Nietzsche jainkoaren heriotza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB

Jainkoaren heriotza

Nietzschek Jainkoaren heriotza aldarrikatu zuen, eta historiako gertakari nagusitzat aurkeztu zuen hori. Jainkoa hil egin dela esaterakoan Nietzschek ez zuen esan nahi filosofiak uko egin dionik Jainkoagan sinesteari edo filosofiak Jainkoaren existentzia ukatzen duenik; Mendebaldeko gizartea da jada Jainkoagan sinesten ez duena, nahiz eta fede izaten jarraitzen duelako itxurak egin. Dagoeneko Jainkoakez die zentzurik edo baliorik ematen biziari eta gizakien ekintzei. Nietzschek dioenez, Jainkoaren heriotzak utzitako hutsunea beste “jainko” batzuekin ordezkatu du gizaki modernoak. Horri guztiari uko egin zion Nietzschek, mundu hau onartzen ez duten eta etorkizunean izango den mundua itxaroten duten utopia guztiak. Jainkoaren heriotzak balio kristauen suntsipena ekarri du, baina antzeko balioek iraun egiten dute erlijiosoak ez diren beste moralbatzuetan, demokrazian eta sozialismoan nagusiki. Hala ere, Jainkoa hilda balio absolutu guztiak eta lege moral objetiboa suntsitu egingo dira lehenago edo geroago. Jainkoa hilda, gizakiak ezditu jada haren agindu eta ruak bete behar, gizakiak ez dio jada hil ondorengo munduari begiratu behar, bai baitaki mundu faltsua dela hori, eta benetako munduari begiratzeko prest dago. Jainkoa hilda, gizakia jar daiteke Jainkoak utzitako lekuan, eta balioen sortzaile eta araugile egin daiteke gizakia.


Nihilismoa eta balioen trasmutazioa

Nihilismo terminoak hainbat esanahi ditu Nietzscheren filosofian.

Alde batetik, biziari ihes egitea adierazten du, bizi erreal eta sentikorrari bizkar ematea. Gizadia ahula da, eta ez da biziari aurre egiteko gai.
Gizaki guztiak ez dira biziak berarekin dakartzan sufrimendu eta pasioak jasotzeko gai, ez dira heriotzarekin amaitzen den sormenaren eta suntsipenaren arteko tentsio amaitezina jasateko gai. Hori dela eta, gizakiak sufrimendurik eta heriotzik gabeko babeslekuak asmatu ditu. Nietzscheren ustez, jokabide hori nihilista da, bizi erreala eta sentikorra gutxiesten duelako, eta existitzen ez den beste mundu edo bizia goraipatzen duelako. Nihilismo hori  negatiboa da, biziaren berezko balioen aurka doalako.

Jainkoaren heriotzak jarrera nihilistak indartu ditu. Jainkoa hilda, sakratuak izan diren balioen gainbehera gertatu da. Fedea galduta, balio betiko eta aldaezinetan zuen fedea ere galdu du gizakiak, eta nondik datorren eta nora doan ez jakiteak nihilismora eraman du gizakia.

Gizaki modernoa, etsipenean erori da.

Dena den, nihilismoak badu alderdi positibo bat. Nihilismo positiboa nihilismo aktiboa da, nihilismo pasiboak sortutako balioen sinesmena suntsitzea helburu duena. Hau, espiritu indartsuen nihilismoa da, eta gizakia sendabidean jartzen du, balio guztien trasmutazio baitu helburu.

Jainkoaren heriotzak badu alderdi negatibo bat: gizakia, helbururik gabe geratu dealarik, nihilismoan jaustea; baina badu alderdi positibo bat ere, biziaren kontrakoak diren balioak baztertu eta biziarekin bat datozen balioak sortzeko aukera ematen baitio gizakiari. Jainkoaren heriotzaren ondoren, edozer zaio zilegi gizakiari, eta, egoera berri horretan, gizakiak bere balio propioak sor ditzake. Jainkoaren heriotzak balio guztien trasmutazioa burutzeko aukera eskaintzen du, eta ondoren, balio positiboak nagusituko dira.


Entradas relacionadas: