Nietzscheren Balioen Transmutazioa eta Moralak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

Nietzscheren Balioen Transmutazioa

Nietzscheren arabera, Mendebaldeko kulturan indarrean egon diren balioak (morroien morala) kaltegarriak dira, bizitzaren aurka doazelako. Ondorioz, desagerrarazi egin behar ditugu.

Morroien moralaren ordez, jaunen morala ezarri behar da, bizitzaren aldeko balioekin osatuta egongo den morala. Bizitzarekiko maitasunak eta bizitzeko pozak sortutako morala da onar daitekeen bakarra.

Bi Moralak Nietzscheren Ikuspegitik

Jaunen Morala

  • Bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko gizakia hobera darama.
  • "Ona": Indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria. Gudaria eta soldaduari dagozkion ezaugarri guztiak dira onak.
  • "Makala" edo "txarra": Bestearen lepotik bizi dena eta inozo samar pentsatzen duena.
  • Hierarkian eta mailaketan oinarritzen da.
  • Gizaki indartsuak, bere bizitzaren oparotasunagatik, bere kabuz sortzen ditu balioak.
  • Ankerkeria herri indartsu eta harroen bizipozaren osagaia da; norbaiti atsekabea eta ezbeharra eragin izanak sortzen duen poza oinarrizko sena da.

Morroien Morala

  • Ez da bizitzarekiko maitasunak sortzen; gorrotoak eta ezintasunak baizik.
  • "Ona": Behartsua, tolerantea, umila, laguntzeko eta lanerako prest dagoena, errukiorra (compasivo), pazientea, bakezalea, beste masaila erakusten duena, sufritzen duena, gizagaixoa...
  • "Gaiztoa": Boteretsua eta beldurgarria.
  • Nietzscheren ustez, "ona" eta "tentela" oso hurbil daude bata bestetik morroien moralean, eta hori salatzen du.
  • Berdintasuna bilatzen du desberdintasunean, eta zorrotz kritikatzen du apartekoa, ohiz kanpokoa.
  • Bizitza makaltzen du.
  • Berdintasunean oinarritzen da.
  • Mendekoak, bestearen beldur izanik, aurre egin nahi dio indartsuari, eta taldearen bizitzako balioei eusten die.

Teologia Kritika

"Jainkoa hil da"

Nietzschek adierazten du Mendebaldeko gizarteak Jainkoaren ideia gainditu duela ("Gott ist tot"), erlijioaren autoritate eta balio tradizionalak zalantzan jarriz.

Erlijioaren Kritika

Kristautasunaren moraltasun esklabista eta bizitza ukatzailea kritikatzen du, gizakiaren botere eta sormen gaitasunak murrizten dituela uste baitu.

Bizitzaren Filosofia

Bizitzaren Baieztapena (Amor Fati)

Bizitzaren eta bere zailtasunen onarpen osoa defendatzen du, "amor fati" (patuarekiko maitasuna) kontzeptuaren bidez, sufrimendua barne.

Gizakiaren Berrikuntza (Übermensch)

"Übermensch" edo gizaki-gaindiaren ideia proposatzen du, erlijio eta moraltasun zaharkituen mugak gainditu eta norberaren potentziala erabat garatuko duen gizaki berri batena.

Entradas relacionadas: