Nietzscheren testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 34,91 KB

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA


  Zeri deituko diogu ez bortitza? Hurbiltasuna sortzen duen guztia sartuko dugu paradigma horretan, erakarpen magnetikoa duen eremu bat izaten laguntzen duen guztia. Ez da indarkeria ez jartzea, baizik eta hurbiltasuna, erakarpena sortzea.  KEBren helburua da kalitate handiko konexioa sortzea, horren bitartez, batak bestearen egoera ezagututa bi alderdientzako irtenbide onuragarriak izango diren emaitzak lortu ahal izateko.
Guztion beharrak ikusi eta zaintzea bilatzen da eta, beraz, denok izango dugu irabazi edo aberastu izanaren sentsazioa.  GURE ASMOA  KEBren funtsa, trukatzen ditugun hitzetan baino, jartzen dugun kontzientzian dago. Horregatik, egoera batean murgilduta nagoenean hiru jarrera bila ditzaket:  Arrazoi dudala uste dut eta gauzak nire ustez egon beharko luketen bezala egotea lortu nahi dut. Horretarako, hainbat modu erabiltzen ditut: esate baterako, inposatzea, mehatxatzea, zigortzea… Ezer ez egin, pasatzen utzi. Batzuetan, desgaitzeko modua izan daiteke, baina gatazka, askotan, ez da desagertzen eta borroka bera errepikatzeaz gain, gatazka desegitea konplexuago bihur daiteke.  Konexioa eta lankidetza bilatzen ditut. Nire asmoa, bizitzen edo esperimentatzen ari naizena eta besteari gertatzen ari zaiona bat egitea denean. 

LAGUNTZAZKO HARREMANA KOMUNIKAZIO PROZESUAN


Gizarte langintza da batez ere, laguntzazko harremanak eratzea. Premian dagoen pertsonari, edota ahul dagoen talde edo komunitateari sustengua, babesa, …bere baliabideak indartzeko edota SAREA berregiteko laguntza / Noiz eratzen ditugu laguntzazko harremanak? - Artatzean - Prebentzio lanean- Bitartekari lanean- Planifikatzerakoan- Ebaluatzerakoan- Sustapen lana egiterakoan- Gainbegiraketa lanean- Ikerlanean- Zuzendaritza lanetan- Irakaskuntza lanean / Gizarte langilearen eginkizunak dira laguntza harremanetan bideratuak: -Elkarrizketatzea - Informatzea, norabideratzea,  bideratzea -Gizarte prestazio eta baliabideei buruz informatzea -Telefonoz arreta eta hartuemanak -Ingurune sozialarekin hartuemanetan izatea-
Etxebizitzetara bisitak egitea -Taldean saioak egitea -Bilerak beste profesionalekin -Eskaerak , txostenak,  historia sozialak eta abar idaztea -Hitzaldiak  edota ikastaroak antolatzea eta ematea -Beste profesional batzuekin batera esku-hartze eraginkorrena bilatzen trebatzea -Azterlanak egitea -Ikasleen formazio praktikak gidatzea -Sentsibilizazio eta prebentzio kanpainak antolatzea 

Lan jardun guzti horietan harremanezko eta komunikaziozko sistema eraikitzen edo sortzen dugu: - Harremanak eraikiz,- Loturak sortuz ,- Aukerak sortuz,eszenatoki eta proposamen berriak, sistema berriak sortuaz aldi berean,- Hitz eginaz, partekatuz, parte hartuz, - Informazioa eta ezagutza eskuratuz, - Bitartekari izanaz,- Erakutsiz, agertuz, asmatuz, aldatuz, indartuz baloreak, jarrerak, pentsaerak,- Eta besterik / Gizarte langileak gaitasun batzun izan behar ditu: Sentiberatasun soziala, Ulerkortasuna, Inplikatzea eta murgiltzea , Motibatzeko eta animatzeko gaitasuna / Laguntzazko harremanaz: Laguntzazko harremana da sufrimendu iturri den gatazka edo sintomak dituen pertsona eta aldaketarako laguntzen duen agentearen arteko komunikazio interpertsonal era bat, hartueman testuinguru batean. Pentsatzeko, sentitzeko edota jokatzeko erak aldatzera zuzendutako komunikazio interpertsonal prozesu bat, laguntza eskatzen duen pertsonarekin hartuemanean. / Funtsezko jarrerak laguntzazko harremanean: <> Jarrera enpatikoa<>Onarpen inkondizionala <> Autentizitatea edo kongruentzia / 

Laguntzazko harremana eratzeko oinarrizko ekinbideak: 1. SINTONIZATZEA Errekonozitua sentitzeko eta pertsona bakan bezala tratatua izateko besteak duen beharrarekin. Arretaz tratatua izateko beharrarekin 2. ADIERAZPEN LIBREA ERRAZTEA bere bizipen eta sentimenduena epaitu edota aurka egote adierazpenak egin gabe; ostantzean arazoa ulertzeari traba, eta baita harremanaren espontaneitateari 3. Sensiblea eta abegikor agertzea: bere sentimendu eta ideiekiko, berarentzako duten esanahi zehatza zein den desbelatzen saiatuz, eta zein erantzun mota izan litekeen egokiena –eta komenigarriena- bideratuz 4. Bestearen tokian jartzea eta erritmoa jarraitzea: horrek segurtasuna sentitzen lagundu ohi du eta baita konfidantza izaten solaskidearengan, ulertua eta onartua sentitu ahala 5. Sahiestea lagunduak epaitua izanaren inpresioa izatea. 6. Argitzea elkarrizketatik irtengo den informazioa nola erabiliko den 7.  Bere arazoei aurre egiteko eta aterabidea topatzeko bere protagonismoa ezinbestekoa berak erabakiak hartu ahal duela -eta behar duela- konturaraztea.

