Nietzsche testuinguru politiko

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB

14. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)

1. TESTUAREN AURKEZPENA ETA SAILKAPENATestu historikoa,, 1936ko urtarrilaren 16an, “El Socialista” aldizkarian argitaratutako Fronte Popularraren programa politikoaren zati bat jasotzen da. Idatzi politiko, irakurle guztiei zuzendutaizaera publikoa du.Kolektibo batek idatzi zuen, Fronte Popularrak, hau da, ezkertiarren eta errepublikarren artean osaturiko koalizioak, 1936ko otsailan hausteskundeak irabazi zituena. Talde honen partaide, errepublikarrak, sozialista moderatuak eta erradikalagoak, komunistak, sindikatuak, etab. Izan ziren. Indar politiko ezberdinez osatuta egon arren, oinarrizko programa adostea lortu zuten beren diferentziak alde batera utziz, ikusita errepublikarren proiektua arriskuan zegoela. Beren programa politikoa ezagutzera eman nahi zuten, hauteskundeak irabazi ahal izateko.

2. TESTUAREN ANALISIA Ideia nagusia: errepublikarrak zein gainontzeko ezkerreko alderdiak, iritzi-desberdintasunak alde batera utzita, akordio batera iritsi direla programa politiko bateratua egin ahal izateko eta hauteskunde koalizioa osatzeko, Fronte Popularra deritzona.

Hurrengo bi paragrafoetan, adostutako konpromezu orokorrak jakinarazten dituzte: lehenik, amnistia zabala ematea 1934ean askatasunaren alde borrokatu zutenentzat, hau da, Asturias eta Kataluniako gertaeretan espetxeratuak izan ziren horientzat; bigarrenik, konstituzioa berrezartzea.

Laugarren eta bosgarren paragrafoei dagokienez, beraien arteko iritzi ezberdinak gaindituz, hasierako biurtekoan abiarazitako erreformei jarraipena eman nahi diete. Lurrik gabeko nekazarien arazoa konpontzeko ez dute guztiek lurren nazionalizazioa nahi, baina prest daude lurra hobeto banatzearen aldeko neurriak hartzearekin. Beste hainbeste gertatzen da bankaren nazionalizazioarekin, neurri honekin ados egon ez arren, konpromezu bat dago sistema finantzieroan aldaketak egitearekin.

Azkenengo paragrafoan, Errepublikari buruz dihardute. Errepublika ez da izango “…klase-arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika (…) interés publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimena baizik”, horrexegatik, “…

Langileen baldintza moral eta materialak

igotzeko konpromezua hartzen dute, hau da, herriaren ongizatea izan behar dela jomuga, beste batzuen interesen gainetik. Bestetik, alderdi errepublikanoen abisu bat: ez dute onartuko“… alderdi sozialistaren ordezkaritzak eskatutako langileen kontrola …”, ez diete horrelako nagusitasunik onartuko, errepublikak bere kontrol-sistemak baititu. Hemen nabaria da Fronte Popularra osatzen zuten taldeen artean zeuden desadostasunak.

3. TESTUINGURU HISTORIKOA1930ean, egoera kontrolaezina zela argudiatuz, Miguel Primo de Riverak karguari uko egin zion eta Alfontso XIII.A erregeari itzuli zion boterea. Erregeak Damaso Berenguerri eman zion egoera zuzendu eta politika antolatzeko kargua, baina aurkakotasunak handitzeko besterik ez zuen balio izan. Berenguerren Dictablandaren ondoren, demokraziaren eta monarkiaren aurkako oihuak nagusitu ziren eta hauteskundeak ospatzearen beharraz zabaldu zen.

Bigarren Errepublika ez zen errepublikanoen saiakerarengatik bakarrik iritsi, baina errepublikanoek demokraziaren alde erakutsi zuten jarrera garrantzitsua izan zen diktadura eta monarkiaren aurkako jarrera indartzeko. Monarkia eta diktadura, gizarte demokratikoak izan behar zuenaren etsai aurkeztu ziren, ateneoak itxi, egunkariak debekatu eta sektore politiko eta sozial erradikalenak jazarri zituztelako. Gizarteak demokrazia eskatu zuen eta errepublikanoek demokrazia hori errepublikarekin identifikatzea lortu zuten.


Entradas relacionadas: