Nietzsche bizitza ulertzeko bi modu daude

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,92 KB

1--


Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. 

-    Zenbaiten ikuspuntutik, gaur egun bizi dugun globalizazioa, kapitalismo basatiaren zabalkuntza dela salatzen dute. Globalizazioaren aurkako mugimenduak. Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldea.

-    Beste askoren ikuspuntutik globalizazioak,mundu mailako kontzientzia indartu du eta elkar lana aro berri batean sartu gaitu. Aukeraz eta erronkaz beteriko aro berri bat.

Ikuspuntu ekonomiko batetik, merkataritzaren liberalizazioa aipatzen da globalizazioari buruz hitz egiten denean. 

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioarteko erakunde ekonomikoak sortu ziren gerrak txikitutako hainbat herri berreraikitzeko eta nazioarteko merkataritzak gora egin zuen. Europako ekialdeko komunismoaren hondamenak prozesu hau zabaldu eta areagotu du. 1989ko azaroan bota zuten Berlingo Harresia, horrela, Europatik komunismoa desagertzean, nazioarteko harremanetan garai berri bat  hasi zen.

Momentuz egoera berri honen funtsezko elementuak zeintzuk diren besterik ezin daiteke aurreratu.

2-- Ezaugarriak -

Mundua multipolarra da

Lehen, munduan bi potentzia nagusi zeuden: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna. Gaur egun, erabaki garrantzitsuetan estatu gehiagok parte hartzen dute(Txina,Alemania,Japonia,UK eta Frantzia…). Azken urte hauetan Txinaren garrantzia geroz eta handiagoa da eta aldi berean Errusiak garai bateko SESBren tokia berreskuratzen saiatzen ari da. Aldi berean Iran,Turkia edo Saudi Arabia bezelako nazioak geroz eta pisu gehiago dute eta Indiak modu apalago batean baina kontutan hartzeko potentzia ekonomikoa eta militarra da. Europako Batasuna modu bateratuan hartuta potentzia demografiko eta ekonomiko izugarria da. 450 miloi biztanle ditu eta bere BPGa izugarria da baina gauza askotan ez du modu bateratuan funtzionatzen. Beste zenbait nazioek beraien inguruko eskualdetan eta arrzoi deberdinetatik pisua esan dezakete Australia, Hego-Afrika, Brasil, Kanada edo Mexiko adibidez

-Estatu Batuen nagusitasun nabaria

Munduko arazo eta leku guztietan esku hartzeko gai den potentzia bakarra Estatu Batuak dira;arrazoi politiko,ekonomiko eta militarrak direla. Txina Itzala egiten hasi da Estatu Batuei eta seguraski etorkizunean bi potentzia hauek talka egingo dute

                         -
Mundu mailako erabakiak hartzeko Orduan,estatu gehienek oso indar urria dute. Batzuetan txikiak direlako eta beste batzuetan ekonomikoki garapen maila eskasa dutelako

Ekonomia mundu mailakoa bihurtu da eta kapitalismoa nagusi dugu

Bestalde pertsonen ideien, kapitalen eta ondasunen joan-etorriak globalizazioa ekarri du. Honek ondorio desberdin sortu ditu ekonomian.  Nazioarteko merkataritza izugarria handitu da, ekoizpena herrialde desberdinetan antolatzen da eta azkenik multinazionalen eragina izugarria da mundu osoan.

Munduko ardatz ekonomikoa aldatu egin da Atlantikotik Ozeano Barera

Ozeano Barearen ertzetan munduko biztanleriaren zatirik handiena bizi da eta bertan; beste toki batzuetan parekorik ez duten garapen prozesu berria gertatzen ari dira, adibidez, Hong Kong,  India eta  Txina 

                         -
Komunikabide sozialen garrantzia izugarria da, gaur egun (prentsa, zinea, telebista, Internet etab), hauei esker masa-gizartea eta kontsumo-gizartea, mundu garatuaren ezaugarri nagusiak bihurtu dira. Komunikabideek eta internet-ek mundu osoko pertsonak eta enpresak beraien artean erlazionatzeko aukera ematen dute. Horri esker, informazioa trukatu, saldu edo ondasunak eros ditzakete

                         -
Integrazio prozesuak geroz eta indartsuagoak dira, ezagunena, Europako Batasuna. Munduko ardatz ekonomikoa Atlantikotik, Ozeano Barerantz aldatzen ari da.

Teknologiaren eta zientziaren garapen izugarriarekin gizakiaren bizitza errotik aldatu duten aurrerapenak dira

Herrialde garatuetan bereziki baina ez bakarrik mugimendu sozial berriak sortu dira ( ekologismoa, antiglobalizazio mugimendua, ONG (GKE)…).

                         -
Ingurugiroaren arazoak eta azken balada honetan aldaketa klimatikoa bereziki, baliabide naturalen defentsaren inguruko kontzientzia kolektiboa sortu da, hau da, ekologismoa. Bestalde, giza eskubideen aldeko borroka geroz eta unibertsalagoa da, nahiz eta puntu honetan bortxaketak nonahi aurkitu  

                         -
Iparraldearen eta hegoaldearen arteko desorekak, emigrazioa korronte handiak sortu ditu. Afrikako eta Hego-Amerikako miloika pertsonen ametsa, mendebaldera bizitzea joate da, bizitza berri eta hobeago beten bila.

Hirien garapena

Hirien hazkundea izugarria izan da azken hamarkadetan. Populazioaren gehiengoa hirietan bizi da eta hiriak  geroz eta protagonismo handiagoa dute. Produkzio guneak dira. Gainera    erakunde politikoak eta ekonomikoak, enpresa handienak, unibertsitateak eta ikerkuntza zentroak, erakunde eta azpiegitura kulturalak eta kirol arlokoak bertan kokatzen dira. Ohitura berriak, modak eta aldaketa teknologikoak hirietan sortzen dira. Mundu mailako hiriak edo  garrantzitsuenak hauek dira: New York, London, Paris, Tokio, Singapur, Los Angeles, Toronto, Berlin, Beijing, Sydney, Shangai, Dubai, Chicago, Hong-Kong eta Donostia .

-Munduaren uniformetasuna

Mendebaldeko kultura hedatu den neurrian, kultura eta hizkuntza gutxiengoak desagertzeko zorian daude. Gutxi gora-beherako kalkulu baten arabera 6.000 eta 7.000 hizkuntza artean daude gaur egun, horietatik %50–90a desagertuta egongo dira 2100. Urterako. Bestalde, munduko jende gehienak hizkuntza bat baino gehiago egiten du. Hizkuntza kontaktuak gertatzen dira maileguen bidez esate baterako. Emaitza ohikoenak pidgin, kreolera eta bestelako nahasketak dira. Hizkuntza aniztasuna fenomeno sozial bihurtzen ari da, globalizazioak eta kultura irekitasunak bultzaturik. Informaziora iristeko erraztasunari esker, Interneten bidez nagusiki, hizkuntza askorekin harremana edukitzea gero eta maizago gertatzen da. Horrela ingelesa da gaur egun mundu mailako "lingua franca".

4--Munduko potentziak:

1-

Estatu Batuak:

Estatu Batuak gaur egun munduko potentziarik nagusiena dira. Bere nagusitasuna arlo desberdinetara hedatzen da:

   -Politika arloa: Eragin handia dute nazioarteko erakundetan (NBE,NMF…)

Gainera munduko eskualde guztietako politikan pisu handia du. Edozein tokiko gatazkatan bitartekaritza lanak egin ditzakeen potentzia bakarra da.

-    Arlo militarra

Munduko armadarik boteretsuena du eta bere teknologia aurreratuena da. Urteetan zehar eginiko itunei esker bere armadak kontinente guztietan zabaldu du bere presentzia.

-    Ekonomia arloa: Estatu Batuek munduko ondasunen %20 baino gehiago ekoizten dute. Bertako multinazionalak, munduko ekoizpenaren eta merkataritzaren zatirik handiena kontrolatzen dute. Enpresa ezagun batzuk: Google, Apple, Amazon etb

Dolarra munduko dibisen erreferentzi nagusia da.

 -   Kultura arloa: Anglo-saxoniarra mundu mailako kulturarik ezagunena da. Zinea eta telebistaren eraginari esker, bere bizimodua mundu guztira zabaldu da, eredu bihurtuz. Hor ditugu adibidez , “Super Bowl”  edo “Halloween” festa.   Munduan 400 miloi pertsonek ingelesa dute lehen hizkuntza bezala eta 70 herrialdetan hizkuntza ofiziala da. 1000 miloi pertsona inguru gai dira,  ingelesez egiteko. Interneten dauden orrialde guztien %57a ingelesez daude.

-    Munduko unibertsitate eta ikerkuntza zentro ezagunenak eta aurreratuenak ditu (besteak beste MIT, Harvard edo Yale).Bertako enpresek eta unibertsitateen ikerkuntzak, iharduena zientifikoen nondik-norakoak burutzen dituzte . Azken urteotan Estatu Batuek hainbat arazoei aurre egin behar izan diete, adibidez, Asiatik (Japonia, Txina eta Asiako tigreak eta dragoiak) egiten dieten lehia ekonomikoa. Gainera bere kanpo-zorra, munduko handiena da. Eta Trumpen presidentzia gizarte barneko istiluak ugaritu dira. EEBBetako gizartea hautsita dirudi eta Kongresuaren erasoa egoera honen adierazgarri ulertu daiteke.

2-Errusia:

Munduko estadurik handiena da 17 miloi km2ekin eta 140 miloi biztanle inguru ditu.

Komunismoaren hondamena eta gero, aldaketa prozesu handi batean murgilduta dago une honetan, kapitalismorantz eta demokraziarantz doan bidea. Dena den, bere egoera nahiko zalantzagarria da; arazo ekonomiko sozial eta politiko larriak dituelako (demokrazia ahula, askatasunen falta, krisi ekonomikoa, Txetxeniako guda...). Politikoki naiz eta formalki sistema demokratiko bat izan, giza eskubideen bortxaketa ugari salatzen dira. Tortura eta garantia judizialen eza endemikoak dira, oposizioak errepresio gogorra eta jazarpenak sufritzen ditu, gobernuaren aurkako gazetariak eta prentsa mehatxupean bizi da, sindikatoa libreak lana egiteko zailtasunak dituzte, LGTBIQ pertsonek diskriminazioa eta abusuak jasaten dituzte eta ez dute erakundeen babesik. Ekonomia ahula duen arren, nazio artean eragin handia du, batez ere bere ejertzitoaren boterearengatik eta lurralde eslaviarretan duen eragin politiko handiagotik. Mundu mailan eta bere PBGari dagokionez 12. Herrialdea da eta BPGperkapitari dagokionez 65.A. Bere ekonomikoa gasaren eta petroleoraen exportazioan oinarritzen da.

Elektronikan, telekomunakibideetan, edo industria kimikoan nazio boteretsua da. Lehengaietan aberatsa eta bertako enpresa ospetsuena “Gazprom” gas konpainia degu. Gainera potentzia espaziala izaten jarraitzen du eta azken urtetan “Gerra Hotza” garaietan izan zuen indarra eta tokia berreskuratzen saiatzen ari da. Horrela Putinen eskutik ejerzitoa indarberritu dute ete bere inguruko espazioan operazio militar desberdinetan sartu da: Txetxenian, Georgian edo Ukraniakoa azken inbatsioan adibidez.

3. Japonia

Gaur egun munduko bigarren potentzia ekonomikoa da Estatu Batuak eta gero, nahiz eta Txinarekin lehia gogorra izan postu hau mantentzeko. Japoniak, Bigarren Mundu gerra eta gero, itzelezko aldaketa izan zuen “Japoniar miraria“ izenaz ezagutzen dena. Garapen izugarri honen arrazoiak hauek dira: aurrezki tasa altua, hezkuntza ona,japoniarren lanerako grina eta industriaren eta teknologiaren aurrerapenak. Teknologia arloan oso herrialde aurreratua da eta bertan  hasten dira gero mundu osora zabalduko diren aurrerapenak.  Bestalde beraien tradizioak izugarri errespetatzen dituzten nazioa da.  Ikebana, tearen zeremonia, Origamia, Kabuki dantza, Taiko tanboreak edo arte martzialak gaur egun arte bizi-bizirik mantendu direlarik. Punta- puntako teknologikoetan, robotikan edo bioteknologian adibidez, munduko herri aurreratuena da eta Japoniako enpresa handiak munduko garrantzitsuenak dira estatu batuen enpresekin batera politikan, Japonia geroz eta pisu handiagoak du Asian. Enpresa ezagunenak Toyota, Nintendo, Sony, Nissan edo Honda ditugu. Bestalde militar esparruan, armada txikia du, defentsarako soilik, baina oso ondo prestatua. Japoniar kultura berezia da mendebaldeko ikuspuntutik. Nahiz eta japoniar gehienak budistak eta sintonistak izan, erlijio tolerantzia handia dago. Bertako hezkuntza sistema ere berezia da eta txikitatik elkarlana eta errespetuan hesitzen dituzte bertako haurrak.

Bertan 123 miloi biztanle bizi dira eta hiri nagusiena eta populatuena Tokio da, 13 miloi biztanleekin. 

4.Txina

Munduko estaturik jendetsuena da (1300 miloi biztanlekin). Munduko armadarik handiena dauka eta indar militarraz gain, arma nuklearrak ditu. Eragin politiko eta kulturala izugarria du Asian eta nazioartean geroz eta gehiago. Txinako ekonomiaren hazkundea izugarria izan da azken urteotan. Merkatua handia izanik, munduko enpresa guztiak bertan kokatu nahi dira eta bere ekonomiaren esportatzeko gaitasuna izugarria da. Agentzia espaziala dauka eta teknologian geroz eta aurreratuagoak doazkite. Hezkuntzan ere bultzada handia sumatu dute eta alde batetik bere unibertsitateak hobekuntza nabarmena izan dute eta bestalde txinatarrak munduko unibertsitate onenetan ikasten dute. Txinako enpresa nagusienen artean, Txina Mobile, Petrochina, Huawei, Lenovo, Guangzhou autoak eta Ali-Baba ditugu.

Politika arloan, nahiz eta gizakien eskubideen defentsan zenbait aurrerapauso eman, Txina, alderdi komunistaren diktadura da eta demokraziarantz ez ditu pauso handirik eman. Nazioarte mailan Txinak izan dezakeen eragina areagotzeko bi erronka nagusi gelditzen zaizkio, gizabanakoen errespetu falta eta Tibeteko okupazioa. Gainera azken urteotan lurralde eta gizarte gatazkak bizi izan dira Txinan eta nahiz eta errepresioa oso gogorra izan, langile mugimenduak sortzen hasi dira. 2014. Urtetik Txinako gobernuak “Kreditu Sozialaren Sistema” martxan jartzen ari da gizartea kontrolatzeko.  Ikaragarrizko esperiemntua da, ekonomiak kapitalistaren alderik basatiena eta sistema komunistaren kontrol soziala nahasten baititu. Kreditu Sozialaren Sistema horrek giza harremanak, autoritatea eta gizakiaren arteko harremanak batez ere, merkantzia bihurtu, balorea ezarri eta kreditu bihurtuko ditu. Txinako Gobernua zerrendak sortzen ari da, eta zerrenda horietan daudenek krediturik ez dutenez izango, ezin izango dute hegazkinik hartu, esaterako, edo eskola pribatuetan seme-alabak matrikulatu; edo, kreditua bera erabili ahal izango da estatus soziala markatzeko, maileguak lortzeko eta abar. Bestalde Txinak bere eragin geopolitikoa handitzeko “Zetaren bide berria” delakoa sortzen ari da. Zetaren bide berriak 68 estatu zeharkatu nahi ditu. Horietan 4.400 milioi biztanle bizi dira, eta munduko barne produktu gordinaren %40. Proiektuaren aterkipean geratuko den zenbait azpiegituraren eraikuntza dagoeneko abian da. Logistika gune erraldoi bat egiten ari dira Khorgos hirian (Kazakhstan), trenbide bat Karakhorum mendiak zeharkatzeko edo 1.800 kilometroko autobide bat Kunming hiritik (Txina) Bangkokera (Thailandia).

Entradas relacionadas: