Nietzsche, Marx eta Susmoaren Filosofia: Kritika Modernoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,14 KB
Nietzsche eta Jainkoaren Heriotza
Nietzschek "Jainkoa hil egin da, hil egin dugu" esan zuen, eta horrekin Jainkoaren heriotza adierazi nahi zuen. Bere ustez, Jainkoaren heriotza nihilismoaren (ezereztasunaren) ondorioa izan zen. Horrela, lehenago egon diren balioak, gizakiari babesa eta bizitzari zentzua ematen zizkiotenak, galtzen hasi ziren. Jainkoaren eta transzendentziaren (beste mundu edo egoera espiritual baten) ideiak gainbehera egin zuen, eta horrek gizakia egonkorik gabe utzi zuen.
Nietzscheren arabera, gizakiak bizitzaren eta gorputzaren nahiak ukatzeak porrota ekarri zuen, eta horren ondorioz gizakiak egoera larria bizi du, irtenbiderik gabe. Jainkoaren heriotzak, munduak zentzurik ez izateak eta gizakiak munduan duen funtzioa galdu izanak hutsune erraldoi bat uzten du agerian, eta horrek nihilismoari bidea irekitzen dio.
Nihilismoa eta Baloreen Transmutazioa
Nihilismoa latinezko "nihil" hitzetik dator, eta ezereztasuna edo hutsunea esan nahi du. Gizakiak ez du zertan sinetsi balio tradizionaletan; balore-sistema zaharra eraitsi egin da.
Nihilismoa eta Baloreen Transmutazioa
Egoera horren aurrean, Nietzschek uste zuen gizakiak modu ezberdinetan jokatuko zuela. Lehenik, gizakiek etsipena sentituko zuten eta nihilismoan pasibo egongo ziren. Saiatuko ziren tradizio zaharrari eusten, baina haiek ez zuten berriro bizirik izango. Hurrengo pausoan, gizakiek balio zaharren hondamendia onartuko zuten, eta horrela, beren burua suntsitu nahian egon daitezke.
Baloreen transmutazioa edo eraldaketa izango da hurrengo pauso garrantzitsua. Gizakiak moral berri bat asmatuko du, balio tradizionalak alde batera utzita, eta bizitzan, askatasunean eta boterearen bilaketan oinarrituta.
Morroien Morala eta Jaunen Morala
Nietzschek genealogiaren metodoa erabiliz aztertu zuen moralaren sorrera psikologikoa, eta bi moral mota identifikatu zituen:
- Morroien morala: "Ona" kontzeptua ahula, menpekoa eta arrunta zen.
- Jaunen morala: "Ona" bizitzarekiko maitasunean, indartsua, menperatzailea eta kementsua zen.
Jaunen moralean, gaizkia munduaren balioen kontrakoa zen, eta bizitzarekiko mesfidantza edota ukazioa adierazten zuen.
Kritika Kristautasunari eta Supergizakia
Nietzscheren arabera, erlijioa beldurretik sortzen da, eta erlijioek ez dute egia esaten. Mundu hau baino zerbait hobea edo transzendentea bilatzea, bere ustez, metafisika akatsa da; horregatik, erlijio guztien kontra egon zen, batez ere judu-kristau tradizioaren kontra.
Kristautasunak, Mendebaldeko historian, bizitzari eta gorputzari lotutako balioak baztertu ditu, eta hilezkortasunaren ideia jorratu du. Nietzschek dioenez, kristautasuna "platonismo herrikoia" da: bizitza eta gorputza ukatzen dira, eta garrantzia besterik ez zaio ematen beste mundu batzuetako ideiei.
"Antikristo" izeneko lanean, Nietzschek kristautasuna gogor kritikatu zuen, haren ustez "artaldearen morala" ezarri zuelako, bizitzari erabat kontrajartzen zaiolako. Bulkadak eta gorputzaren plazerak ukatzen ditu kristautasunak, eta Nietzschek hori leporatzen dio.
Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia
Hala ere, Nietzschek Zaratustraren bidez esaten zuen: "Jainkoa hil egin da". Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiari bere garapen guztizkoa lortzeko. Horrek esan nahi du gizakiak ez duela gehiago mundu metafisikoan bilatu behar, baizik eta munduan eta bizitzan bertan aurkitu behar dituela bere helburuak.
Nietzschek bere burua "azken gizakia" bezala irudikatzen du. Jainkoaren heriotza ulertu eta horri buruz hitz egiten ari den gizaki zoroa da, baina jakin badaki ez dela oraindik momentu egokia bere ideia guztiz garatzeko. Nihilismoa gainditzeko, supergizakiaren garaia etorriko da. Supergizakiak aurreko gizakiaren pasibotasuna gaindituko du, iraganarekin apurtu eta gizaki berri bat sortuko da.
Supergizakiaren Hiru Metamorfosiak
Nietzschek hiru metamorfosi erabiltzen ditu supergizakiaren bilakaera azaltzeko:
- Gamelua: Bizitzaren zama jasaten duen gizaki idealista irudikatzen du.
- Lehoia: Moral zaharraren aurka egiten du, baina ez du indarrik moral berri bat sortzeko.
- Haurra: Supergizakia irudikatzen du; jolasean ari da, arau berriak asmatzen eta orainaldian bizitzen, iraganaren zamarik gabe.
Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Aurkako Kritika
Marx eta Nietzsche bi pentsalari desberdin dira, baina biak erlijioaren aurka agertzen dira. Nietzscheren arabera, erlijioa herri xehearen matxinada da; indar gutxi dutenek indartsuak gorroto dituzte. Erlijioa jarrera bihozkorra eta ahula da, eta hori adierazten du "mundu honetan azkenak Jainkoaren erresuman lehenak izango direla" esatean.
Marx eta Alienazioaren Teoria
Marxentzat, aldiz, erlijioa klase menperatzailearen asmakizuna da. Burgesiak erlijioa erabiltzen du langileak (proletarioak) menderatzeko eta iraultza gelditzeko. Marxek alienazioa kontzeptua erabiltzen du: gizakiak bere burua galtzea eta bere egonaldia beste norbaitek kontrolatzea, bere buruarekin arrotz bihurtzen denean.
Kapitalismoan gizakia alienaturik dago, hau da, gauza bihurtzen da eta bere burujabetasuna galtzen du. Sistema honek gizakiaren askatasuna ukatzen du eta gizarte hierarkiko bat sortzen du.
Alienazio Mota Desberdinak
- Gizarte-alienazioa: Burgesiak proletarioa menderatzen eta ustiatzen du etekina ateratzeko.
- Filosofia-alienazioa: Marxek uste du filosofia klase menperatzailearen aldeko ideologia dela, burgesen interesak babestuz.
- Erlijio-alienazioa: Erlijioa herria mendean edukitzeko armarik boteretsuena da. Zoriontasuna haraindiko munduan kokatzean, langileen borroka geldiarazten du. Marxek esan zuen bezala: "Erlijioa herriaren opioa da".
Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika eta Bitalismoa
Nietzschek uste du Mendebaldea dekadentzia handian dagoela, ahultasuna eta gupida goraipatu dituztelako. Metafisikaren kritika zorrotza egiten du, Platonen dualismoak Europa hondamendira eraman zuela iritzita. Kristautasunak sortutako transzendentziak gizakia makurrarazi zuen.
Halaber, hizkuntzaren iruzurra salatu zuen; hitzek eta kontzeptuek benetako esanahia dutela sinestarazten digute. Nietzschek Artea, musika eta dantza aldarrikatzen zituen. Azkenik, bitalismoa proposatzen du: bizitza irrika, grina eta emozioen arabera bizitzeko beharra, ideiak eta kontzeptuak baino esperientzia errealak lehenetsiz.
XX. Mendeko Pentsamoldea: Susmoaren Filosofoak
Paul Ricoeurrek Freud, Nietzsche eta Marx "susmoaren filosofo" gisa izendatu zituen. Hauek aurreko paradigma zalantzan jarri eta errealitatea interpretatzeko gako berriak eskaini zituzten.
- Darwin: Espezieen eboluzioa aldarrikatu zuen, gizakiaren jatorriari erantzun ez-mitikoa emanez.
- Karl Marx: Materialismo historikoa defendatu zuen; ekonomia da historiaren motorra.
- Freud: Gizakiaren ekintzak inkontszientetik datozela esan zuen. Nortasuna hiru osagaitan banatu zuen: Zera (nahiak), Nia (arauak eta nahiak) eta Supernia (morala).
Pentsamendu Kritikoa eta Gaur Egungo Gizartea
Gaur egungo postmodernitateak zalantzan jartzen ditu egia absolutuak. Hannah Arendt filosofoak totalitarismoari buruz hitz egin zuen, pentsamendu kritikoaren garrantzia azpimarratuz injustiziei aurre egiteko. Judith Butlerrek, berriz, generoa gizarteak sortutako eraikuntza dela dio.
Nire ustez, gaur egungo munduan ezinbestekoa da norberak bere iritzia izatea. Sareetako manipulazioa saihesteko, galderak egitea eta pentsamendu kritikoa lantzea da bidea. Susmoaren filosofoek erlijioa eta kultura zalantzan jarri zituzten, eta horrek lagundu digu ulertzen zergatik sinesten dugun sinesten dugun horretan. Garrantzitsuena bakoitzak bere bidea aukeratzea da, beti galderak egiten jarraituz.