Nietzsche eta Santo Tomas: Jainkoaren Existentziaren Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB
Filosofiaren historian zehar, oso landua izan den gaietako bat Jainkoaren existentziarena da, eta, hortik abiatuz, Jainkoak giza bizitzan duen eragina aztertu da.
Konparaketa honetan, Jainkoari buruzko bi ikuspegi alderatuko ditugu: Nietzscherena eta Santo Tomasena.
Santo Tomasen Bost Bideak
Santo Tomasen helburua ez da sinesgabeak konbentzitzea, baizik eta teologia arrazionala dela frogatzea. San Antselmok Jainkoaren existentzia frogatzeko erabili zuen argumentua gaitzetsi zuen, a priorizkoa zelako. Izan ere, berak a posteriorizko frogapenaren alde egin zuen, esperientziatik abiatuta.
Horrela, bost bide aurkitu zituen Jainkoaren existentzia frogatzeko:
- Mugimenduaren froga (Aristoteles): Mugimendua badela ikus dezakegu, hori zerbaitek eragindakoa izan behar da, eta eragile horrek beste eragile bat izan behar du. Horrela, kausa-kate batean sartzen gara, eta beharrezkoa den azken motor ibilgea Jainkoa da.
- Kausa eragileen froga: Naturan ondorioak ikusten ditugu, eta kausa bat izatea beharrezkoa da. Lehenengo kausa bat izatea beharrezkoa da, izaki hori Jainkoa delarik.
- Kontingentziaren froga: Izakiak izan badira, baina kontingenteak direnez, gerta daiteke ez izatea, eta posiblea da inoiz ere ezer ez izatea. Beharrezkoa den izaki batek izaki kontingenteak existitzera ekartzea ezinbestekoa da, izaki beharrezko hori Jainkoa da, sortzaile eta iraunarazle gisa.
- Perfekzio-mailen froga: Izakiek perfekzio-maila ezberdinak dituztela ikusten dugu. Adibidez, zerbait ederra izateak edertasunaren ideiatik parte hartzea esan nahi du. Kualitate positibo guztiek maila goren bat eduki behar dute, eta Jainkoa da hauen iturria eta bere baitan hartzen ditu.
- Munduaren ordenaren froga: Naturan badira helburu baten arabera jokatzen duten izakiak, baina helburu hori zein den jakin gabe. Izaki ez-adimendunengan helburuak finkatzen dituen kanpo-eragile bat beharrezkoa da, eta hori Jainkoa da, berak gidatzen duelako natura.
Ondorioz, Santo Tomasek Jainkoa ezinbestean existitzen dela frogatu zuen.
Nietzsche eta Jainkoaren Heriotza
Nietzscheren ustez, Jainkoaren existentzia baieztatzeak, bizitzarekiko ukoa baldin badakar, Jainkoa ukatzeak bizitzari baietza ematea ekarriko luke. Beraz, Jainkoa hiltzeak transzendentzia ororen eta balio absolutuen ukapena inplikatzen du, eta gizakia bizitza honetan zentra daiteke.
Historikoki, aspalditik gertatzen ari zen fenomenoa zen Jainkoaren heriotza, baina gizartearen jokaera ez da aldatu, kristautasuna oso barneratua baitago. Horregatik esaten du Nietzschek ordua dela Jainkoa gure bizitzatik ateratzeko.
Supergizakia eta Balio Berriak
Jainkoaren tokia supergizakiak hartu behar duela uste du, bere balio propioak sortzeko kapaza izango dena. Supergizakiarentzat, botere-nahia handitzen duen oro da ona, eta ahultasunarekin zerikusia duen guztia da txarra.
Egungo gizakiak tximinoaren eta supergizakiaren arteko zubi-lana betetzen du, eta, supergizakia etortzeko eta giza askatasuna lortzeko, espirituak hiru aldaketa jasan behar ditu: gamelua (gizaki sinesduna), lehoia (mendebaldeko gizaki nihilista) eta haurra (supergizakia). Azken honek, bere balio-eskala propioa izango du, moral autonomoa eta askea izanik.
Ez du onartzen gizakion arteko berdintasuna, denak ezberdinak garelako; beraz, harremanak hierarkikoak izan behar direla uste du.