Nietzscheren pentsamendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,5 KB
1.2 Definizioak
Ideiak: Gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira. Ideiak, sineskera-
ideiak eta burutazio ideietan bereiz daitezke. Azkeneko hauek, gizakiak berariaz eraikitzen dituen pentsakizunak dira, hau da, arrazoimenaren erabileraren ondoriozkoak dira. Horietaz eztabaidatzeko gai da, eta zalantza izateko gai da gizakia
Sinesteak: Gure gizartean berez dauden usteak dira, gura burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak. Ortegak dioenez, sineskeriek gu gauzkate, kontraesankorrak izan daiteken arren sineskeren barruan bizi gara, baina burutazio ideia bilakatu daitezke, haien arrazoitzeko gai bagara.
Bizitza: Jardutea da, norbera duen proiektua bilakatzeko bitartean pertsona bakoitzak eratzen duen gidoia burutzeko. Bizitza ez da ez kontenplazioa ez pentsamendua; lehendabizi jardutea eta gero gogoeta egitea baizik. Ortegaren arabera niaren eta zirkunstantziaren batura da.
Nia:Gizaki bakoitzaren nia proiektu bat da, izatea irrikatzen duen zerbait, baina inondik ere ez dena. Gizakiaren izana oraindik ez den hori, izatean datza, izateko nahia edo lehia da. Aukeratzen duena aukeratzen duela ere, hautaketa justifikatu behar du. Erabakitzean proiektuari leial bazaio, benetako bizitzaren edo bizi autentikoaren egile izango da; bestela, zentzugabeko bizitza gogaikarriaren eramaile bihurtuko da.
Arraziobitalismoa:Arraziobitalismoaren ikuskeran kokatzeko, lehenik bitalismoaren eta arrazionalismoaren kritika egiten du, eta gero ikuskera bakoitzaren alde positiboa hartu, sintesi bat egiteko. Bizitzaren perspektiba eta arrazoimenarena. Lehenengoa emandako errealitatea da; bigarrena, errealitate hori ulertzeko ahalegina.
Kritikatzen dena arrazionalismoaren gehiegikeriak dira. Era berean, ez da kritikatzen bizitza, bitalismoak bizitzari buruz duen ikuskera murritza baizik.
Bitalismoa gainditzea:Gizakiaren osagai naturala, jaiotzatik ematen zaiguna, berez zertzen da, baina ez da gizakia gizaki modura bereizten duena. Bereizgarria duen osagaia naturaz gaindikoa da: bizia hutsik ematen zaionez, behartuta dago hura betetzera, eta horrela, bizi-proiektu bat, programa bat, aukeratu behar du. Horixe da gizakiak bere-beretar sentitzen duena, bere benetako izana, bere nia. Bizitza jardutea da, norbera den proiektu bilakatzeko bitarteak bilatzen, ni bakoitzak eratzen duen gidoia burutzeko. Bizitza ez da ez kontenplazioa ez pentsamendua, ezta teoria ere. Lehenbizi, jardutea da, eta gero, gogoeta egitea. Beste era batean esanda, biziak lehentasuna du lehenagokoa delako, edo filosofoek esaten duten moduan, biziak lehentasun ontologikoa du pentsamenduaren aldean. Ortegaren arabera, bizitza niaren eta zirkunstantziaren batura da. Azter ditzagun osagai horiek banan-banan.