KOMUNIKAZIOA: KONTZEPTUA ETA OSAGAIA


Komunikazio interpertsonala hobetzeko ahaleginak hiru norabide/dimentsio elkarreragiletan arreta jartzea eskatzen du: norbanakoarengan, taldearen elkarbizitza moduengan eta baldintza instituzional eta sozialengan. SARRERAKOAK  -II. Munduko gerratearen ondoren garatzen hasitako jakintza-arloa  -Lehen argitalpenak: Wiener, 1948; Shannon y Weaver, 1948  -Zibernetikaren bidetik lehen pausuak  -Teoria anitz eta konplexu ugari , komunikazio-prozesuei buruzko hipotesi ezberdindunak, eta komunikazioaren osagai ezberdinei ematen dietenak garrantzia. Beraz, ez dago komunikazio deitzen denaren definizio kontsentsuatu bakar bat. -Jakintza-arlo eta ikuspuntu teoriko ugariren aztergai eta bidegurutze. -Teoria aberastasuna: ikaskuntzaren teoriak, sistemen teoria, teoria semiotikoak, etc. -Komunikazioa eta elkarrekintza kontzeptuak nekez bereizi litezke. -Komunikazio interpertsonalari jarriko diogu arreta, gizarte langintzarako lanabes nagusia harremana bera dela uste baita. 

KOMUNIKAZIOA GIZARTE BIZITZAREN OINARRIA DA gizarte-bizitzaren ezinbesteko adierazpide eta antolabide baita. Ezin da ‘giza arterik’ izan komunikaziotik kanpo. Komunikazioa mezuak trukatzeko prozesu bat da; izan ere, jendeak norberaren esanahiak eta besteenak komunak izan daitezen mezuak trukatzen ditu etengabe. Bere bitartez harreman eta egintzak zentzu komunez eraikitzen ditugu. Komunikazioa ez da soilik informazioa trukea, ez eta hizkuntza bidezkoa bakarrik. KOMUNIKAZIORA HURBILTZEN -Orokorki hitz eginda, leku batetik bestera ‘zerbait’ igortzea da. -Igorritako edukiaren osagaiak izan daiteke: hitzak, esaldiak, irudiak, keinuak, ideiak, etc. -Igorleak eta hartzaileak kode bateratu bat eduki behar dute -Mezuan bildua dagoen informazioa edo esanahia hutsegite gabe interpretatu ahal izateko -Bi edo aktore gehiago elkarrekiko daude. Komunikazioaz ari garenean informazioaren transmisioaz ari gara, baina elkarrekintzaz ere bai 

KOMUNIKAZIOA ZERTAN DATZAN ARGITZEN -Kode bera ezagutzen duten aktore bi edo gehiagoren elkarrenganako jarduna -Aldebiko interakzioan, elkarreraginez -Xede bat duten jokaera sekuentzien barnean, informazioa transmitituz -Zeinu multzoen bitartez informazioak, esanahiak eta sentimenduak elkartrukatuz -Transmisio kanal ezberdinetan zehar egin liteke -Nahitako prozesua, intentzioduna; baita interaktiboa eta dinamikoa ere. -Ideia deskodetzeko gai den hartzaileari igorleak kodetutako mezua transmititzea -Ahozko estimulu, zein estimulu fisiko ugariren bidez  -Ikaskuntzako esperientziek baldintzatutako prozesua -Mezua egoeraren arabera aldagarria KOMUNIKAZIOAZ BI ULERKERA makinarena eta organismo/orkestarena MAKINAREN METAFORA: MEZU TRANSMISIOARI GARRANTZIA Komunikazioa  = seinale formalen bidez edukiak transmititzea -Komunikazio-prozesuak linealak bailira ulertzen dira -Lerro batetik bestera edukiren bat aldatzean gertatzen da -Ataletan banatutako garraioa, eta “garraiobide” horretako atal edo tarte bakoitzak bere eginkizun berezia -Kodeetan ez dago anbiguotasunik; unibokotzat hartzen dira -Zentzua edota testuingurua kontuan hartu barik 

ORGANISMO EDO ORKESTAREN METAFORA: INTERAKZIOA -Multzo sistematiko bateko partaideen elkarketa da komunikazioa. -Ez dira soilik edukiak lekuz aldatzen -Komunikazio prozesuaren osagai eta alderdi guztien harremana eta elkarrekintza da -Ezin dira banandurik eta zein bere aldetik ulertu -Osotasun dinamiko eta zirkularretan gertatzen da. -Funtsezkoa kontuan hartzea komunikazio-ekintzaren zentzua eta testuingurua. KOMUNIKAZIOA ZERTAN DATZAN III Beraz, komunikazioaz ari garenean: 1. Komunikatzea berezko gaitasuna da, eta egoki komunikatzea ikaskuntza prozesu bat da, unean unekoaren behaketa eta egokitzapena eskatzen duena. 2. Mezuak igortze eta jasotze jarduna etengabea da; aldi berean dihardu subjektu batek informazioa ematen eta informazioa jasotzen. 3. Mezu berak esanahi ezberdina izan dezake harremanaren arabera. Komunikazioa edukiaren araberakoa bezainbeste da harremanaren araberakoa. Izan ere, mezu guztiek dute ‘eduki’aren geruza eta ‘harreman’aren geruza. 4. Komunikazioak bi alderdi ditu, hitzezkoa eta ez hitzezkoa. Sintonizatuta/bateratuta daudenean komunikazioari mesede egiten diote; kontraesanean daudenean, ziurgabetasuna handitzen dute. 

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA IZATEKO: 1. Mezua emanterakoan solaskideak ulertzeko moduan adierazteko ahalegina egin behar du. 2. Beste pertsonak transmititzen duena arretaz entzun behar du, parte esplizitua zein parte inplizitua. 3. Jasoleak ahalik eta distortzio gutxienekin kaptatzen duenean igorleak transmititu nahi duena. KOMUNIKAZIO ERAGINKORRERAKO HAINTZAT HARTZEKOAK: - Funtsezkoa da unean unekoaren behaketa arretatsua eginaz unean unekora egokitzea -Mezuaren bidalketan eta jasoketan, bietan, jokatzen da elkar-ulertzea egokia izatea ala ez. -Mezu guztiek beraien barnean dute edukiaren maila eta harremanaren maila. -Komunikazioaren hitzezko alderdia eta hitzez bestelako alderdia elkarrekin sintonizatuta daudenean mezua argitu eta indartu egiten da. KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA LORTZEKO 1. Ohartzea hautematearen arabera errealitate objektiboa aldatu egiten dela, hau da, hautemateak errealitate objektiboa aldatzen duela. 2. Jokabide guztiak direla komunikatzaile. 3. Hitzekin eraikitzen ditugun mezuetan darabilzkigun hitzei arreta jartzea. 4. Konsziente egitea eta zaintzea ubide analogikoetatik bidaltzen ditugun mezuetaz. 5. Komunikazioari buruzko komunikazioari arreta eskaintzea. 

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRAGOA LORTZEKO ERAGILEAK: Komunikazioaren alderdi guztiak ez dira kontzienteak, inpresio eta adierazpen posible guztiak ez ditugu hautematen; komunikazio subliminalaren errealitatea ere badago. Gure aurretiazko esperientziak, kulturak, hizkuntzak, sinesteak, balioak, interesak eta aurreiritziak dira komunikazio unitate bakoitzetik zati bat aukeratzeko filtroak. Bost zentzuen bidez prozesatzen dugu informazioa, eta gutako bakoitzak zentzu bat edo bi hobesten ditu errealitatetik datorrena hautatzeko. Programazio Neurolinguistikoaren enfokearen arabera hiru errepresentazio sistema nagusi ditugu: KOMUNIKAZIOAREN AXIOMAK: Komunikazioa gobernatzen dute. Egoera guztietan agertzen dira. Ohiko gatazken alderdiak argitzen dituzte. KOMUNIKAZIOAREN AXIOMAK: 1.Ez komunikatzea ez da posible. 2.Komunikazio orok edukiaren alderdia eta harremanaren alderdia barnebiltzen ditu. Harreman interpertsonaletan bi maila horiek daude 3. Komunikazioan partaide direnek komunikazioaren garapeneko sekuentziak nola ordenatzen/baloratzen/kalifikatzen dituzten, horrek baldintzaten du bakoitzaren jokabidea, eta berorrek harremana/komunikazioa. 4. Modu digitalean eta modu analogikoan komunikatzen gara pertsonok. 5. Komunikazio-elkarreraginak osagarriak dira. 

KOMUNIKAZIOAREN OSAGAI NAGUSIAK: IGORLEA -Komunikazio prozesuko aktoreetako bat, informazioaren iturri dena. -Hartzailearekin komunikatzeko era bere esku dago. -Hartzaileak igorle bezala hauteman/pertzibitu behar du. -Modu aktibo batean inplikatu behar du komunikazioan -Komunikatzeko trebetasunak izan behar ditu -Hartzailearengan pentsatuz igorri behar du mezua -Ahozko komunikazioaz ari bagara, hitz egokienak aurkitu behar ditu –erregistro egokian- eta ideiak artikulatuz. -Sinesgarritasuna izan behar du HARTZAILEA -Informazioa jaso, barneratu eta interpretatzeko egitekoa/funtzioa duena -Atzeraeragina/feedbacka ezarriko du -Igorleari buruzko irudia sortuko du -Entzuteko gaitasuna behar du -Bere alderdi kognitiboak, emozionalak eta portaerazkoak zeresan handia dute. MEZUA -Komunikatu nahi dena -Bi maila dituena: edukiarena eta helburuarena -Eraginkortasunaren mesedetan, zehazki definitu behar adierazi nahi duguna. -Ezaugarri batzuk:   - Sinesgarritasun   - Argitasuna   - Ingurumarira egokitua   - Espazioaren egokitasuna. Kode guztiak anbiguoak eta adiera anitzekoak direnez, ezaugarri horiek gutxitzeko ahalegina egin behar dugu komunikazio eraginkorraren mesedetan; ahalegin horiei ‘erredundantziak’ deritze. 

Hizkuntza (KODEA), norbere adierazkortasuna ahalduntze tresna da, eragina eta eraginkorra izan ahal izateko bitarteko nagusi bat. Hizkuntza, norbere adierazkortasuna –idatzia zein ahozkoa- lantzea funtsezkoa ekintza eta eraldaketan laguntzeko. KANALA Mezua igortzeko erabilitako bidea. Zentzumen eta euskarri ezberdinak    - Informalak: espontaneoki sortuak, planifikazio gabeak.    - Formalak: planifikatua eta egituratua. Bide ezberdinak: - Hitzak - Mimika, keinuak, gorputz mugimenduak - Arropa, estetika, gorputzaren distantzia -Unea/mezua/jasotzailearen arabera erabaki behar dugu kanala -Kodea eta kanala helburuei eta solaskideari egokitu behar zaizkie, komunikazioa eraginkorra izatekotan ATZERAERAGINA - Pertsonen arteko mezuen eta jarreren joan-etorriko eragina da atzeraeragina. Hartzailearen eta igorlearen jarduerak trukatzen diren prozesuari deritzo. - Komunikazioa prozesu zirkular bat bezala ulertzeko beharrezko osagaia da; igorleari hartzaileak emandako erantzunak igorlean eragingo du, eta horrela, igorlea hartzaile bihurtu. - Besteen jarrerak bere hautematen eta ulertzen ari denaren berri ematen digu. -Igorlearen eta hartzailearen elkarrekintza bideratu eta erantzunak egokitzen ditu.

Atzeraeragina aldaketa norabidetzeko tresnatzat hartzen da esku-hartze psikosozialean Atzeraeragin positiboa deritzo sistema aldarazteko nahia duenari;  egokitzeko, eraldatzeko edo zuzentzeko bidea irekitzen duenari, hau da, eraginkorra eta eraldatzailea izateko modukoa. Atzeraeragin negatiboa da sistemari bere horretan irauteko –homeostasian- eta oreka lortzeko nahia dagoenean; aldaketa oztopatzen duena. Atzeraeragina eraikitzailea edota eraginkorra izateko komeni da izatea: -Deskribatzailea izatea; -Zehatza izatea. -Orekatua izatea -Erabilgarria izatea - Berehalakoa izatea. TESTUINGURUA - Komunikazio emanaldi bat interpretatzeko erabiltzen ditugun baldintza guztien multzoa -Hiru motatakoa: Denborak eta lekuak mugatutakoa - Ingurune soziala -Testuinguru ideologikoa eta kulturala  Funtsezkoa testuinguruari erreparatzea komunikazio-prozesuak ebaluatzerakoan –esandakoak/adierazitakoak kontestuaren araberako zentzua hartzen baitu, hau da, momentuko ’hemen’ edo  lekuan lekukoa da -Konstrukto/eraikuntza psikologikoa ere bada, emanaldiaren interpretazioa bideratuko duena -Kontestuaren parte dira: geroari buruzko -usteak -sinesmenak -oroitzapen partikularrak/bitxiak -kultur arau nagusiak -entzulearen uste eta pentsamenduei buruzko hipotesiak… 


PERTSONARTEKO HARREMANETAN KOMUNIKAZIORAKO OZTOPOAK kanalari dagokionean: -hitz makuluak -gaizki ahoskatzea -bolumen desegokia Mezuari dagokionean: -informazio nahasia -informazio kantitate desegokia -informazio desegituratua -informazio teknikoa Jokaerari dagokionean: -ez egia esatea -etetea -errepikatzea Jokaera ez berbalari dagokionean: -keinu zitalak -espresio bihurritua -begiratu latza -izerditzea Testuinguruari dagokionean: -leku zaratatsua -usai txarra -leku arrotza Igorleari dagokionean: -agintzen du -predikatzen du -epaitzen du -beldurra du Hartzaileari dagokionean: -deskonfiantza -etetea -arretarik ez jartzea -gehiegizko justifikazioa Profesionalari dagokionean jokabide desegokia: -hiztegiaren erabilera desegokia -gaitzespena -
enpatia falta -telefono deiekin etetea Jarrera negatiboak: -jarrera miatzailea -jarrera juzgatzailea -lekzioak eman KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA OZTOPATZEN DUTEN JARRERAK -Errespetu eta balorazio positibo falta   -Egoeran norberak eragin ezinaren ustea/pertzepzioa izatea -Solaskidearekiko lehia jarrera -Zintzotasun eza -Deskonfiantza edo fidagarritasuna ez ematea. -Botere edo erabakimen ezberdintasunak -Pasibitatea eta menpekotasuna egoerarekiko/harremanarekiko.


PENTSAMENDU IRRAZIONALAK


Bukatu gabeko pentsamenduak -Arazo baten eta bere ondorioen, balorazio exajeratuak -Ideia mugatzaileak eta ezkorrak -Beldurra dute oinarrian eta baita gizakion izaera mugatua onartu ezina ere -Ez dira egiazkoak -Exijentziak dira -Nahiak adierazi ordez, beharrak -Lortu nahiko genukeena lortzen lagundu ordez, helburuetatik urruntzen gaituzte -Norbere erantzukizuna, zein kontrol aukera, ukatzen dute -Inseguridadea, ahuldadea eta ezintasuna sortzen dute -Norbere eta harremanen garapena oztopatzen dute. / Pentsamendu irrazionalak identifikatzea jardunbide profesionalean oso beharrezkoa, izan norberenak, hartara lan jardunean eraginkorragoa izateko, eta baita bournout sindromea prebenitzeko eta artatutako pertsonari bereak identifikatzen lagunduz, hartara bere garapen pertsonalean laguntzazko harremana bideratzeko. 

TREBETASUN SOZIALAK ETA BARETASUNA Antsietate eta estres sortzaile; hauei aurre hartzeko pentsamendu irrazionalak desaktibatu behar, eta emozioak erregulatu. Norbere barne oreka zaintzekotan, ekidin beharreko pentsamoldeak. Gizarte langintzan, besteei laguntza eskaini ahal izateko norbere baretasuna zaindu eta elikatu. Pentsamendu irrazionalak identifikatzea babesteko tresna eta osasunaren mesedekoa. Beste baliabide psikologiko babesgarri hauekin harremanik baduena da: Sormena Inteligentzia soziala Inteligentzia emozionala Mentalitate irekia Ausardia Autokontrola Espiritualitatea Umorea Maitatzeko eta maitatua izateko gaitasuna Baikortasuna Bizitasuna PENTSAMENDU IRRAZIONALEN SAILKAPENA: 1 Iragaztea 2 Pentsamendu polarizatua 3 Gaingeneralizazioa 4 Pentsamenduaren interpretazioa 5 Ikuspegi katastrofikoa 6 Pertsonalizazioa 7 Kontrolaren engainuak 8 Justiziaren engainua 9 Arrazonamendu emozionala 10 Aldaketaren engainua 11 Etiketa orokorrak 12 Kulpabilitatea 13 Beharko’-ak 14 Arrazoia izan 15 Errekonpentsa dibinoaren engainua

ENTZUTE AKTIBOA


Giza faktorea oro har, eta entzutea, zehazki, klabea da gizarte langilearen zeregin ezberdinetarako, eta bereziki ‘laguntzazko harremana’ eraikitzeko, bere lan-tresna nagusia dela jakinik. LAGUNTZAZKO HARREMANA Komunikazio interpertsonal mota bat, laguntza beharrean dagoenaren pentsatzeko, sentitzeko edota egiteko alderdiren bat aldatzeko. Laguntza eskatzen duenak ditu ezaugarri: -Sufritzen ari da -Desmoralizatuta sentitzen da, itxaropena galtzera darama eta baita autoestimua. -Sufrimenduaren jatorria beragandik kanpo hautematen du -Aldatu daitekeela uste du, posible dela -Arazoa bideratzeko berak aktiboki parte hartu behar duela konturatzen da. MARY RICHMOND GIZARTE LANGILEEN EGITEKOAK  -Erabiltzailearen gizarte harremanak hobetzea -Erabiltzailearen gizarte testuingurua eta testuinguru pertsonala ezagutzea -Maitekortasuna, pazientzia eta abegikortasun pertsonala sustatzea -Ingurunea aldatzea, baliabideak antolatzea eta hautsitako lokarriak lotzea -Erabiltzailearen parte-hartzea sustatzea -Prozesuak biltzea, lotzea eta egokitzea -Entzuteko gaitasuna  -Enpatia -Pazientzia  -Hurbiltasuna -Adore emateko eta estimulatzeko gaitasuna -Ohartarazteko eta diziplina ezartzeko gaitasuna -Zintzotasuna  

ENTZUTE AKTIBOA Esfortzu fisikoa eta mentala  egin behar da arretarekin jasotzeko mezu osoa, interpretatuz  mezuaren esanahi zuzena; hitzez adierazitakoaren bitartez eta ez-berbazko informazioari erreparatuz ere. Eskatzen du ere hitz egiten digunari adieraztea, berrelikaduraren bitartez, ulertu duguna.Arretaz eta kontzentratuta entzutea da, atzemanaz hizlariaren jakinarazia,  pentsaerak eta emozioak.  Mezua interpretatzea hizlariaren ikuspuntutik. Besteak adierazten duena entzuten kontzentratzeko, funtsezkoa da distrakzioak saihesteko esfortzua egitea, eta horren barruan sartzen da norbere pentsamenduak apartatzea.Esfortzu fisikoa + mentala + emozionala. -Diozunari interesa eta arreta jartzea, erantzuna prestatzen aritu gabe -Antzeman, jaramon egin eta interpretatu berbazko eta ez berbazko mezuak -Deduzitzea, ulertzea eta zentzua ematea aditzen denari. Soinuari esanahia gehitzea. ENTZUTE AKTIBOA ERRAZTEN DUTEN ELEMENTUAK: Disposizio psikologikoak:  -Entzuteko prestatzea -Bestea behatzea: esaten duenaren, edukia identifikatzea, helburuak eta sentimenduak. Beste pertsonari berrelikadura: -Entzuten diozula adieraztea, hitzezko eta ez hitzezko bideetatik. 

NOLA DAKIGU ENTZUTEN DUGULA? -Hitz egiten duenaren tonu animikora egokitzen garenean -Transmititu nahi digunaren edukia laburtu ahal dugunean  -Asmatzen dugunean zein momentutan eten, adorea eman jarraitzeko, indartu, deskribatu eta ebaluatu. ENTZUTE AKTIBOA OZTOPATZEN DUTEN ELEMENTUAK: -distraitzea -moztea -juzgatzea -laguntza edo konponbideak azkarregi eskaintzea -beste pertsonak sentitzen duenari muzin egin -norbere historia kontatu -aurkako argudioak ematea -adituaren sindromea ENTZUTE AKTIBOA HOBETZEKO -Denbora hartzea entzuteko. -Giro atsegina sortzea. -Hizlaria-igorlea den bezala onartea. -Distrazioak saihestea, kontzentrazioa hobetzen baitu -Gaia prestatzea, komunikazioaren esentzia azkarrago zentratzen baita -Ideiak sintetizatzea; desadostasunak argitzea eskatzen du. -Argudioen egitura ulertzea; mezuaren gakoak deszifratzea eskatzen du. -Ondorioak ez aurreratzea; solaskidearen isiltasuna eta geldialdiak errespetatzea. -Enpatikoak izatea ENTZUTE AKTIBOA EGITEAREN ONURAK: 1. Zintzoa izateko konfidantza izango dute besteek 2. Motibatuta sentituko dira 3. Emozioak adierazteko lasaitasuna sentituko dute 4. Harreman asebetegarria sortzen da 5. Arazoen sakonera iristeko modua zabaltzen du 6. Norberarenganako errespetua handitzen dugu.


ENPATIA


Besteak zer pentsatzen duen, nola sentitzen den eta zer egiten duen ulertzen dugun heinean, eraginkorragoa izango da gure esku-hartzea. Enpatia da gizarte langilea eta erabiltzailearen harremanaren bitarteko nagusienetarikoa. Ulertzeko gaitasuna + ulermen hori komunikatzeko gaitasuna. Argi izan behar: -bestearen ikuspuntuaz jabetu behar gara -bere sentimenduez ohartu eta sintonizatzeko. ENPATIA: -Komunikazio gaitasuna baldintzatzen du -Bestea bere berezitasunean ulertzeko egiten diren esfortzuak biltzen ditu -Enpatiaz aritzeko ezinbestekoa da norberaren ezagutza eta besteena izatea -Enpatia ere ikasi ahal da, eta horretarako gaitasun/trebezia batzuk praktikan jarri behar dira. ENPATIA DEFINIZIOA: Besteren pentsamenduak zein emozioak ulertu eta sentitzeko gaitasunak barne biltzen dituen fenomeno konplexua da. ENPATIAREN GARAPENA Beste pertsonekin enpatizatzeko gaitasuna urteak bete ahala garatzen eta hazten zaigu. Halere, ez gara derrigorrez enpatikoak; gaitasuna da, baina ezeztatzera ere irits gaitezke, besteak beste sufrimendua ekiditearren. 

Enpatia garatzeko prozesuan zehar, oso garrantzitsua da gure pentsatzeko moduak sentitzeko moduetan izan dezakeen eragina kontuan hartzea.Besteek duten beharra nabaritzen laguntzen digu, eta horrek laguntzeko gogoa pizten. Laguntza ematea ez da automatikoa, zenbait aldagaik areagotu, gutxitu edo mugatu dezakete gogoa. ENPATIAREN ERAGINAK MORALITATEAN -Enpatiak emozio moralak eragiten ditu; besteren sufrimenduarekin enpatizatzen dugunean gure moraltasuna aktibatzen baita. -Barkamena eskatzeko prozesuak errazten ditu; bestalde, mina eragin digunarekiko enpatia sentituz gero, barkatzeko aukerak handitzen dira. -Agresibitatea gutxitzen du, hau da, erasotzeko gogoari uztea HEZIKETAREN ERAGINA: Ezberdintasun indibidual-genetikoez gain, testuinguruak garrantzia du enpatiaren garapenean: - Familiako giroak- Heziketa teknikek - Gizartean hedatutako pentsaerek. ENPATIAREN ARRISKUAK ETA MUGAK Enpatia ez da edozein egoeratan edo edozeinen aurrean modu berean ematen den erantzun unibertsala. Erantzun enpatikoa baldintzaten dute: -Gertutasun geografikoak eta garai berekoa izatea -Antzekotasunak-etxekotasunak / 

-Enpatiara ohitzea. Enpatia gehiegi estimulatuz gero, besteen mina sentitzeko sentsibilitatea anestesiatu liteke. -Gehiegizko enpatia. Gehiegizko enpatiak laguntzearen eraginkortasun-maila gutxitu dezake, enpatiaren abantailak desagerraraziz. - Enpatiaren hauskortasuna: Sentsibilitate enpatikoa jaiotzez daukagu baina erraz ahuldu edo desagertu daiteke.  -Ez dagoenean enpatia. Psikopaten kasuan bezala, besteekiko gupida, erruduntasuna edo higuinik ez dute sentitzen. Besteen emozioak sentitzeko ezgaituak dira. ENPATIA HEZTEKO BEHARRA Enpatiak dakartzan ondorio positiboak mantendu edo areagotzeko, eta negatiboak ekiditeko. Baita beste emozio batzuk ere hezitzeko: beste taldeko partaideekiko nazka, ezberdina denarekiko beldurra, aurkariekiko haserrea, etc. Geu baikara sarri sentitzen duguna sentitzearen arduradunak, geure parteaz ardura hartu behar dugunak. Besteekiko sentitzen duguna geure ardura da; bestearekiko dugun pertzepzioaren/ebaluazioen baitan dago, eta hori gure balioetan oinarritzen da. 

Aurreiritziak desegiteko ausardia behar da horretarako, bestea pertzibitzeko modua aldatu ahal izateko. NOIZ AKTIBATZEN ZAIGU ENPATIA: - Enpatia eta etxekotasuna: enpatia handitu egiten da aurretik gaia edo pertsonekin esperientziarik izan badugu -Enpatia eta antzekotasuna: Antzeko arazoa bizi izatea edo kidetasunarekin loturiko lokarririk izatea -Enpatiaz jokatzen ikasi eta irakatsi izan zaigunean. -Esperientzia estresagarriak izan ditugunean geuk iraganean,are gehiago min eta sufrimenduzko esperientziak izan baditugu. -Enpatia eta objetuaren ikuspena: jasotzen dugun seinaleak gogorrak edota mingarriak izateak gure jarrera enpatikoa azaleratu dezake. ENPATIZATZEKO BALDINTZAK: -Bestearekiko interesa izan behar dugu -Bestearekiko adeitasuna -Begirunea -Jarrera interaktiboa edota bestearekin harremanetan jartzeko nahia, aldeko jarrera edo disposizioa.


EZ BERBAZKO KOMUNIKAZIOA


Ez-ahozko komunikazioak, prozesu interaktiboetan jorratzen diren giza jarrera anitzak dira, nahita edo nahigabe azaldutakoak, ahozko lengoaiazkoak ez direnak eta hartzaileak interpretatzen dituenak. Esaten dena eta esaten ez dena, dena da mezua. / Funtsezkoa da EBKri erreparatzen eta antzematen ikastea komunikazioa eraginkorra izango bada. Berehalako interpretazioa eskatzen duenez, behaketa arretatsua ezinbestekoa da. Arreta fina behar zenbait EBKz ohartzeko arreta  zentratua eta kalibrazio fina beharrezkoak dira, bereizi ahal izateko zein den funtsezko zeinua/adierazlea eta zein aldarte dagoen bere oinarrian. Ezin ahaztu EBK anbiguoa dela; zeinu berberak esanahi ezberdinak izan baititzake. EBK FUNTZIOAK: Hitzez esana aldatzen du; idatzizko komunikazioan puntuazio ikurren funtzio antzerakoa du. Aukerak izan litezke: - Konfirmatzea - Kontraesatea - Osatzea . EBK-k hitzei enkuadrea ematen die, eta beraien barnean dagoena aberasten du; aldaberatasun handia ematen dio giza komunikazioari, baina baita nahasteko aukerak ere. EBK-k konbertsazioak kontrolatzen ditu, nork-noiz hitz egin erabakitzen lagunduz.

OSAGAIAK: Kinesika • Ez-ahozko komunikazioan, gorputz mugimendua inplikatzen duten elementuak. • Ray Birdwhistell eta Albert Scheflen-en aburuz, keinuek bakarrik ez dute esanahirik, eta beharrezkoa da gauzatzen diren testuinguruan aztertzea. Gorputz jarrera Funtzioak: Erlazioaren jatorria eta inplikazio maila adierazten du. Hizlariaren egoera emotiboetan eragitea. Keinuak 1. Keinu sinbolikoak edo enblematikoak 2. Irudiztatutako keinuak 3. Keinu erregulatzaileak 4. Emozio adierazpenak 5. Keinu moldatzaileak. Aurpegi adierazpenak Funtzioak: Bat bateko erreakzio emozionalari loturiko estimuluetan parte hartzen dute. Elkarrekintza erregulatzen dute besteari egoera afektiboak komunikatuz. Begirada Begiradak ez-ahozko komunikazio kanalaren barnean 2 eginkizun ditu: ez-ahozko komunikazioaren bitartekoa eta hartze- kanala da. Funtzioak: 1. Hitz egiteko txandak arautu 2. Hizketakidearen arretan eragin 3. Emozioak adierazi 4. Hitz egiten ari garenaz seinalatu Paralinguistika • Lengoaiaren edo ahozko-lengoaiaren ahozko alderdiak dira, hau da, lengoaiaren ezaugarri akustikoak. 

Bi mota ezberdintzen dira: prosodia eta paralengoia. Funtzioak: Eraldaketa komunikatiboak erraztu » Diskurtsoaren esanahia interpretatzen langunduz » Mintzaldiaren sinkronizazioa erregulatuz Aktorearen eta erlazioaren izaeran eragin » Emozio egoera » Hizketakidearekiko jarrera Proxemika • Gizakiaren espazioa eta pertzepzioa. Funtzioak: Erlazioaren espazioa • Erlazio patroiak eta portaera posibleak zehaztu • Elkarrekintzaren espazioa » Lurraldetasun limiteak zehaztu » Kokapenak zehaztu » Erlazio mailak distantzien bitartez erregulatu Itxura fisikoa • Jantziak, orrazkera, usaina... Haptika • Ukimenaren erabilera. Kronemika • Denboraren erabilera. Artefaktoak • Erabiltzen diren objektuak. …Gorputzaren forma… 1. Intimitatea sortzeko funtzioa 2. Kontrol sozialari dagokion funtzioa 3. Iruzurraren funtzioa 4. Estatusa agertzearen funtzioa. ‘Ez-berbazko komunikazioaren funtzioak’ Intimitatea sortzeko funtzioa: Berez irteten dena elkarreragin afektiboetan Ingurumunduko zaratatik ihes eginaz, elkarrengana hurbilduz, begiradak eta ukituak trukatuz. 

Lortzeko bideak dira: Ukitu goxoen bidez, begirada samurrekin, ahots eztiarekin Musika erromantikoarekin Kolore beroekin. Beharrezkoa pertsona batekiko atxikimendua adieraztea intimitatea lortzekotan Jokaera atxikitzaileak dira: Jokaera atxikitzaileak dira: -Irribarre egitea  -Buruaz mugimendu baieztatzaileak egitea  -Eskuen keinuak  -%80ko ikusmen kontaktua  -Sorbalden norabidearen angelu zuzena (0º)  -Gorputzaren aurreranzko makurdura (20º) / Jokaera ez atxikitzaileak dira:  -%40ko ikusmen kontaktua  -Gorputzaren angelu etzana (0º)  -30ºko sorbalden norabidearen angelua  -Irribarrerik ez  -Buruaren mugimendu baieztatzailerik ez  -Keinurik ez . Zenbateko konfidantza agertu, horren araberakoa pertsuazio maila. Begiradaren kontaktua zenbat eta iraunkorragoa, entzulearengan jarrera aldaketa nabariagoa. Ahots tonua aldaketa askorekin pertsuasiboagoa. Gorputzaren jarrera irekiek iritzi aldaketa handiagoak eragiten. Solaskidearen keinu positiboak imitatzeak bere aldarte ona sortarazten du, ulertua sentituko da eta ireki eta erosotuko da. Gorputz jarrera berdintasunak harremanaren sakoneko adostasunaren adierazle da. 

Gorputz jarrera berdintzeak adostasuna agertzen du; besteen gorputz-jarreraren kontrakoa hartzeak desadostasuna. Jarrera mimetikoa erabiliz emandako atzera elikadura oso eraginkorra komunikazioa estutzeko. Mimetismoa baita bi pertsonen arteko adostasun osoaren adierazgarri. Kontzienteki eragiteko egin daitekeena da: Solaskidearen erantzunak detektatu lehenik, eta ondoren harekin sintonizatzen saiatu. Horretarako baliagarri diren teknikak: 1. Haren gorputz jarrera eta mugimenduak islatu 2. Maila berean kokatu 3. Obsesiorik gabe begietara begiratu 4. Bestearen errepresentazio sistemarekin kontaktatu 5. Harekiko distantzia erosoa hartu 6. Arnasketaren erritmoa egokitu bestearengana 7. Ahotsaren tonua, ozentasuna, erritmoa, modulazioa eta tinbrea solaskidearengana egokitu 8. Hark esandako hitz eta esaldiak errepikatu. Kontrol sozialari dagokion funtzioa: Pentsatutagoa eta intentzionatuagoa intimitatea lortzearena baino. Betetzen denean sarritan jokaeraren eta benetako sentimenduaren arteko desadostasuna dago. Beste pertsonen iritzi eta jarrera aldaketaz edo pertsuazioaz arduratzen da. 

Kontrol sozialari dagokion funtzioa: Ondorengo aldagaiekin dago erlazionatuta subjektuen pertsuasioaren hautematea: a) Hitz egitearen ozentasuna b) Hitz egitearen abiadura c) Aurpegiaren jarduera d) Keinuen abiadura e) Ikusmenezko kontaktua f) Atzeraelikadura positiboa jasotzen duten hizlariek soltura gehiago dute Atzeraelikadura eraginkorrenak dira: • Ikusmen kontaktua gehitzea • Irribarre egitea • Buruaren mugimendu baieztatzailea. Iruzurraren funtzioa: Komunikazioaren arloan egia esatea bezain garrantzitsua egia gordetzea, eta zirrarak/emozioak agertzea bezain garrantzitsua, mozorrotzea. Pertsona baten sinesgarritasuna dago jokoan egiaren eta gezurraren arteko, agertzearen eta ezkutatzearen arteko dantzan. Komunikatzaileak ez-berbazko jokaera gehiago pertsuazio gogo gehiago izan ahala. 


ASERTIBITATEA


Asertibltateak "autoafirmazioa" esan nahi du. Asertibitatea "aserto" hitzetik dator eta "asertok" baieztapena" edo "gauza bat baieztatzeko segurtasuna" esan nahi du. Asertibitatea egoera gogorrei lasaitasun eta segurtasunez erantzuteko gaitasuna da eta gatazkak "arrazoiaz" konpontzeko jarrera. Presio manipulatzaileei antsietaterik gabe aurre egiteko trebetasuna da, eta bidezkoak ez diren eskaerei mugak ipintzeko gaitasuna. Azkenik, ondorengo bi gauza egiteko trebetasuna da: - Gure kontrakoari arrazoia ematea, nahiz eta berarekin haserre egon edo gure gustukoa ez izan. Onarpen asertiboa - Ezetz esatea, gehiegizko egoera, edo eskaera ez bidezkoei, nahiz eta beste pertsona gure gustukoa izan, eta jakinda ezetz esatea ez zaiola batere gustatuko. (Kontrakotasun asertiboa) Asertiboak ez diren bi erantzuteko estilo daude: Erantzun agresiboak: Nahi duena lortzeko burrukatzeko jarrera, eta ez du interesik bestearen eskaerak bidezkoak diren ala ez komprobatzeko. Askotan, agresiboki erantzuten duenak, emozionalki asaldatzen da eta irainak, mehatxuak esan edo oihuka ditzake. 

Erantzun pasiboak: Beste pertsona presioa egiten duenean edo haserretzen denean amore emateko jarrera. Pasibitatean, pertsona ez da gai sentitzen bere burua ulertarazteko eta gatazken aurrean ipintzen denez, saihesten ditu. GUREAK DIREN ESKUBIDEAK LANDU BEHARRA 1. Zure epailea izateko eskubidea
2. Zure nahiak eta premiak lasaitasunez adierazteko eskubidea 3. Ideia eta iritziak eduki eta espresatzeko eskubidea 4. Erabakiak hartzeko eskubidea 5. Zure mugak onartu eta zure akatsetatik ikasteko eskubidea 6. Zure akatsak zuzentzeko eskubidea 7. Eskaera ez bidezkoak ukatzeko eskubidea 8. Galdera desegokiak ez erantzuteko eskubidea 9. Gustukoak ez dituzun laguntzak ukatzeko eskubidea 10. Pertsona guztiengandik maitatua ez  izan eta pertsona batzuk ez maitatzeko eskubidea 11. Atsegin, zintzo eta bihotz garbikoa izateko eskubidea 12. Zeure burua maitatzeko eskubidea eta zoriontsu sentiarazten dizuna bilatzeko eskubidea. 

Entradas relacionadas: