Nietzscheren testuingurua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB
TESTUINGURUA
Erlijio musulmana VII. Mendean jaio zen, Mahomaren figurarekin. Profeta hil eta gero jarraitzaileak hedatu ziren Arabia osotik eta Afrikako Iparraldetik., hiriburua Damaskon ezarriz. 711n Iberiar Penintsulan sartu ziren, Tarik bereberraren agintepean eta 7 urtetan lurralde osoaren konkista lortu zuten. Okupazio hau 1492an bukatu zen, Errege Katolikoek Granada menperatu zutenean. Gune hau Al-Andalus izenarekin ezagutzen dugu. Arabiarrek euren ohiturak eta zientzietako aurrerapenak sartu zituzten Penintsulan.
Hiru etapa ezberdintzen ditugu:
1. Omeiatarra eta kalifatokoa (755-1030)
2. Almohadeena (1153-1212)
3. Nazarien erreinuarena (1238-1492)
EZAUGARRI OROKORRAK
Beste arte ezberdinen eraginak jaso egin zituzten:
* Zutabeak erabili zituzten.* Erdi puntuko arkua.* Arku zorrotza eta lobulatua.* Ferra arkua.
* Gangak (kanoi-ganga, ertz-ganga, zorrotza) eta kupulak.* Bi koloretako dobelak.
Arkitekturak izan zuen garrantzi handiena, eta eskultura, pintura edo mosaikoa bere zerbitzura egon ziren.
Lau motatako apaindura erabili zuten:
a. Geometrikoa b. Landarezkoa edo ataurikea c. Arabeskoa (geometrikoa eta landarezkoa)
d. Kaligrafikoa.
Mokarabeak (estalaktita bezala kokatutako prismak) ere erabili zituzten eta keramikazko azulejoak.
ARKITEKTURA
Materialak adreilua eta egurra. Estalkiak gangak eta kupulak. Euskarriak zutabeak eta pilareak, meheak estalkiak ez direlako oso astunak. Barruko apaindura oso aberatsa da, baina kanpokoa oso pobrea. Arkitektura zibila eta erlijiosoa badago baina ezagunena erlijiosoa: MESKITAK.
Meskitak
* Jatorria Erromako basiliketan daukate. * Oinplano basilikala, bi parte ezberdinetan bananduta: - Haram, edo otoitz egiteko gela, estalita. Nabetan banatzen da. Horma edo qibla, Mecara begiratzen dago eta honetan zulo sakratua zabaltzen da, mihrab. Gertu, otoitza zuzentzeko pulpitoa badago. - Patioa edo sahn, portikoz inguratuta. Honetan minaretea aurkitzen dugu (hemendik otoitzara deitzen dute) eta abluzioak egiteko iturria.
Arkitektura zibila
Alkazaba, eraikin militarra eta administratiboa. Gaztelua. Palazioak, gutxi apainduta kanpotik, non erregeak bizi ziren. Bi partetan bananduta: bata bizitza publikorako eta bestea pribaturako. Patio baten inguruan gela ezberdinak aurkitzen ditugu, eta horiekin batera, lorategiak eta iturriak. Harresiz inguratuta dago konjuntoa. Granadako La Alhambra
Bainu publikoak