Nietzscheren kristautasunaren kritika eta Jainkoaren heriotza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Nietzscheren kristautasunaren kritika

Nietzscheren ustez, erlijioa beldur eta ezintasun sentimenduetatik sortzen da. Ondorioz, hark tradizio judu-kristauen aurka jotzen du. Kristautasunak balio dionisiakoak baztertzen ditu, mundu ideal baten asmakizunaren bidez, eta mundu erreal bakarra arbuiatzen du.

Nietzscherentzat kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklaboentzat. Erlijioak bekatuaren, erruaren eta penitentziaren kontzeptuekin bizitzaren aurkako erasoak egiten ditu. Artaldearen morala izango da, azken batean, gizakiak bere mugak gainditzeko oztopoa.

Gorputzaren ukazioa eta Elizaren sorrera

Gorputzak gogoko duen oro arbuiatu izana leporatzen dio Nietzschek kristautasunari. Jainkoaren heriotzak, hain zuzen, ateak zabaltzen dizkio gizakiaren garapenari.

Nietzscherentzat Tarsoko Paulo da Elizaren benetako sortzailea, eta ez Jesu Kristo. Erlijioa asmatutako berpizkunde, hil ondoko bizitza eta beste hainbat gauzaz baliatzen da jendea artaldera atxikitzeko, eta bekatu nahiz maltzurkeria terminoak erabiliz gizartearen biziera ederra zapuzten du. Erlijioa asmakeria hutsa iruditzen zaio.

Ateismoa eta balio berrien sorrera

Kristautasunaren ideia guztien oinarrian Jainkoa dago, eta hori bizitzaren aurkakoa da. Nietzschek ateismoa aldarrikatzen du, sinesmena ahultasunaren adierazle delako. Haren iritziz, gizakiak berak bete lezake Jainkoak utzitako lekua, balio-sortzaile eta legegile gisa. Hortaz, Jainkoa desagertzean, hari atxikitako balio kristauak ere desagertzen dira. Jainkoarenganako fedearen gainbeherak jatorrizko indar sortzaileak askatuko ditu.

Jainkoaren heriotza eta supergizakia

Jainkoaren heriotza gertaera historikoa da. Honen ondoren bi urrats nagusi daude:

  • Noraeza: Gizakia geldi daiteke, norabiderik gabe, hiltzen den arte.
  • Supergizakia: Gizakia bere sormena garatzeko gai dela ohartzen da.

Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsa supergizakiaren etorrera izango litzateke.

Gizakiaren eraldaketa prozesua

Gizakiaren eraldaketa prozesua Jainkoaren heriotzarekin batera bere burua askatzeko egiten duen bidea da:

  1. Gamelua: Lege moralen handitasunarekin parekatzen du; idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da.
  2. Lehoia: Idealismo honen gainbehera lehoi bihurtzearekin bat dator.
  3. Haurra: Lehoiak ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko, eta haur bihurtzen da horretarako.

Entradas relacionadas: