berehala gelditzen da agerian.

Non gogoa, han zangoa:

Zerbait lortu nahi dugunean, horretan jartzen dugu gure arreta guztia.
Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau:
Kanpoko gauza eta pertsonek etxekoek baino ospe gehiago izaten dute, baina askotan kontua besterik ez da izaten.

Zenbat buru, hainbat aburu:

Nork bere iritzia dauka.

Askoren mina, tontoen atsegina:

Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzea ez litzateke pertsona azkar baten kontsolamendua izan behar.

Langileentzako lana, alferrantzako jana:

Alferra langilearen lanaz aprobetxatu ohi da.

Ezkur urte, elur urte:

Ezkur ugari dagoenean, elur ugari egongo da urte horretan


A ze parea, karakola eta barea:

Izakeraz berdintsuak diren bi pertsona deskribatzeko erabiltzen da.

Goiz gorri, arratseko iturri:

Goizean laino gorriak egonez gero, arratsaldean euria egingo du.

Ahoa hertsirik ez da eulirik sartzen:

Isilik dagoenak ez du hankarik sartzen.

Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon:

Zerbait izan duzunean ongi erabili ez baduzu, falta zaizunean ez kexatu.

Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku:

Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.

Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak:

Pentsalaria sarri da garaile indartsuaren aurrean.

Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago:

Handiustea izateak ez du esan nahi hobea izango zarenik.

Abenduko eguna, argitu orduko iluna:

Abenduko egunak laburrak dira.

Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan:

Zenbaitetan, sendagileek ere, ez dute asmatzen erien gaixotasunik eta okerreko sendagaiak ere eman ohi dituzte.

Neke gaberik, ez da bizitzerik:

Bizitza honetan eginahalak egin behar ditugu aurrera aterako bagara.

Ardia, beeka egonik, ez du jaten belarrik:

Zenbait tokitan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.

Kalean uso, etxean otso:

Kalean mantso eta apal ibiltzen dena, etxean basati moduan portatzen da maiz.

Gogozko tokian aldaparik ez:

Egiten dena gustura egiten bada, ez da lana.

Maite ditugun begietan lausorik ez:

Maitearengan ez dugu akatsik ikusten.

Mando merkea, nagusiaren nekea:

Merke erosi ohi duguna, askotan garestiagoa ateratzen zaigu.

Nirea nire eta zurea gure:

Norberekeria adierazteko erabiltzen da.

Diruak malkarrak zelaitzen:

Diruaren bidez gauzarik zailenak ere lortu ohi dira.

Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki:

Goiz esnatu eta oheratzen dena urte askotan biziko da.

Burla minena, egia dioena:

Egiak min ematen du askotan.

Errementariaren etxean zotza burruntzi:

Zerbait erraz lor edo egin daitekeen tokietan, maiz horren gabezia egoten da.

Bista ona eta elkar ezin ikusi


Bi lagun elkarrekin haserre daudenean esaten da.

Dagoenean par-par, ez dagoenean negar:

Dagoenean gozatu eta ez dagoenean izorratu.

Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar

Gauzak egin aurretik pentsatu egin behar dira.

Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua

Motiborik gabe kexatzen denaz esan ohi da.

Egon adi lo eta jango dek mehe!:

Zenbait lekutan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.Diruak malkarrak zelaitzen:Dirua da mundu honetako jaun eta jabea.

Burdina berotan jo behar da:

Planak egiten ditugu beroaldian baina hoztean pikutara bidaltzen ditugu








Entradas relacionadas: